[Hasiera
 

 ELKARRIZKETA
Elkarrizketa JAITSI edo ENTZUN
Dank-en bideoa JAITSI edo IKUSI
Informazio gehiago GOR disketxean
Urrats bakoitzean abestia JAITSI (mp3)


 Elkarrizketa Dank taldearekin

Riff gogorrak programaketekin konbinatzen ditu Iruñeako taldeak

Iruñeako talde hau duela urte t'erdi sortu zen

Musika definitzerakoan «ez dugu joera bat azpimarratzen, oso abesti ezberdinak dira haien artean. Horregatik uste dut interesgarria dela», diosku Imanol Goñik, taldeko kantariak. Sampler-ak, gitarren efektuak eta programazioak rock soinuekin uztartzen dituzte, 2kate, Ekon, Buitraker eta beste batzuek azke aldian egiten duten moduan.

«Pixkanaka, teknologia berriak musikan sartzen dituzten taldeak sortzen doaz, ez dut uste euskaldunak teknofoboak garenik». Joera horren beste erakusgarri bat: diskan, hiru minutuko bi bideoklip eta pista interaktiboa gehitu dute.

Bestalde, oso joera bitxia aipatu digu Imanolek, azken aldi honetan Iruñerrian sortzen diren talde gehienak euskaldunak izatea. Lehenago inguru horietan sortutako talde famatu asko erdaldunak izan dira (Barricaa, Tahures, Tijuana, Huajalotes...), aldiz, orain gehienek euskaraz abesten dute.

Imanol (ahotsa), Ion (kitarra, sanpler eta programaketak), Ritxar Sanz (kitarra), Ritxar San Martin (baxua) eta Txema bateriak osatzen dute Dank taldea.
 
 
 
 


Euskalbanner
Euskalbanner

 

Erreprodukzioa baimenduta, iturria aipatuz gero


IRRATIA.COM
604. postakutxa
48080 BILBO