ABENDUAK 28
Elkarrizketa
Tamara kantariarekin
«Ez
naiz aldatu», esan digu santurtziarrak
Estrainekoz
euskal komunikabide batek elkarrizketatu ahal izan du Espainian horrenbesteko
arrakasta izan duen santurtziar abeslaria. Aurtengo boom mediatikoa izan
da Espainian ahots ederreko neska lirain hau.
___________________
ABENDUAK 17an
Bizkaiko
Bertsolari Txapelketako finala
Igandean
zuzenean Bilboko Euskaldunatik
Iragan
igandean, abenduak 17, arratsaldeko bostetan hasita, Bizkaiko Bertsolari
Txapelketako finala eskaini genuen. Bilbotik zuzenean, irratia.com-en sintonian
zuzenean entzun ahal izan genituen finaleko bertsoak.
___________________
ABENDUAK 13
Gabriel
Aresti zuzenean Bilbotik
Joseba
Tapia eta Koldo Izagirre "Harri eta Herri" emanaldian
Susa
argitaletxeak Gabriel Arestiren "Harri eta Herri" liburuaren 5. argitalpena
aurkeztu zuen Bilbon, AEKko Kalderapeko tabernan, oso emanaldi berezi baten
bidez. Ekitaldian, Koldo Izagirre idazlearen mintzaldiaz, gain, Arestiren
hitzak Natxo de Felipe eta Joseba Tapiaren ahots eta doinuekin entzun
ahal izan genituen. Bilbora hurbiltzeko aukerarik izan ez zutenek Irratia.com
izan zuten han gertatutakoa zuzenean entzuteko aukera bakarra.
Harri
eta Herri emanaldia entzuteko sakatu HEMEN.
___________________
ABENDUAK 5
Hala
Bedi Irratia gure sintonian
Mundu
osoan entzun daiteke Arabako irrati librea
Gasteizko
Hala Bedi Irratia zuzenean entzun daiteke jada sarearen bidez. IRRATIA.COMen
laguntzarekin Hala Bediko teknikariek euren emisioa guk erabiltzen dugun
shoutcast sistemara egokitu dute eta zuzeneko emanaldi etengabeei ekin.
Euskal Herriko irrati librerik entzunena eta hedatuena da Hala Bedi eta
are hedatuagoa izango da aurrerantzean Interneten bidez. Inoiz entzun ez
duzuen askok goza ezazue Hala Bediren programazioa.
Hala
Bedi entzuteko, sakatu HEMEN.
___________________
AZAROAK 27
"Ziutateaz"
magazina zuzenean astelehenero 17.00etan
Bilbo
Hiria Irratiako Fermin Etxegoienek aurkeztua
Gaurtik
aurrera astelehenero entzun ahal izango dugu irratsaio berria gure sintonia
telematikoan. Arratsaldeko 17etatik 20etara "Ziutateaz" kultur magazina
entzun ahal izango dugu IRRATIA.COMen. Fermin Etxegoien esatariak aurkezten
duen kultur magazina da "Ziutateaz" eta bertan albiste interesgarriak,
gonbidatuekin solasaldiak eta musika onaren aukera uztartzen dira arratsaldea
lagunarte gozoan igaroz.
___________________
AZAROAK 24
Emisio
arrakastatsua Bartzelonatik
OSKORRI
taldearen kontzertua eskainiko dugu
Arazorik
gabe eta kalitate handiko soinuarekin eskaini genuen iragan ostiralean
OSKORRI taldearen emanaldia Bartzelonatik. Bartzelonako Euskal Etxearekin
lankidetzan eskaini genuen emanaldi honek bidea zabalik uzten die etorkizunean
etor daitezkeen ekimen berriei. Zorionak guztioi.
___________________
ZUZENEKO EMISIOAK
Zuzenean
asteazkenero 21.00etan
Estraineko
saioaren arrakastak animatuta
Zuzeneko
emisioa eta aldi bereko chat berriketa egingo ditugu berriz asteazkenero
21.00etatik aurrera. Gure kanal nagusian eta IRC-Hispanoko #irratia kanalan
egingo dugu topo astero.
Sekulako
arrakasta izan du gure irratiak, azaroaren 1ean sarean agertu zenez gero.
Egun horretan bertan, 300 entzule izan genituen, 1.000 orrialde ikuskatuak
eta grabatutako irratsaio eta elkarrizketen 500 MB zerbitzatu genituen.
Chat-ean berriz ez zen 20 lagun baino gehiago ausartu, agian oraindik sartzeko
arazoak dituztelako.
Chat-era
sartzeko IRC programa bat edukitzea gomendatzen da baina ideia handirik
ez duenak edo IRC programen mundu aldrebesan
sartzeko gogorik ez duenak badu webaren bidez sartzeko aukera. Helbide
honetan
sartuta, nahikoa izango dugu "Nick" edo ezizen bat asmatzea, HTML bertsioa
aukeratuta.
___________________
EMISIO PIRATA FM99.00
Dub Manifest emisio pirata
Fermin
Muguruzak bere azken diska aurkeztu zuen urriaren 26an
Bilboko Kafe Antzokian. Biharamunean diska salgai zegoen mundu osoan eta
hainbat euskal irratik "FM 99.00 Dub Manifest emisio pirata" igorri zuten
euren antenetatik. Diskako kanta guztien nondik norakoak azaltzen dituzte
Ferminek eta bere gonbidatuek emisio honetan. Hementxe duzu entzungai irratsaio
berezi hori. Sintonizatu irratia.com-en 99.00 diala!
Irratsaioa
ENTZUN edo JAITSI
(8,3MB, 72 min)
___________________
.bxt
eta Counter Reset
Bixente
Iriart Garaztarraren proiektu elektronikoak
Egun
.bxt ezizenaz ezaguna den Bixente Iriart musikari garaztarra buru belarri
dabil sartuta muska eletkronikoan. Parisen bizi da .bxt eta bertan sortu
du Counter Reset bere disketxea.
Soupçons da bere azken lana eta horretaz mintzatu gara berarekin,
hemen irakur dezakezuen elkarrizketan.
____________________
Txo
Larronde: "Harrapa airea"
Musikari
lapurtarraren bakarkako lehen diska da
Testua:
Joxe Rojas - TXAKUN
taldea deseginda, bere ibilbide musikalarekin aurrera segitzea erabaki
du Txo Larrondek. Erabaki horren lehenengo emaitza dugu Harrapa airea izeneko
disko hau.
Euskal
musika trikitilariz eta aldarrikapen zaratatsuz beteta dugun garai hauetan,
eskertzekoa da benetan Txoren ekarpena. Lehenengo pistatik bertatik igertzen
da hau ez dela ohiko diska. Esperimentu bitxia dugu hau, euskal musika
tradizionala punta-puntako teknologiarekin nahasten duena, azken honi leku
zabala emanez. Hainbat kritikariren iritziz nabaria da oraindik ere tresna
elektronikoei eman dezaketen guztia ateratzen ez dutela asmatu, baina hala
ere, oso disko entzungarria iruditu zaigu. Ea horrelakoak entzutera ohitzen
garen!.
____________________
SKUNK:
#4 eta bira mundiala
Sarean
presentziarik handiena duten taldeetakoa
Hendaiako
SKUNK taldeak azaroaren 20rako
bere laugarren diska prest izango du, "Skunk #1" izenburupean. Taldeko
Rafarekin (gitarra eta ahotsak) elkarrizketa egin dugu honetaz eta aurten
taldeak egin duen birari buruz, besteak beste Quebec-era eta Libanora eraman
baititu mundu mailako birak. Sarean webgune nahiko osatua du taldeak. Bertan,albisteak,
argazkiak, agenda eta beste hainbat kontu aurki ditzakegu, hainbat abesti
entzuteko aukera izngo dugu eta Skunk Diskak-en online katalogoan diskak
erosteko aukera.
|