[Hasiera
 

 ELKARRIZKETAK

 Euskal kultura digitala?

Zeresanik duten batzurekin elkarrizketak

Euskal kultura digitalizatu, kultura digitala euskaldundu. Gure leloari jarraitu nahi diogu eta hainbat eragileren gogoetak bildu, ekimen honek gure xede horiek lortzen lagundu dezakeelakoan. Oraingoz nahiko argi dago euskal kultura digitalik, berezkorik, ez dagoela. Baina gure kulturak ezinbestez jo beharko du bit-etara, hasi berri dugun milurtekoan bizirik jarraitu nahi badu bederen.

Euskal Herriaren panorama orohar eta euskalgintzaren beharrizan digitalak dira gure gai nagusiak. Noski, gonbidatu bakoitzak bere esparrutik hitz egingo du eta berari dagokiona azalduz, baina espero dugu mundu txiki hau abian jarri nahian gabiltzanok elkar hobeto ezagutu eta beraz elkarrekin lan egin ahal izango dugula aurrerantzean. Hona hemen gure ekarpena.
 

Elkarrizketa Alex Lamikizekin
Bitniks aldizkariko zuzendaria dugu Lamikiz. Bilbon egiten den ziberkulturaren aldizkari digital hau gaztelaniaren esparruan puntakoenetakoa da. Lamikizek azaldu digu 1996tik hona aldizkariak eginiko ibilbidea eta Euskal Herrian artista digitalak, gizarte digitalari buruzko pentsalariak eta hainbat proiektu interesgarri badirela kontatu digu.

Elkarrizketa [ENTZUN] [JAITSI].
Elkarrizketa Josu Amezagarekin
UPVko irakasle Josu Amezagak Euskal Herriak hemen kontsumitzen ditugun komunikabide nagusietan duen presentzia aztertu du ikerketa batean. Komunikazio esparru izatetik oso urrun dago gure herria ohiko hedabide horietan.

Teknologia berrien esparruan, Amezagaren aburuz "globalizazioa dakarkigu teknologia aurrerapenak eta hori da arazoa, ez teknologia baizik eta globalizazioa". Horren aurrean gure aukerak baditugu, baina arriskuak inoiz baino handiagoak dira: arriskuak, globalizazioak kultura txikientzat dakarren erronkari aurre egin beharko diogulako, uniformizazioari. Aukerak badira eta baliatu behar dira. Satelite bidezko telebista erabili daiteke baina ETBren Canal Vasco-k gehiena erdaraz igortzen du. Internet ere oso baliagarria dela baina egun euskalgintzaren aldetik behar bezala ez dela erabiltzen dio Amezagak.

Elkarrizketa [ENTZUN] [JAITSI].
Elkarrizketa Fermin Lazkanorekin
Euskal komunitatearentzat Internet zerbitzuak eskaintzeko sortu den PLAZAGUNEA enpresako bultzazailea dugu Fermin Lazkano eibartarra. Besteak beste, EUSKALERRIA.ORG doako posta zerbitzua sortu du enpresak. Plazagunearen asmoez, esku artean dituzten proiektuez eta euskal sarearen egoeraz bere gogoetak entzun ditugu elkarrizketan.
Elkarrizketa [ENTZUN] [JAITSI].
Elkarrizketa Goio Telletxearekin
Ostiralero berak egiten duen "Aldatu txipa" atalak euskal sarearen garapenari erreparatzen dio bereziki GARA egunkariaren Gazte Algara gehigarrian. Halaber, Telletxeak "Txalapartatik modem-era" liburua plazaratu zuen abenduan. Gidaliburu honetan, sareko euskal edukietan ibiltzeko leku interesgarrien bilduma egin zuen egileak, Kaixo eta Aurki bilatzaileetatik ateratako 300 helbide eta haien gaineko azalpenak emanez.
Elkarrizketa [ENTZUN] [JAITSI].
Elkarrizketa Xabier Etxebesterekin
Xabier Etxebeste, Interneten buru belarri murgilduta dagoen iruinsemea da, egun Yahoo-ko arduraduna Espainian, Yahoo da hain zuzen ere, munduan bisitatuena den ataria eta "puntucom" enpresetan aitzindaria.

Interes berezia du Etxebestek euskarak Interneten bere lekua izan dezan. Horretara bideratuko dizkiogu gure itaunak, euskaldun moduan gure herria eta gure hizkuntzaren etorkizuna sarean bermatua izan dadin bere ikuspegia zein den jakiteko.

Elkarrizketa [ENTZUN] [JAITSI].
Elkarrizketa Niko Vazquezekin
MCD taldeak hurrengo diska MP3 formatoan argitaratuko du Interneten eta guztiz doan, taldeko kide Niko Vazquezek zuzenean IRRATIA.COM-i jakinarazi dionez. Euskal musikagintzaren historian urrats hau emango duen lehendabiziko euskal taldea izango da Bilboko punk-rock talde mitiko hau. Erabaki bitxi honen gainean eta sareari buruz mintzatu gara Niko Vazquezekin. Niko euskal.com-eko arduraduna da, grafista, internauta eta AMZ taldearen sortzaileetakoa..
Elkarrizketa [ENTZUN] [JAITSI]..
Elkarrizketa Ignacio Ramonetekin
Le Monde Diplotique aldizkariko zuzendaria irratia.com euskal irrati digitalean izan dugu. Bideobigilantzia eta pentsamendu bakarraren segurtasunaren arriskuetaz, globalizazioaz, pentsamendu bakarra, teknologia berriak, herri eta kultura txikien etorkizuna eta datorkigun mundu berriaz aritu da.
Elkarrizketa [ENTZUN] [JAITSI]..

 
 
 
 
 
 


Euskalbanner
Euskalbanner

 

Erreprodukzioa baimenduta, iturria aipatuz gero


IRRATIA.COM
604. postakutxa
48080 BILBO