166. saioa: To shoot an Elephant (Eguzki bideoak) / deabruak teilatuetan eta colemans+

To shoot an Elephant egun globala, urtarrilak 18. Eguzki Bideoak kolektiboko kideak izan dira gurean. Dokumentala, Palestinako egoera, Alberto Arceren proiektua, lizentzia librea, emisio globala… eta beste hainbat gai hartu ditugu hizpide.

Euskal Herrian 50 emanaldi inguru, eta mundu mailan 300 proiekzio egin diren egunean. Ekimen globala, Iruñeatik mundura. irratia.com ere partaide izan da ekimen honetan pentsatu lokalki eragin globalki mezua geure eginez, beste behin.

toshootanelephant.com euskaraz eta mundu osoan
eguzkibideoak.info ekoiztetxe independientea Iruñea (EH)

deabruak teilatuetan
colemans*

deabruak teilatuetan
Datorren ostegunean kontzertu polita izango dugu Bilboko Kafe Antzokian. Deabruak Teilatuetan eta Colemans+
Tolosarrek 1973 diskoa kaleratu zutenetik egingo duten azken kontzertua izango da, eta Colemans berriz, hasi berriak dira; bigarren kontzertua dute hau. Deabruak Teilatuetan taldeko partaide bat eta Colemanseko beste jokalari bat elkarrizketatu ditugu. Kantu onenak jokaldi bihurtu ditugu, musika kirol, nostalgia aitzaki eta Antzokia San Mames.

Sarrerak aukeran
Nazioarteko ekimen bat, maila lokaleko kontzertu batekin. Hori da irratia.com pentsatu lokalki / eragin globalki. Ze urtetan sortu zen irratia.com? Deabruak eta Colemans ikusi gura badituzue, aski duzue urtea esan, eta aurtengo urteurrenerako proposamen bat bialtzea. Ados?

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

5 thoughts on “166. saioa: To shoot an Elephant (Eguzki bideoak) / deabruak teilatuetan eta colemans+”

  1. 2000ko azaroaren 1ean hasi zineten, eta datorren urteetarako begira… Saioren bat kalean egitea ondo egongo litzateke 🙂

    Bilboko gran via okupatu eta teknologia berrien inguruko saioa kalean egin, jendeak ikus dezan…

    Ondo segi!!!

  2. Zuen lehen emisioa 2000ko azaroan izan zen

    Eta aurtengo urteurrenerako proposamen: posta zerrenda bat egin…

    Aio

  3. Uste dut lehenengoa 2000 urteko azaroan izan zela, ez? Beraz hamargarren urteurrenerako zeozer berezia einbikozue.

    Proposamenak:
    1) Hamargarren urteurrena gogoratzen duen irudi bat egitea, irratia.com hamar urte sarean, lelopean.
    2) Saio berezia egitea. Hamar urte hauetan irratitik pasa diren hainbat jendea elkarrizketatuz eta 2.0 tresnen bidez zabaltzea.

  4. Kaixo!

    XX. mendeko azken urtean izan zan, bai…2000n; jada bat baño gehiagori entzun izan diot XXI. mendeko lehen hamarkadaz hitz egiten bukatua egongo balitz bezala…bueno, kontu filosofiko-tenporalak aparte utziaz, proposamenak:

    * Tropela.neteko irratia.com tropeltxoari bizi pixkat eman eta sailkapenarekin “zerbait” egin: lehenengoari saria, azkenekoari auskalo,…

    * Asteroko saioan ubuntu-trikimailu bat-edo…niri ongi etorriko litzaidake!

    * Mendi txango bat (?!)

    * Azaroko 2. astean behobia-ñoñostiarako taldea osatu…(zaila izan liteke, ok, baña…)

    * Urtemugako saioan entzuleok 10 urte hauen inguruko galderak egin ta aurkezleek erantzun.

    Hobe jarraitzen ez badet…surrealismoak ere bere mugak dauzka…

  5. Oker ez banabil, lehen emisioa 2000ko azaroan izan zen.

    Urteurrenerako proposamena:

    * Irratsaio berezia egitea azken hamar urte hauen teknologia berrien garapenari buruz. Eta, bide batez, saio hau livestream bidez sareratzea.

    Ale ba!

Iruzkinak itxiak daude.