Click
hemen
gure kanal nagusian sartzeko.
Click
hemen
RealPlayer programarekin entzuteko.
ABENDUAK 18
Denok
gara Xabier Montoia
Musikaria
Euskadi Gaztea irratian zentsuratua
Xabier
Montoia zentsuratua izan da Euskadi
Gaztea irratian. Musikari eta sortzaile baten
ahotsa zentsuratu dute. Adierazpen Askatasunaren
alde gaudenok, bere alde egin behar dugu. Askatasunaren
alde, ahotsaren alde. Musikaren alde.
Guk ere ozenki esan gura dugu: "Denok gara
Xabier Montoia". Horregatik irratia.com-ek
adierazpen askatasunaren alde dagoenez gero, bere
kantuak lau haizetara hedatuko ditu, hemendik, Internetetik.
___________________
URRIAK
11
Fermin
Muguruzarekin hizketan
"In-komunikazioa"
disko berriaren inguruan
Disko
berria kaleratu berri du, In-komunikazioa izenburukoa.
Fermin Muguruza arras ezaguna dugu euskal musikan
eta bere inoizko diskorik pertsonala atera berri
du. Fermin Etxegoienek elkarrizketatu zuen irailaren
30an Bilbo Hiria Irratiko "Ziutateaz"
magazinean.
Elkarrizketa
entzuteko (mp3) [JAITSI].
___________________
URRIAK 11
Elektronikaldia
Donostian
Teknologia
berriak eta musika lotzen ditu jaialdiak
Urriaren
11, 12 eta 13an Elektronikaldia
izango dugu Donostian. Musika elektronikoa ez ezik,
elektronikaren inguruko jaialdia ere bada Donostiako
nazioarteko jaialdi hau. Artea, tendentziak, informazioa,
teknologia berriak uztartzen dituen jaialdia da
asteburukoa. Laugarren edizio honetan, iaz bezala
bi gune nagusi izango ditu jaialdiak: Kursaal eta
Gasteszena. Eguneko ekitaldiak Kursaalen burutu
ostean, gauean dantzarako erritmoak Egiako Gasteszenako
bi aretoetan burutuko dira.
Elektronikaldia musika jaialdi indartsua da, nazioarteko
mailakoa. Aurten aukera paregabea dugu New York,
London eta inguruetako talde eta erreferentzia berritzaileak
gurean ikusi eta entzuteko. Gasteszena aretoan gauez
sekulako martxa izaten da, Chill On aretoak dantzatzeko
aukera eskaintzen du batez ere, eta Areto nagusiak
zuzeneko emankizunak izaten dira. Ostiralez (urriak
11) Zero (bcn), Ino "funky soul rebels" (glz), Watch
TV (mad) eta Turntables on the hudson (NYC-USA)
arituko dira. Larunbatean berriz (urriak 12) proposamenak
jende gehiago bildu dezake, batetik Bartzelonatik
The
Nairobi Trio (txarly brown, eva braun, rude
taylor). Wagon
Cookin musikari nafarren kontzertua izango da
aurtengo elektronikaldiko ezustekoetako bat, sekulako
emanaldiak eskaintzen dituztelako Garaialde anaiek.
Ostean Londonetik hurbildutako beste bi proposamen
izango dira Egiako gau dantza zoragarrian, Tim
"love" lee soundsystem, eta London electricity...
dantzan zoratzeko modukoa!
Euskal Herriak ere badu bere ordezkaritza eta besteak
beste aurten lehenengoz, Demo lehiaketan irabazle
suertatutako zenbait proiektu zuzenean ikusi ahal
izango ditugu: Gasteizko Cubo, Ibon Saez de Olazagutiaren
irudiekin izango da, Donostiako dj IŅaki , Gasteizko
Urbain in fussion beraien jazzy beats doinuekin,
Donostiako Nomaklimatoren zuzenekoa, IruŅeako Chit
chat proposamen elektroa eta Gasteizko Alen Lopetegi.
Euskal Herrian doinu elektronikoek gaurkotasuna
ez ezik, freskotasuna ere badutela adierazten. Guzti
hauek Elektronikaldia Demo izeneko disko batean
agertuko dira aurki.
Euskal Herriko proposamen gehiago ere izango da
aurtengo edizioan. Larunbatean (urriak 12) Elorrioko
logela proposamena
ikusi ahal izango da Kursaaleko areto batean, arratsalde
berean Chico
y chica (Bilbo) ere zuzenean arituko dira. Igandeko
proposamen euskaldunak DZ (dj Zigor) eta -gailu
dira.
___________________
MARTXOAK
21
Arrazakeriaren
aurkako eguna
Irratsaio
berezia egun osoan zuzenean
Gaur,
martxoak 21 Arrazakeriaren aurkako nazioarteko eguna
da. Hori dela eta, Tas-Tas
Irrati Librean 24 orduko programazioa ari dira egiten.
AHLAN - ONGI ETORRI irratsaioa antenan dago atzoko
19.00etatik gaurko 20.00etara. Irratsaio berezi
honetan etorkinek gurean bizi duten egoeraz jardungo
dute, besteak beste. Musika ona, gonbideatuak eta
sorpresa zenbait izango dira ere.
Irrati
komunitarioen AMARC
elkartearen ekimena da hau, mundu mailan egiten
dena eta egun osoan entzungai izango dugu programazio
berezi hau zuzenean IRRATIA.COM euskal irrati digitalean.
Iaz 500 emisorak esku hartu zuten ekimen honetan
eta aurten are gehiago izango dira. FM, SW eta Internet
bidez emititzen ari dira egun honetan, bakoitzak
programazioko aukera bat nazioarteko zentrura bidaliz.
1960ko
martxoaren 21an Hego Afrikako Sharpeville hirian
poliziak 69 lagun hil zituen, apartheid-aren "pass
law" legearen aurkako manifestazio baketsu baten
aurka tiro eginda. Sei urte beranduago, NBEk egun
hori arrazakeriaren aurkako nazioarteko eguna izendatu
zuen.
___________________
MARTXOAK 11
bxt
hil zaigu
Bixente
Iriart garaztar musikaria zendu da
Bixente
Iriart artista garaztarra zendu zaigu derrepentean.
Iragan martxoaren 8an, ostiral goizean Parisen,
30 urte zituela, burmuineko zain batek lasatu ondoren
hil da BXT.
Musikari
gazte, dinamikoa eta ezaguna genuen gure artean
bxt, besteak beste Basque Electronic Diaspora ekimeneko
sortzaile eta bultzatzaile nagusia zelako. Iaz,
"Soupcons" (Xorta) diskoa kaleratu zuen, berak sortutako
Counter-Reset
disketxearen bidez, Parisen eta gero Euskal Herrian
ere banatua izan zena.
Irratia.com
egitasmoa hasieratik lagundu zuen gogoz Bixente
Iriart gure lagunak. Eta Basque
Electronic Diaspora eta gure Internet bidezko
irratiaren artean burutu genuen proiektu bat baino
gehiago. Beraien kantak sarean jarri genituen, Bilbon
BED#2 aurkezteko
eskainitako kontzertua
zuzenean eskaini genuen mundu osora eta elkar ulertu
genuen.
Euskal
Herrian emanaldi asko eginikoa genuen, azkena iazko
Elektronikaldian.
Hala ere, musika elektronikoaren munduan abiatu
aitzin hainbat musika taldetan gitarra apala (baxua)
jotzen aritua baitzen, tartean Anje Duhalde edota
Txakun bezalako taldeetan. Euskal Herriak musikari
handi bat galdu du. Sortzailea, mundu berrietan
abiatu zena. Mundu osoko euskal musikariak batzeko
gaitasuna ukan duena, eta hemen eta han proiektu
anitz abiatzen aritu dena. Gogoan zaitugu gure bxt
laguna, atxik gogor!
BXTri
IRRATIA.COM-en eginiko elkarrizketa IRAKURRI
BED#2-ren aurkezpen kontzertua Bilbon ENTZUN
(RealAudio)
Bixente
Iriarten ARGAZKIA
(2048x1536pixel) IRRATIA.COM-ek egina 2001/5/10
Bilboko Kafe Antzokian. Libreki erabiltzeko.
___________________
OTSAILAK
21
Joseba
Tapia gerrako kantuekin
"Agur
Intxorta Maite" gaur Kafe Antzokian
Gerra
zibilaren garaitik argazkiak, letrak eta filmak
heldu zaizkigu aspaldi honetan. Orain artean, hala
ere, betetzeke zegoen eremu bat osatu dute Joseba
Tapia musikariak eta Koldo Izagirre idazleak. Lan
handia eginez, liburutegietan, lekukoekiko elkarrizketetan
eta materialari forma emanez lortu dute gerra galdu
zuten euskaldunek trintxeretan sortutako kantutegia
berreskuratzea.
"Agur
Intxorta maite" du izena berau biltzen
duen diskoak eta egunotan aurkezten ari da Joseba
Tapia kontzertuen bidez. Gaur Bilboko Kafe
Antzokian eskainiko duen emanaldian Basilio
Pujana gudaria izango dugu Tapia eta Izagirre bikotearekin,
irudiz lagundutako emanaldian.
Lan
honen gaineko informazio gehiago ARGIA astekariaren
azken zenbakian irakur dezakegu: HEMEN
eta HEMEN.
___________________
OTSAILAK
13
Gaubasa.com
sarean entzungai
Webgunea
eta zuzeneko irratsaioa
Aurrerantzean,
asteazkenero gaueko 20.00etatik aurrera, GAUBASA
irratsaioak ordezkatuko du Jalgi Hadi Dantzarat!
irratia.com-en dial birtualean. Egun eta ordu berean,
beraz, GAUBASA izango dugu. Baina zuzeneko emisioa
ezezik, GAUBASA.COM
webgunearekin dator irratsaioa. IRRATIA.COMen eskutik,
bertan Gaubasa unibertsoa ezagutzeko aukera izango
duzue, baita aurreko irratsaioak eta Basakatuaren
irakurketak entzuteko ere.
Bilbo aldean "bonba mediatikoa" den GAUBASA
irratsaioa Bilbo Hiria Irratiaren bidez aireratzen
da uhainetan. "Batetik Dupont eta Dupond-en eskutik
raw-a eta punk-rock-a, eta Basakatu pertsonaiaren
irakurketa harrigarriak bestetik tartekatzen dituen
picnic-irratsaio ezinezkoa da, parametro normaletatik
ulertezina. Lurreko produktuak dastatu bitartean
egiten den artelan azpikulturala da Gaubasa, uhinetako
happening hedonista". Hain zuzen ere, hedonismoa
bultzatzeko xedea du GAUBASAk, berehalako plazerra.
Sareko entzuleentzako Bilboko Kafe Antzokian egunotan
izango diren zenbait kontzertutarako sarrerak banatuko
ditugu, irratsaiora telefonoz deitzen duten entzuleen
artean. Beraz, adi egon eta asteazkenetan entzun
ezazue GAUBASA
online.
___________________
OTSAILAK
4
Pititako
Irratia sarean entzungai
Zuzenean
Santurtzitik mundu osora
Santurtziko
Pititako
irrati librea Interneten bidez ari da emititzen
jada. Probetan ari dira eta ez dute, momentuz, egun
osoz emititzen. IRRATIA.COMek erabiltzen duen shoutcast
sistema bera erabiltzen dute euren seinalea igortzeko.
Beraz, entuteko arazorik edukiz gero, hementxe aurkituko
dituzue Shoutcast emisioak entzuteko azalpenak
eta softwarea
eskuratzeko loturak. Berton duzue, halaber, Pititako
entzun ahal izateko LOTURA.
Nabigatzailea
konfiguraturik ez baduzue, soluzio "manuala" erabili:
Kopiatu ezazue IP helbide hau (control+C): 80.34.69.159:8000
...Zabaldu ezazue shoutcast emisioak entzuteko instalatuta
duzuen programa (RealPlayer 7+, Winamp, iTunes...
Hainbat daude). Bertan zaudetela, aukeratu "open
location" edo "abrir URL" (normalki control+L)...
...Eta itsatsi bertan lehen kopiatu duzuen IP helbidea.
___________________
OTSAILAK
1
Irrati
emanaldi bereziak
NYC,
Munich eta Porto Alegretik zuzenean
Urtarrilaren
31tik otsailaren 5era: Munduko Ekonomia Foroa New
York-en bilduko da. Manifestazioak izango dira
bertan munduko agintari nagusiei beste mundu bat
posiblea dela gogorarazteko. Aldi berean Munduko
Forum Soziala Brazilgo Porto
Alegre hirian bilduko da. NATOren Segurtasun
Gailurra Munichen
(Alemania) bilduko da protesten artean. Hiru herrialde
horietako irrati batzuek, Indymedia proiektuarekin
bat egingo dute bertan gertatuko direnak aireratzeko
(eta sareratzeko). Horrez gain, irratsaio bereziak
entzun ahal izango dira San Francisco, Seattle,
Britainia Handia eta Indiako zenbait irratik eginak.
IRRATIA.COMek
ere bat egiten du ekimenarekin eta gure emisioak
bat egingo du emisio berezi honekin. Beraz, otsailaren
4a bitartean gure sintonian Independent
Media Center-en emisioa aurkituko duzue.
___________________
URTARRILAK
25
Sareko
Argia saria ZIENTZIA.NETentzat
Iazko
saritua IRRATIA.COM izan zen
Gaur
banatu dituzte Argia Sariak Lasarteko Txitxardin
Beltxa jatetxean. Beste zenbait arlotako Argia sarien
artean, Interneten euskaraz joan den urtean sorturiko
ekimenik onena saritzen duen Sareko Argia Saria
Elhuyarrek argitaratzen duen ZIENTZIA.NET
zientza eta teknikari buruzko atari eleanitzak eraman
du. Hauexek izan dira, ARGIA
aldizkariko arduradunen hitzetan, ZIENTZIA.NETek
egin dituen merezimenduak:
"Duela
urtebete sortu zen, 2000ko abenduan, baina aurkezpen
ofiziala 2001eko ekainean egin zuten. Zientzia.net
(www.zientzia.net) gunearen helburua zientzia eta
teknologiaren berri ematea da, euskaraz, teknologia
berriak erabiliz eta modu errazean. “Ikusten genuen
Elhuyarrek gauza asko egiten zituela multimedia
arloan, eta Interneten eta euskaraz zerbait egin
beharraz ohartu ginen, gaur egun informazioa bilatzen
duten askok Internet erabiltzen baituteŖ, dio Leire
Cancio Zientzia.net-eko marketing arduradunak".
Iragan
urteko Sareko Argia Saria IRRATIA.COM-entzat izan
zen. Horren gaineko informazio gehiago HEMEN
duzu.
___________________
URTARRILAK
16
GAUBASA
zuzenean gaur
Jalgi
Hadi Dantzarat-en ordez
Gaur
ez da Jalgi Hadi Dantzarat! irratsaioaren emisiorik
izango, gure esatari DJ Kaiku Berlinera joana baita
nazioarteko Indymedia topaketara. Bertako saltsari
buruz informazioa emango digu datorren astean baina
bitartean ez gara saiorik entzun gabe geratuko.
Egun
eta ordu berean, gaur asteazkena gaueko 20.00etatik
aurrera, Bilbo aldean bonba mediatikoa den GAUBASA
irratsaioa zuzenean entzuteko aukera izango duzue.
Batetik Dupont eta Dupont-en eskutik raw-a eta punk-rock-a,
eta Basakatu pertsonaiaren irakurketa harrigarriak
bestetik tartekatzen dituen picnic-irratsaio ezinezkoa,
parametro normaletatik ulertezina. Lurreko produktuak
dastatu bitartean egiten den artelan azpikulturala
da Gaubasa, uhinetako happening-a.
Datorren
astetik aurrera sarean dastatu ahal izango duzue
Gaubasa, baina bitartean har ezazue lagin txiki
bat IRRATIA.COMen. On egin!.
Iragan
asteko GAUBASA entzuteko (mp3) ENTZUN.
2001.
urteko saioak eta albisteak ikusteko sakatu hemen
2000.
urteko saioak eta albisteak ikusteko sakatu hemen
|
KANALAK
Sakatu bozgorailua entzuten hasteko
KANAL NAGUSIA - Nobedadeak eta zuzeneko irratsaioak.
ELEKTRONIK
- Jalgi Hadi dantzarat
TXOSNA ROCK - 80ko urteen rocka
EuSKA eta REGGAE +Ambassah
Sound System
TRIKI SOUNDZ - Trikitixa, alboka eta beste
INTERNAZIONALISTA - Munduko musiken aukera

HALA
BEDI IRRATIA- Gasteizko irrati librea zuzenean
PITITAKO
IRRATIA- Santurtziko irrati librea zuzenean
|
sarean
euskara aurkitzeko |
|
|