49. saioa: Tagzania, mapak eta mundua etiketatzen

Googlemaps aplikazioak berrikuntza ugari eskaini ditu asteon, azkena gaur goizaldean Euskal Herrian goizeko 3:00ak zirenean. Adi adi jarraitu dituzte Eibarren tagzania.com egiten duten lagunek. Tagzania iazko uztailean (2005ean) pentsatu, asmatu eta gauzatu zuten, eta geroztik mundua etiketatzen dihardu ehundaka lagunek. Horretaz mintzatu gara Luistxo Fernandezekin. Elkarrizketa mamitsua izan da, eduki berriz hornitua. Beste adibide asko ere eman dizkigu eibartarrak, eta del.icio.us loturetan jarri ditugu zintzilikatuta. Zuek ere ikusi ditzazuen.

Elkarrizketaren ostean, Interneteko azken albisteak komentatu ditugu. Egunero berritzen eta garatzen ari den Interneteko berriak. Musika ona izan dugu lagun.

Saioa entzuteko, HEMEN klik egin.

48. saioa: Gazte Topagunea, Aho Bete Kanta

Etxarriko Gazte topagunea eta bertan GazteSareak egin duen jarraipena izan ditugu hizpide gaurkoan. Topaketa horretan Interneten bidez hedatzen den Irauli Uhinak irratsaioak berebiziko zeregina izan du, bertatik saio bereziak eginez. Bertako esatari Haginen eskutik Irauli Uhinak proiektuaren berri izan dugu gaurkoan. Saioak mp3 eta ogg formatoetan eskegitzen dituzte eta, Internet hedabide moduan erabiliz gauza gehiago egiteko asmoa dute. Gazte Topagunean software librea, segurtasuna, blogak eta hacklabak izan dira hizpide hainbat hitzalditan. Gazte Sarean eskegi dituzten Kaiolatik at bideoak ere nabarmendu ditugu.

Bestalde, YouTube eta bertan azkenaldion agertu diren Corta un momento (Australiako telebista bateko kazetaria Espainiako gobernuko ordezkari bati torturari buruzko galdera ezerosoak egiten) eta Fermin Muguruzaren azken bideoklipa.

Aho Bete Kanta proiektuaz ere jardun dugu. Proiektu honen helburua azken 40 urteotako euskal herri musikak emandako piezarik esanguratsuenak aukeratu eta musika eskolen errepertorio didaktikoan sartzea da. Mila ale bildu nahi dituen proiektu honen lehen sortak 230 kanta bildu ditu, bakoitza kantaren inguruko azalpenekin, argazkiekin eta partiturekin. Barruan DVD-ROMa dakarren liburua hasi dira banatzen musika eskoletan, baina dudarik gabe webgunea izango da herritar orok proiektu horretarako sarbidea izateko modu nagusia, eskuragarriena eta bateragarriena delako.

Besteak beste, Coloradotik (AEB) jaso dugun entzule baten feedback-a aipatu dugu eta gogoratu dugu delicious-en irratiacom etiketa jarriz zuen lotura interesgarriak bidali ditzakezuela, aipa ditzagun. Gainerako irratiei dagokienez, Eguzki Irratiaren berpiztea ikusi dugu egunotan, zorionez, baina Antxeta irratian uholdeak egindako kaltearen albistea ere heldu zaigu tamalez.

Saioa entzuteko, HEMEN klik egin.

47. saioa: Euskalerria Irratia eta blogak 2.0ren ostea

Euskalerria Irratiarekin egin dugu bat gaurkoan, berriro Nafarroako gobernuak lizentziarik gabe utzi duela jakin baitugu. Amagoia Ibanek berak Berrian idatzitako zutabea irakurri digu zuzenean. Gero Peio ArgiƱarena elkarrizketatu dugu eta berak Euskalerria irratiaren historia eta auzia kontatu dizkigu. Iragan asteko Blogak 2.0 jardunaldiaren kronika ere egin dugu, bertan izan zenaren inguruko iruzkinak eginez. Saioz saio aletu dugu Deustuko jardunaldia. Gure iritzia ere eman dugu, zelan ez.
Saioa entzuteko, HEMEN klik egin.

46. saioa: [Web 2.0 euskaraz] blogak 2.0, mundua.com eta zabaldu.com

Blogak 2.0 topaketa izango dugu asteon Deustun. Web 2.0 gero eta sarriago aipatzen dugun berbak (eta zenbakiak) dira, Interneten ez da besterik aipatzen aspaldion, eta guk geuk ere horretaz berba egitea erabaki dugu. Albisteak sortzen dira eta gu ere horretaz mintzatu gara gure saioan.

Gaurko saiora Aitor Ortuondo mundua.com blogak sortzeko plataformako kudeatzailea eta Arkaitz Zubiaga zabaldu.com ekimeneko sortzailea gonbidatu ditugu. Biekin elkarrizketa interesgarriak izan dira, web 2.0 giroan murgiltzeko modukoak. Eta saioko hirugarren elkarrizketara Jose Antonio del Moral gonbidatu dugu. Interneten oso ezaguna da del Moral, eta gurekin euskaraz egin du elkarrizketa hau. Blogak 2.0ko antolatzailea denez, osteguneko egitaraua aurreratu digu. Hala ere, Interneteko albiste eta web eta blog berri gehiagoren gainean ere mintzatu gara, zelan ez.
Elkarrizketak eta saioa entzuteko, klik egitea baino ez daukazu. HEMEN.