[Hasiera
 

 IRRATIA.COM
[Prentsan] [argazkia] [gure speech-a] [ARGIAk guri buruz]

2001ko Sareko Argia Saria irratia.com-entzat

2001. urteko Sareko Argia Saria jaso du IRRATIA.COM-ek. Iragan ostiralean, urtarrilaren 26an, Lasarten banatu ziren Komunikazioaren munduan euskaraz eginiko lana eta ahaleginak eskertzen eta goraipatzen dituzten Argia sari hauek. Internet arloari dagokion saria da Sareko Argia Saria eta gure irratiari ematea erabaki dute aldizkariko arduradunek.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu sari honengatik Argia astekariko zein SAREKO ARGIA egunkari digitaleko arduradunei. Asko poztu gaitu errekonozimenduak eta dudarik gabe aurrera egiteko laguntza handia emango digu. Eskerrik asko.

Eskerrak eman nahi dizkiegu, halaber, gure proiektuan nola edo hala esku hartu duten guztiei. Batzuk aipatzearren Gasteizko Iker "SEK", Goio Telletxea, Joxe Rojas, Elgoibarko "Zazpiki", Hala Bedi irratiko jendea (Patas & co.), Bilboko Tas-Tas irrati librea, Bilbo Hiria Irratia, Fermin Etxegoien, Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Esan Ozenki, Susa argitaletxeko jendea, Asisko Urmeneta, Hitz Egin sareko euskal irratiak, Rober "Ambassah", Lalo (Reggaeadictos), Arantza Gutierrez, Gorka Jakobe Palazio eta Iñaki Zabaleta (UEU-EHU), baita gurekin orain arte kolaboratu duten musikari guztiei ere. Guztiei eskerrik asko eman diguzuen konfidantza eta laguntzagatik.

Sarien Banaketan bota genuen speech-a irakur dezakezu, gogorik izanez gero, HEMEN.


ARGIAk guri buruz esandakoa

«Teknologia berrien garaian Euskal Herriko lehen irrati digitala izan da saritua Internet sailean. Zehazki Koldo Alonso, Patxi Gaztelumendi eta Jabi Zabalak aurrera atera duten proiektuari eman zaio saria. 

www.irratia.com helbidean aurki daitekeena garai eta teknologia berriek ahalbidetzen dutenaren ildotik sortu da: grabatutako saioak, zuzenean eskaintzen direnak, musika kanalak... "Beste kulturetan zer dagoen eta zer ez dagoen ikusi eta sareak ematen dituen baliabideak aprobetxatuz zerbait egitea pentsatu genuen" dio Jabi Zabalak ideiaren nondik norakoaz galdetzean. Baina irratia.com helbidean eduki desberdinak entzuteaz gain, bideoak ikusi eta albisteak irakurtzeko aukera ere badago. Oraingoz ordea, "denbora pasa" egiten dute lan irrati digitalean, momentuz dirurik ez baitie ematen. Egin duten inbertsioa diru aldetik ez da handia izan, baina laneko orduak eta nekeak konta ezinak dira. Etorkizunari begira ideia interesgarriak dituztela diote. Besteak beste, eduki gehiago sartuz jendea animatuko dela uste dute eta Argia sariak nolabaiteko bultzada emango dielakoan daude».


Argia Sariak prentsan

Argia Sarien berri emanez SAREKO ARGIA, GARA, DEIA, DIARIO VASCO eta EiTBn ikus dezakegu albistea, sareko komunikabideei dagokienez.

SAREKO ARGIAn: "Komunikazioaren zazpi sariak argituak"

GARAn: "Sariak sarean dabiltzanei"

DEIAn: "Amatatzen ez den ARGIA"

DIARIO VASCOn: "Merezimenduzko Argia Saria Sakanara joan zen"

EiTBn: "Argia Sariak banatu dituzte Lasarte-Orian"
 
 
 
 


Euskalbanner
Euskalbanner

 

Erreprodukzioa baimenduta, iturria aipatuz gero