6. saioa: eguraldia, doako egunkariak

Arazoak izan ditugu irratsaioetako batzuk mp3 formatora pasatzeko, irratiko ordenagailuan dauden diskoak bete-beterik daudelako. Azkenik lortu dugu saio hau eskegitzea, baina zarata arraroak entzuten dira atzean, Kubako Radio Relojen bezala. Tira, gaurkoan eguraldia izan dugu hizpide, hasteko, EHKMEk eta euskalmet-ek iragarri bezala, hotza eta elurra etorri zaizkigu. Atzo Bilbon eta Espainiako hiri batzuetan kaleratutako Que doako egunkaria ere izan dugu aipagai.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 64 Kbps stereo, 28 MB)

Recoletos taldearen eskutik (Opus deiri lotua, Marca argitaratzen du) etorri zaigun Que Bilbao honetan euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da. Azpimarragarria da, hala ere, egunkariaren webgunean diotenez, blog-ekin osatutako lehenengo egunkaria dela eurena. Ez da egia, ordea, Koreako Ohmynews-ek eta beste batzuek garatutako ideia kopiatu baitute. Sareko beste kontzeptu batzuk ere bereganatu dituzte doako 20 minutos egunkarian. Hau oraindik ez dago gure artean baina, zurrumurruek diotenez, baliteke laster Bilbora etortzea.

Sareko beste irrati batzuk ere aipatu ditugu, Irola Irratia, Madrilgo Radio Circulo. Radio 3 irratian entzun daitekeen bitakora dugu La Mirada Oblicua.

Albise teknologikoen artean, Prospektibak eskainitako batzuk eta Joxe Aranzablen Faroa blog-a aipatu dugu, minbiziarekiko bere gorabeherak kontatzen duen liburuaren zuzuan.

Bere burua espainierazko bitakoren ataritzat duen bitacoras.com-ek deitu duen lehiaketan euskarazkoentzako saria iragartzeak zeresanik eman du egunotan. Gaurkoan beste albiste bat aurreratu dugu: kataluniako bitacoles.net-en antzera, donosti.org-en bultzatzaile Ander Garaik ekimen berria jarri du abian, bitakorak.com direktorioa, gure herriari buruz edozein hizkuntzatan diren bitakorak biltzeko.

Shanghaiko euskal etxearen sorkuntzak, Txina indartsua ekarri digu gogora, Bilboko Infonauta enpresa txinerazko hiztunen bila baitabil gurean. Wireless sare publikoak, hizkuntzen amarauna, Azti-Begiaren irrati nazionalerako proiektua, birusak eta beste hainbat kontu izan ditugu gaur hizpide Bilbo Hiria irratiko irratia.com irrati saioan.