[Hasiera
 

 ELKARRIZKETA
Entzuteko, sakatu HEMEN


 Elkarrizketa Tamara kantariarekin

«Ez naiz aldatu», esan digu santurtziarrak

Estrainekoz euskal komunikabide batek elkarrizketatu ahal izan du Espainian horrenbesteko arrakasta izan duen santurtziar abeslaria. Aurtengo boom mediatikoa izan da Espainian ahots ederreko neska lirain hau.

Askok ez dakitena (eta beste askok izkutuan gorde nahi lukete) da Tamara euskalduna dela. Duela bi urte Madril aldera jo zuen, baina aurretik Santurtziko euskaltegian ibili zen buru belarri, nor nori nork gora eta behera.

Bertan bat egin zuen egun PPko agintari den Carlos Iturgaizekin eta honek musika bikotea osatzea proposatu zion. "Nire ahotsarekin eta bere trebeziarekin urrun helduko ginela esan zidan", dio kantariak. "Langabezian egonik, soinua eta euskara ikasten ari zen orduan Carlos. "Tamara eta Carlos" trikitixa bikotea osatzea proposatu zidan, baina azkenean lan baterako deitu zuten eta eskegita geratu nintzen". Gogorapen gozoak gordetzen ditu bere Santurtziko nerabezarotik: "Bazen Eskorbuto izeneko talde bat, oso majoak ziren eta abesti bat dedikatu zidaten, TAMARA izenekoa".

Pititako irratiko lagunei esker, elkarrizketa egin ahal izan diogu Tamarari, gabonetako oporrak Santurtzin familiarekin pasatzen ari den bitartean. Entzungo duzuenez, nahiko ondo defendatzen da Tamara euskaraz.

Elkarrizketa entzuteko, sakatu HEMEN

 
 
 


Euskalbanner
Euskalbanner

 

Erreprodukzioa baimenduta, iturria aipatuz gero


IRRATIA.COM
604. postakutxa
48080 BILBO