Basque Electronic Shepherds' Meeting

133. saioa: Yes, we kan -kafe antzokia martxan-

Written on 2009America/Los_Angelesk2009 Urtarrilak 21 – 4:36 pm | by ptx |

Saioa entzuteko HEMEN.

kafea antzokia martxan yes we kan esanez abiatu dugu gaurko saioa. Beltzen doinuak sintoniaren ostean, Maialen Errotaberek eztiki, Guantamera gero, munduan espetxe bat gitxiago egongo den esperantzan. Yes we can. Zaindu maite duzun hori, Kafe Antzokia.  Zenbat Gara elkarteko Xabierrek etorkizun iluna margotu dugu. Kafe Antzokia itxi egingo da, baldin eta Bilboko udalak ez badu bere jarrera aldatzen. Euskaldun gehiago hartu behar ditu bere baitan antzokiak, egunez eta gauez. Euskaldunok behar dugulako. Guk ere Kafe Antzokia martxan gura dugu, irratia.com egiten jarraitzeko, Bilbo Hiria irratia entzuten egoteko, besteak beste.

Saioaren bigarren zatian, bizi gara! kantatu dugu hala ere. Bizi da euskara, bizi gara euskaldunok, sortzen dugu, sortzen jarraitu gura dugu. Eta Esku era jardunaldiak aurkeztu dizkigu gero Ikerrek, gure facebookeko lagunak. Topaguneko eleduna. Euskara elkarteak ekarri ditugu hizpidera, sare sozialen aroan.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Related Posts

Put your related posts code here
  1. 3 erantzun to “133. saioa: Yes, we kan -kafe antzokia martxan-”

  2. By bertol on urt 26, 2009 | Reply

    Bilboko Udaletxeak Kafe Antzokia hilko du? Espero dezagun ezetz, euskaldun askok ez genuke jakingo zer egin. 1995ean hasitako proiektuarekin horrela amaitu? Ez dut uste Kafe Antzokiak merezi duen amaiera denik.
    Penagarria horrela amaituko balitz, baina bitartean defendatzen saiatu beharko gara ez?
    Animo Bilboko Kafe Antzokia aurrera ateratzen duten guztioi!

  3. By loveof74 on urt 29, 2009 | Reply

    yes we KAM hobeto, ezta? Kafe Antzokia Martxan….

  4. By loveof74 on urt 29, 2009 | Reply

    beste gauzatxo bat. harremanetarako formularioa ez da agertzen web guenan, eta gauzatxo bat bidali nahi nuen…..

Post a Comment

Astelehenero zuzenean

zuzenean entzunAstelehenero 18:00-19:00 (GMT+1) Bilbo Hiria irratian. Klik irudian zuzenean entzuteko.

Internet radio show irratia.com webcasts live every monday 18:00-19:00 (GMT+1) from Bilbo Hiria Basque radio station. Click here to listen to live stream.

Zuzeneko seinalea entzuteko sakatu hemen (128 Kbps stereo).

Bilatu hemen: