Hamar fonera doan irratia.com entzuleentzat
Irratia.com entzuleek Fon wifi komunitatean esku hartzeko aukera izango dute, euren artean banatuko baititugu 10 fonera. Duela bi urte azaldu genuen hemen zer den Fon, laburbilduta: Internet konexioa elkarbanatzeko xedez eratutako komunitatea da: zure Interneterako sarbidea beste kideekin elkarbanatzen duzu wifi bidez eta munduan barna dauden beste kideen konexioak ere libreki erabiltzeko aukera duzu. Era berean, kide ez direnek eguneko 3 euro ordainduta zure konexioa erabiltzeko aukera dute eta diru-sarrera horren erdia zuretzat izango da.
Fon-en bidez zure sarbidea elkarbanatzeko beharrezkoa da Fonera izeneko gailua erabiltzea. Wifi Access Point edo haririk gabeko sarbide puntua da Fonera, txikia baina indartsua. Berak kudeatuko ditu beste kideen zein arrotzen konexioak -baita guk doan baimendu nahi ditugun auzokoenak ere- eta berak emango dizkigu erabilera estatistika zehatzak.
Gero eta lagun gehiago ari dira euren wifi itxiak Fonen bidez irekitzen eta munduko auzorik eta kalerik trendyenak ere foneraz josten, Madrilgo Chueca, Tokyoko Omotesando edo Municheko Glockenbach. Promozio arloko lan horretaz arduratzen da aste honetako saioan gonbidatu izan dugun Xabi Del Rey arrasatearra. Bada, Fon probatu nahi baduzue, Xabiren eta Fon-en kortesiaz hamar fonera banatuko ditugu irratia.com-en entzuleen artean. Fonera hori eskuratu ahal izateko hemen iruzkina utzi beharko duzue, agur bat eginez. Hurrengo irratsaioan (martxoaren 26an) zozketa egin eta esango dugu nortzuk izan diren etxean fonera jasoko duten lagunak. Iruzkina egitean ez ahaztu zuen e-posta helbidea jartzea (ez da argitaratuko).





15 erantzun to “Hamar fonera doan irratia.com entzuleentzat”
By xabi on mar 18, 2008 | Reply
hey, ez nintzen gogoratzen iurgi egon zala zuekin hitzegiten… bi urte jadanik! uff…
ezkerrikasko elkarrizketagaitxik irratia.com, ta ondo segi.
By xezpeleta on mar 19, 2008 | Reply
ieeep! taberna batetik idazten ari naiz, mugikor baten bidez!
By Bihar on mar 19, 2008 | Reply
Kaixo lagunok!
Hauxe bai ideia ona, FONerak dohan banatzea gure herri txiki hau zabal dezagun munduan zehar!
Gora EuskalWifi libre eta askea!!
By ikerib on mar 19, 2008 | Reply
Iepala!
Agur bat egiteko diozue eta ona nirea! nik lehen banuen Fon-era bat baina izorratu zen, ongi etorriko zait zuek zozketatzen duzuen hori jejeje
By lima on mar 20, 2008 | Reply
Piskanaka ikasten ari gara; fonaren suerteak ere gure alde joka dezala!!
Ondo segi!
By birasuegi on mar 24, 2008 | Reply
Aupa, fonera bat opari! a ze ideia ona…Bidali lehenbait lehen ; )
Aupa irratia.com!
By ion on mar 25, 2008 | Reply
Nik ere jasoko nuke gustora fonera!
Ondo segi!
By Koldo on mar 25, 2008 | Reply
Nik ere nahi dut fonera hori!
By Imamon on mar 25, 2008 | Reply
Epa! Nik ere FON komunitatea probatu nahi dut. Etxeko WiFia libre daukat baina zihur FONero bilakatuta etekin handiagoa atarako diodala. Jar nazazue zerrendan.
Eskerrik asko Irratia.com eta Xabiri!
By lasi on mar 25, 2008 | Reply
Hallo !
Agurtxo bat Belgïa-tik,
gora irratia.com eta fonera oparitzaile guztiak;)
By Eneko on mar 25, 2008 | Reply
Aupa, hona hamargarren iruzkina fonera galduen bila
By lazka on mar 26, 2008 | Reply
Kaixo guztioi!!
A zer nolako ideia FON-era delakoa!!
Ea denon artean zabaltzen dugun!
Ah! eta aurrera irratia.com , gaur da web orria bisitatu dudan lehen aldia, (info7 entzun bait dut zerbait).
Xabirekin eta beste Eskoriatzar batekin egindako elkarrizketa entzun bait dut.
Beno ba segi horrela!
By Axier on mar 26, 2008 | Reply
Tramankuluak probetako beti prest… beste bat zerrendarako!
pd: oso ona oparien politika hau botoak lortzeko, Patxi!
By lazka on api 4, 2008 | Reply
Kaixo guztioi!!!
Eguna alaitu didazue!!
FONera egokitu zait!!!
Beno gora FON komunitatea eta IRRATIA.COM!!
Besarkada bat Arrasatetik.
Aritz.