[Hasiera
 

 ELKARRIZKETA

ABENDUAK 15

The Balde-rekin solasean

Aldizkari berriaren nondik norakoak

Durangoko azokan urtero izaten dira nobedadeak. Baina aurten aurkitu ditugunen artean, bada bat aipagarria The Balde doan banatuko den Euskal Herriko aldizkari berri eta modernoa da. Tendentziak (musika, moda, literatura, internet, bideojokoak..) jorratuko ditu. Iruñean sortu da eta euskaraz eta ingelesez eskaintzen ditu bere testuak, diseinu oso oso elegantearekin. Aldizkaria aurkezteko hainbat jai antolatu dituzte Durango, Donostia, Gasteiz, Iruñea eta Baionan. Sortu bezain pronto irratia.com eko jalgi hadi dantzarat! Saioan izan genituen.

Irratsaioa entzuteko (mp3) ENTZUN.

___________________

ABENDUAK 15

GURE IRRATIAk 20 urte

Interneten bidez entzun daiteke jada

Lapurdiko irratiak 20 urte bete ditu aurten. Ospakizunetan murgildurik, Hendaian Txingudi eta Bidasoarako irrati berri bat ireki dute, Antxeta irratia. Ez hori bakarrik, Gure Irratiak Internet bidezko emankizunak ere hasi dituelako. www.gure-irratia.com gunean entzun ahal izango duzu 24 orenez, baita Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia ere.

Gure Irratia (Real Audion) ENTZUN.
Antxeta Irratia (Real Audion) ENTZUN.
Irulegiko Irratia (RealAudion) ENTZUN.

___________________

ABENDUAK 14

Arrosa proiektua eta euskal irratiak

Irrati ekoizpen zentrua abian dugu

Dagoeneko jada entzun duzu, Euskal Herri osoko irrati libre eta euskaldunak bildu eta proiektu amankomunak garatzen hasiak dira. Orain arte, zenbait emankizun batera burutu izan ditugu irratiok. Oso esanguratsua izan zen Korrikako azken egunean (lotura gure saioari) egindako emankizuna, Euskal Herri osoan entzun ahal izan zena. Irratien arteko bilera eta ordu guztien ondorio da Arrosa irratigintza ekoizpen zentrua. Arrosa proiektuarekin, irratigintzarako ekoizpen zentru bat sortuko da, zeinak besteak beste eguenero albisteak eta irrati programak sortuko dituen. Euskal Herri osoko albisteak batu, eta internet bidez igorriko ditu irrati guztietara, eta era berean kultur magazin bat ekoitziko du, gura duten irratiek beraien irratietan igorri dezaten. Euskalki guztietan landuko dira albisteak, kultura bultzatzeok tresna izango da, eta garrantzitsuena dena, Euskal Herri osoko irrati eredu ezberdinak, elkarren artean lan egiten jarriko dituela. Irratia.com ere Arrosa proiektuko partaidea da, eta interneteko irratigintzan zamatutako esperientzia eskainiko die gainontzeko irrati eta proiektuei.

Informazio gehiago SUSTATUn, EGUNKARIAn ARGIAn eta GARAn.

___________________

ABENDUAK 10

Azken kontzertua gaur Bartzelonatik

EH al CAT jaialdia itxiko du Kepa Junkerak

Kontzertuen zuzeneko azken emisioa egingo dugu gaur. Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako Euskal Herria al CAT jaialdiko ekitaldiak amaitzeko. Bilbotar musikariak "Maren" disko berria aurkeztuko du gaur Palau de la Musica-n 22.00etatik aurrera. Emanaldia zuzenean entzun ahal izango duzue irrati honen sintonian.

Ekitaldien egitaraua eskuratzeko sakatu HEMEN.

Kontzertuak entzuteko sakatu HEMEN .

___________________

AZAROAK 3

Urteurren kontzertu arrakastatsua

Atzo Bilbotik zuzenean: Loud & Lone

 

Urtea bete dugula ospatzeko Kontzertua izan genuen bariku gauean Loud & Lone and the Sound Dealers taldearekin Bilboko Kafe Antzokian. Aretoa jendez gainezka egon zen Kantabria eta Euskal Herriaren artean eratutako taldea ikusteko. Kontzertua zuzenean emititu genuen gure kanal nagusian. Kontzertuaren argazkiak eta bideoak ikusteko sakatu HEMEN.

___________________

UZTAILAK 13

Munduko musiken kanala

Atzerriko gure lagunen musika aukera

Koldozuzen IJren eskutik datorkigu Internazionalista kanala, berak egin baitu musika aukera eta gu denon esku jartzen du entzungai. Gehienbat musika mestizoa da, osagarri beroak eta konbatiboak dituena. "Internazionalista kanala, Euskal Herriaren lagunak" bataiatu du berak, gure herriarekin nolabaiteko loturak dituzten talde eta musikarien aukera zabal hau. Eta berau aurkezteko zer hobe atzerrira jotzea baino. Kataluniaraino joan zaigu Koldozuzen, REBROT jaialdiraino eta bertan aurkeztu du bere kanala. Joan aurretik, hala ere, elkarrizketa egin die Rebrot-eko antolatzaileei.

Grabatutako elkarrizketa entzuteko, sakatu HEMEN.

Internazionalista kanala ENTZUTEKO.

___________________

EKAINAK 6

Jose Antonio Del Moral

@Euskadi buletineko arduraduna

Euskal Herrian bada komunikabide interesgarri bat, @Euskadi Buletina. Honek sareko tresnarik garrantzitsuena erabiltzen du: posta elektronikoa. Hamabostean behin Internetek gurean egiten dituen aurrerapenen berri ematen digu mezu elektroniko baten bidez eta sareko mundu honetan mugitzen diren proiektuen pista interesgarriak eskaintzen.

Bere arduradunarekin izan gara solasean, komunikabide honen gainean. Gurean sarearen garapena atzeratuta dagoela salatu du, konekta zaitez eta bestelakoak gora behera, eta euskararentzat sarea tresna positiboa izango dela iritzi dio Del Moralek.

Grabatutako elkarrizketa entzuteko, sakatu HEMEN.

Elkarrizketa GEHIAGO entzuteko.

___________________

EKAINAK 6

Ertz Jaialdia

Musika esperimentalen jaialdia Beran

Beran (Nafarroa) musika esperimentalari buruzko Ertz jaialdia mintzagai izan dugu (www.amanitarecords.com/ertz/). Antolatzaile dabilen Xabi Erkiziak jaialdi honen inguruko xehetasunak eman dizkigu zuzenean eta bertan esku hartuko dutenak aurkeztu dizkigu. Euskal Herritik, Londresetik, Bartzelonatik, Austriatik, NYetik eta Belgikatik datoz artistak jaialdian esku hartzeko.

Grabatutako elkarrizketa entzuteko, sakatu HEMEN.

Elkarrizketa GEHIAGO entzuteko.

___________________

MAIATZAK 24

IRRATIA.COM Behatokian

Donostiako ziberkulturaren behatokian

Gaur 11.30etan aurkeztuko du IRRATIA.COMek bere burua Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean, Euskal Ziberkulturaren BEHATOKIAren eskutik. Behatokia.net honek informazio eta komunikazio teknologia berrien bitartez euskal kulturaren esparruan sortzen ari diren proiektu berrien hausnartokia izan nahi du.

Bart gauean elkarrizketa egin genuen gure asteazkeneroko Jalgi Hadi Dantzarat saioan, Frantxis Lopez de Landatxe Behatokia.net-eko arduradunarekin, baina arrazoi teknikoak direla medio, ezin izan genuen gauzatu Interneteko zuzeneko emisioa.

Grabatutako elkarrizketa entzuteko, sakatu HEMEN.

Elkarrizketa GEHIAGO entzuteko.

___________________

MAIATZAK 11

Sound System gaua

IRRATIA.COM eta ACRren eskutik

Sound System gaua antolatuko du IRRATIA.COM euskal irrati digitalak maiatzaren 11an Deustuko GAZTE LOKALEAN. Gaueko 22.00etatik aurrera, REGILON, eta FRONT LION Sound System ariko dira musika jartzen. Emanaldi hau Gazte Lokalaren 10. urteurrena ospatzeko antolatuko diren ekitaldien baitan kokatzen da, Bob Marley hil zeneko 20 urte betetzen diren egunean. Baliteke emanaldia beste lokal batean luzatzea eta, beraz, datozen egunotan informatuko zaituztegu. Ekitaldiak ACR (Asociacion Cultural Reggae) elkartearen laguntza izango du. Bilbo eta inguruko Reggaeadiktoak biltzeko aukera bikaina.

Sakatu HEMEN reguilon-en emanaldia entzuteko.

___________________

MAIATZAK 10

BED #2

Diskaren aurkezpena zuzenean Kafe Antzokitik

Basque Electronic Diaspora bildumaren bigarren diska maiatzaren 10ean aurkeztu da Bilboko Kafe Antzokian. Euskal musikariek gurean eta atzerrian egiten duten musika elektronikoaren erakusgarri, BED #2 diskak 1999an lehenengoak hasitako bideari jarraitzen dio eta METAK disketxeak aurkezten duen lehendabiziko ekoizpena izango da.

Aurkezpen ekitaldian hainbat musikari izan dira Bilboko KAFE ANTZOKIAn eta IRRATIA.COMek emanaldia zuzenean emitituko du.

Sakatu HEMEN emanaldiaren grabazioa entzuteko.

Erabateko primizia moduan eta diskaren aurrerapen bezala hementxe aurkezten dizkizuegu bertako bi kanta mp3 formatoan:
 

CABB: "Human" (Tolouse).

B-SELECTOR / FIN DE SIÈCLE : "Be Dub Remix" (Paris/London).

___________________

APIRILAK 25

Ignacio Ramonet

Globalizazioaz eta beste

Le Monde Diplomatique aldizkariko zuzendaria irratia.com euskal irrati digitalean izan dugu. Bideobigilantzia eta pentsamendu bakarraren segurtasunaren arriskuetaz, globalizazioaz, pentsamendu bakarra, teknologia berriak, herri eta kultura txikien etorkizuna eta datorkigun mundu berriaz aritu da.
 

Elkarrizketa ENTZUTEKO.

Elkarrizketa GEHIAGO entzuteko.

___________________

APIRILAK 24

Durango Party Jalgi Hadin

Bertako arduradun batekin solasaldia bihar

Iragan asteburuan DURANGO PARTY izeneko bilera izan zen Durangon. Bertan, informatikari eta informatikazaleak bildu ziren elkarri euren proiektuak, programazio trikimailuak eta demoak erakusteko, kontaktuak egiteko eta elkarrekin asteburua ondo pasatzeko. Landako kiroldegian izan dira hiru egunez, 135 lagun inguru edo.

Asteazkeneko elkarrizketarako party-ari buruz mintzatuko gara zuzenean Anartzekin, Durangoko internauta, animazio egile eta ACID elkarteko partaideagaz. www.durangoparty.org da beraien gunea, euskaraz ere badago eta EUSKAL PARTYren antzerako gauza izan da.
 

Elkarrizketa ENTZUTEKO.

Elkarrizketa GEHIAGO entzuteko

 

MARTXOAK 29

KORRIKA egunero IRRATIA.COMen

Lasterketa jarraituko dugu bertatik bertara

IRRATIA.COM Euskal irrati digitala KORRIKArekin abiatuko da gaur Gasteiztik eta egunero albistegia eskainiko du 20.00etan, eguneko ibilbidea, gorabeherak eta pasadizuak komentatuz, elkarrizketak eginez eta hurrengo egunerako iragarpenak aurreratuz, lasterketatik bertatik.

Inoiz egin dugun ahaleginik handiena eginez, 2.340 kilometro egingo ditugu KORRIKArekin, egunero irratsaioak leku ezberdinetatik eginez, KORRIKA mundura zabaltzeko ahaleginean. Gasteiz, Gorliz, Bilbo, Ondarroa, Elgoibar, Etxarri, Iruñea, Garazi, Hernani eta Baionatik emitituko ditugu egunero mundu osorako gure albistegi bereziak euskal irratiak lotuko dituen lasterketa radiofonikoan. Badakizue: egunero arratsaldeko zortzietan, konekta zaitezte KORRIKArekin.
 
 

GEHIAGO jakiteko.
___________________

MARTXOAK 28

EZLN Mexikoko kongresuan

IRRATIA.COMek zuzenean eman zuen

EZLNko buruek Mexikoko kongresuan eginiko mintzaldiaren emisioa egin dugu zuzenean. Askok Marcos azpikomandanteak hitza hartuko zuela espero bazuten ere, EZLNko beste buru batzuk aritu ziren, aurpegia estalita, kongresuari indigenen legea egin dezan galdatzeko. Lehenengo berbaldia, Ester komandanteak egin zuen. Lehenengoa eta gure iritziz aipagarriena izan zen emakumezko indigena honek egindako berbaldia. Horregatik, horren grabaketa aukeratu dugu hemen entzun dezazuen. Mozketak gorabehera eta hasierako zatia falta den arren, oso hitzaldi hunkigarria eta indartsua izan zen dudarik gabe.
 
 

irratsaioa ENTZUN edo JAITSI

GEHIAGO jakiteko.

___________________

OTSAILAK  21

MCD taldearekin elkarrizketa

Hurrengo diska sarean publikatuko dute doan

MCD taldeak hurrengo diska MP3 formatoan argitaratuko du Interneten eta guztiz doan, taldeko kide Niko Vazquezek zuzenean IRRATIA.COM-i jakinarazi dionez. Euskal musikagintzaren historian urrats hau emango duen lehendabiziko euskal taldea izango da Bilboko punk-rock talde mitiko hau.

Internautek zuzenean saretik eskuratu ahal izango dituzte kanta guztiak, baita diskaren azala eta beste irudi guztiak, nork bere etxean CDa osatu ahal izateko. Nikok adierazi digunez, "nazkatuta geunden gure diskak dendetan sekulako salneurrietan ikusteaz, gainera guk hogerleko bat bera ere ez ikusteko, dena bitartekariek eramaten baitute. Horregatik, inoren poltsikoak bete barik, diska honela argitaratzea bururatu zaigu". Kantak ez dira denak aldi berean aterako, grabatu eta nahastu ahala jarriko baitituzte sarean eskuragarri.

Erabaki bitxi honen gainean eta euskal musikagintzaren ostertze digitalari buruz mintzatzeko gurean izango ditugu MCDko kideak bihar, asteazkena, gaueko 21etatik 22etara astero egiten dugun Jalgi Hadi Dantzarat! irratsaioan. Beti bezala, entzuleek zuzenean saioan esku hartzeko eta galderak egiteko aukera izango dute chat-aren bidez.
 
 

GEHIAGO jakiteko

Hilaren 28an, MCD Kafe Antzokian (Bilbo).

___________________

URTARRILAK  29

Sareko Argia Saria 2001 IRRATIA.COMentzat

Sarean euskal komunikazioa saritzen du aldizkariak

Interneten euskarazko komunikazioa saritzen duen saria jaso du IRRATIA.COMek. 2001ko Sareko Argia Saria urtarrilaren 26an eman ziguten Lasarten. 
 

GEHIAGO jakiteko.
___________________

URTARRILAK  4

Elkarrizketa Dank taldearekin

Gitarrak eta samplerrak euskaraz Iruñetik

Iruñeko talde honekin elkarrizketa egin dugu taldeko abeslaria den Imanol Goñirekin. Dank programaketak eta soinu digitalak arazorik gabe gitarra gogorrekin konbinatzen dituzten talde bakanetarikoa da oraingoz. Imanolek azaldu digunez, «Pixkanaka, teknologia berriak musikan sartzen dituzten taldeak sortzen doaz, ez dut uste euskaldunak teknofoboak garenik».

Joera horren beste erakusgarri bat: diskan hiru minutuko bi bideoklip eta pista interaktiboa gehitu dute. Hemen, elkarrizketa entzuteaz gain, Dank-en bideoklipa ikusi eta abesti bat jaitsi ahal izango duzue. 
 

GEHIAGO jakiteko.
___________________
 
 

2000. urteko saioak eta albisteak ikusteko sakatu hemen.


 

Euskalbanner
Euskalbanner

 

Erreprodukzioa baimenduta, iturria aipatuz gero


IRRATIA.COM
604. postakutxa
48080 BILBO