Basque Electronic Shepherds' Meeting

104. saioa: Bilbon ez gara galduko

Written on 2008eko urtarrilak 17 – 5:01 pm | by ptx |

LostinBilbao.tvGonbidatuta ekarri ditugu Libe, Garazi eta Ruben. LostinBilbao.tv egiten dute beraiek. Bilboko kultur gida bat da, sarean eta bideoen bitartez. Astero, kultur ekitaldiak iragartzeko bideoa egiten hasi ziren, orain Live in Bilbao asmatu dute, eta bideogintza eta kultura uztartuz… gauza gehiago egin gura dituzte Interneten. Interesgarria iruditu zitzaigun sortu zenean, eta euskaraz ere sortu zela ikusitakoan gonbidatu genituen gurera. Elkarrizketa atsegina izan dugu beraiekin. Argazkia ere badugu flickr.com gunean.
Musika entzun eta gero Albisteak 2.0 atalari paso eman diogu, azkenean sareko gauzak komentatzen amaitzeko. Gaur Twitter bidez ere abiatu gara, gainera. Follower/jarraitzaile izan gura duzu?
(Aste honetako irrati emankizuna, bit artean galdu egin da. Bilbo Hiria irratiko estudioko ordenadoreak txukuntzen ari zirela, zulo beltz batera erori omen da gure mp3 artxiboa, barkatuko diguzuelakoan… mila esker!)

Related Posts

Put your related posts code here
  1. erantzun bakarra to “104. saioa: Bilbon ez gara galduko”

  2. By Sugarspeaks on urt 18, 2008 | Reply

    Apa kuadrilla!
    Geuzetxu bet…ezin daiket 104. saioa entzun.
    “HEMEN” jartzen duen tokian ez dirudi loturarik dagoenik.
    Ez dakit nire ordenagailua izango den, baie ostantzean, entzungai jarriko dozue saioa?

Post a Comment

Asteazkenero zuzenean

zuzenean entzunAsteazkenero 13:00-14:00 (GMT+1) Bilbo Hiria irratian. Klik irudian zuzenean entzuteko.

Internet radio show irratia.com webcasts live every wednesday 13:00-14:00 (GMT+1) from Bilbo Hiria Basque radio station. Click here to listen to live stream.

Bilatu hemen: