173. saioa: Ikusentzunezkoen koloretako iraultza

Argazkiak.org | webtv web telebista telebista Interneten |
© cc-by-sa: gaztelumendi.org
Ikusentzunezkoak eta sarea hartu ditugu hizpide. Telebista, bideoak, Internet, webtv… ohikoak bilakatzen ari zaizkigu. Testuingurura hurbiltzeko Bilbon burututako videoweb10 jardunaldia, Eskoriatzan burutu beharreko Komunikaldiak edota, 2009an burutako Greba orokorra eta Egunkaria libre emisioak hartu ditugu.
Ikusentzunezkoen koloretako iraultza marrazteko Gorka Julio Teketen izan da gurean. Ordenadore bat, kamara ttiki bat eskuan, ideien zirriborroak eta diskurtso koherentea eskaini dizkigu. Eta hainbat gogoeta egin ditugu, sareaz, euskal hedabideetaz, ikusentzunezkoen etorkizun hurbilari buruz.
- Iparraldea XXI Dokumentala, bideo laburrak eta bloga
- ORAIN: debolex ekoiztetxearen lanak
- azpitituluak.com
Musika lagun, sareko loturak eskainiz, saio multimedia egiten eta osatzen saiatu gara. Azkenerako esperimentu ttiki bat egin dugu, telefono batekin irudi batzuk zuzenean eskainiz saretik.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.





2 erantzun to “173. saioa: Ikusentzunezkoen koloretako iraultza”
By Joserra on mar 9, 2010 | Reply
Kaixo Jabi eta Patxi,
Saio honetako mp3 fitxategi ez dago ondo.
Bakarrik saioaren aurkezpena entzuten da.
Irrikan nago aste honetako podcasta entzuteko. Beti prest euskara ikasteko eta, bide batez, teknologia eta euskal kultura ezagutzeko.
Ondo izan.
Joserra