[Hasiera
 

 IRRATSAIOA
Ambassah Sound System

Euskal Herrian egiten den reggae irratsaiorik berezituena eremu lokaletik atera eta sarean jarri dugu denen esku: Ambassah Sound System.

Ambassah Sound System saioa Rober "Ambassah Dub Station" esatariak egiten du igandero Gorliz Irratian. Rober Ambassadors taldeko kide ohia da eta egun Vibes all Stars taldean abestu eta programatu egiten du.

Irratsaioa erdaraz egiten du, mintzo denean, baina tipo honek duen jakintza maila izugarri handia da eta gure sintonian sartzea erabaki dugu, ez kanal nagusian, "euSKA-reggae" kanalean baizik. "Only for connoiseurs". Sesioak grabatu eta sarean jarriko ditugu astebetez, berauek igande gauero aldatuz.

Britainia Haundiko chart-etan dauden 45rpmko makina bat binilo zein reggae klasikoko perlak entzungo ditugu bertan, bitxikeriak eta izen ez hain ezagunekin batera. Dancehall, Sound System eta ragga-tik rockers eta rocksteadyraino, dub-etik igaroz, klasikoenetatik joera digitaletaraino, reggaerik onena aurkituko dugu hemen.

Irratsaioa entzuteko, sakatu HEMEN


Horrek funtzionatuko ez balu, kopiatu IP zenbaki hau: 166.90.148.106:13098 eta itsatsi entzuteko erabiltzen duzun programan "open url" edo "open location" aukeratuta (Winamp-en edo RealPlayer-en control+L sakatu behar da).

BESTE LOTURA BATZUK:

Reggaeadictos Radio. Igande gauero zuzenean Laloren eskutik Espainiako irratsaio aitzindaria eta gure IRRATIA.COM honen inspirazio iturri garrantzitsua. Jamaican Radio Foundation sortu berrian egiten dute irratsaioa. Asociacion Cultural Reggae webgunean informazio gehiago irrati berean egiten diren irratsaioei buruz.
 
 
 


Euskalbanner
Euskalbanner

 

Erreprodukzioa baimenduta, iturria aipatuz gero