Asteartea, Uztaila 7th, 2009

Euskal Herria Zuzenean zuzenean bizi eta gero, aurtengoan saioa egin dugu Heletako plazatik bertatik. Info7 irratiaren estudioan izan gara gu ere, eta irratia.com berezi bat egin dugu, orain podcast bezala aurkezten dizueguna.
Festibaleko hiru egunen errepasoa, musika, ekitaldiak. Jaialdiaren bilana egin digu Eneritz Zabaleta antolatzaileak, eta zuzeneko jarraipenean arreta berezia jarri dugu. Besteak beste EHZ festibaleko webmasterra den Peio Etxegoin izan da gurean, zuzenean. dugu zuzenean.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.
irudiak: ehz-festibala.com
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Posted in Euskal irratiak, Gurean asteon (podcast), Musika albisteak, Sareko irratiak, irratia.com | erantzun bakarra »
Astelehena, Ekaina 29th, 2009
Gure azken saioa egin dugu zuzenean. Musika aitzakia hartuta bidaia polita egin dugu. Maulen hasi gara, Zaramaren doinuekin, asteburuan burutzekoa den jaialdiaren kontura. Zuberoatik Behe Nafarroara, izan be Euskal Herria Zuzenean jaialdia Heletan burutuko da aurten. Bertako berri eman digu EHZ festibaleko antolatzaile Izarnek. Aurtengo jaialdiaren berri eduki eta The Sparteens taldea ezagutzera jo dugu, ye ye eta twist doinuak Hendaiatik. Gure azken geltokia izan da Lapurdikoa.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.
irudia: ehz-festibala.com
OHARRA entzuleei: Euskal Herria Zuzenean festibalaren karietara emankizun berezia egingo dugu zuzenean info7 irratiarekin batera uztailak 5 (igandea) arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Posted in Gurean asteon (podcast), Musika albisteak | erantzun barik »
Asteazkena, Ekaina 18th, 2008
Saioa entzuteko HEMEN. Firefox eskarga egunean berean aritu gara irrati emankizuna egiten. 6 milioi deskarga 24 ordu baino gutxiagotan, ez da broma gero! Eta ostean Gu ta gutarrak taldeko Unai Iturriaga elkarrizketatu dugu. Bertsoak, musika, bloga, bideoak.. denetarik. Albisteak 2.0 atala sendoa izan da gaurkoan, eta musikarekin amaitu dugu, ohi danez, EHZ festibalerako gonbidapena luzatzen entzuleari.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Posted in Gurean asteon (podcast), Musika albisteak, irratia.com | erantzun bakarra »
Asteazkena, Maiatza 28th, 2008
Saioa entzuteko HEMEN. Udako kantuak entzunez hasi gara, izan be Esne Beltza taldeak Made in Euskal Herria diskoa plazaratu berri du. Xabi Solana izan dugu solaskide.
Jarrain eeepc ttikiak hartu ditugu hizpide, luze aritu gara solasaldian. Tertulianoen antzera. Eta saioaren azken zatian ekainaren 7an Larrabetzun burutuko den # basquecamp ekitaldia hartu dugu hizpide. Guztia musika onarekin tartekaturik. Euskal Herrikoa, kanpokoa. Badakizue, pentsatu lokalki, eragin globalki.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Posted in Gurean asteon (podcast), Musika albisteak | erantzun barik »
Asteartea, Ekaina 19th, 2007
Saioa entzuteko HEMEN. Uda badatorrela eta, kontzertu erraldoiak Euskal Herrian ere. Aste honetan bertan Bilbo musikaren hiriburu bilakatuko da. Bilbolive jaialdiko antolatzaile Ibai Villapun izan da gure artean. Irratsaioaren bigarren zatian berriz Xiberoara jo dugu, ekainaren 29, 30 eta uztailaren 1ean Idauze Mendin Euskal Herria Zuzenean festibala ospatuko delako. Han izanen gara gu ere.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Posted in Gurean asteon (podcast) | erantzun barik »