Entzun

ZUZENEAN: asteazkenetan 13:00etatik 14:00etara (Euskal Herriko ordua), Bilbo Hiria irratia sintonizatu behar duzu. Ikus hemen munduko beste lekuetatik zer ordutan entzun behar duzun.

Bilbo Hirian, entzun zuzenean dioen lekuan klik egin beharko duzu eta, ondoren, ikonoa aukeratu, zure ordenagailuan audio artxiboak entzuteko erabiltzen duzun programaren arabera.

NAHI DUZUN UNEAN: Podcast eran ere entzun dezakezu gure irratsaioa, astero mp3 formatoan grabatu eta sarera igotzen baitugu saioa. MP3 artxiboaren lotura publikatzen dugu. Beraz, entzun nahi duzun iragandako irratsaioa aukeratu, jaitsi eta nahi duzunean entzun dezakezu. RSS bidez podcast-ak irakurtzeko gai den iTunes edo antzeko programa bat erabiltzen baduzu, harpidetza egin dezakezu.

HAINBAT IRRATITAN: Gure irratsaioa hainbat euskal irrati emisorek errepikatzen dute. Besteak beste Hala Bedi irratiak, Eguzki irratiak, Uhinak irratiak eta Info7 irratiak errepikatzen dute astero gure emankizuna.
Zuzenean entzuteko
Bilbo Hiriak shoutcast sisteman emititzen du zuzeneko mp3 jario etengabea. RealPlayer, iTunes edo Windows Media programen bertsio berri xamar batekin entzuteko arazorik ez duzu izango. Halaber, Winamp eskura dezakezu arazorik gabe entzuteko.

Arazo bakarra gerta daiteke zure nabigatzailea mp3 playlist-ak dagokion programarekin zabaltzeko konfiguratuta egon ezik. Automatikoki piztuko ez balitz, ondorengo urratsak jarraitu:

1. Kopiatu ondorengo URL helbideetako bat:

http://ct1.fast-serv.com:8400 (24 Kbps mono)
http://kara.fast-serv.com:8812 (96 Kbps stereo)

2. Zabaldu ezazu multimedia entzuteko erabiltzen duzun programa.

3. Ctrl+L (Winamp) edo Ctrl+U (Windows Media 9) sakatu, URL bat entzuteko.

4. Aterako den leihotxoan, lehen kopiatutako helbidea itsatsi.

On egin!

Euskal irrati digitala