[Hasiera
 

 ZER DA IRRATIA.COM (II)
Izaera-helburuak

Euskal irrati digitala da, Interneten bitartezko euskal irratia. Ez da irrati emisora bat, ez du uhinen bidez emititzen. Hala ere, gure programazio propioa egingo dugu, zuzeneko emanaldiak barne. Gainera, hainbat irratiren edukiak hartu eta sarearen bidez zabalduko ditugu eta, azkenik, euskal musikaren ezagutza munduan zehar hedatuko dugu hainbat kanalen bitartez. Saiorik interesgarrienak eta euskal musikarik onena hemen aurkituko dituzu.

EUSKAL IRRATIA - Euskal irrati digitala duzu hau. Mundu osorako bere seinalea euskaraz eta euskal edukiak mundura zabalduz arituko gara eguneko 24 orduak. Orain arte, mundu osoko irratiak eta telebistak gurera noiz helduko zain izan gara. Bada garaia guk mundura gurea igortzeko. Jakingo dute zeintzuk garen eta hemen egiten dena entzungo dute, gure hizkuntza eta gure musika: we are Basque and we are proud.
 
 

iRRATI TXIKIAK - Irrati libre eta herri irrati txikien indarrak bildu eta makroirrati euskaldun bat eraiki nahi dugu. Horretarako, euskaraz aritzen diren irrati txikiei laguntza emateko xedea dugu ere bai, sarean sar daitezen, gure laguntza teknikoa eta azpiegitura txikia eskainiz. Irratsaiorik interesgarrienak irrati txikien eremu murritzetik atera eta euskaldun guztien esku jartzeko asmoa dugu. Gure planteamenduaren aldetik irrati libre euskaldun bat gara, formato aldetik ohikoa den emisio analogikotik erabat ateratzen bagara ere.
 

EUSKAL MUSIKA - Euskal musika bere eremu urritik kanpo atera nahi dugu, mundu osoaren eskura jarrita. Hainbat kanal sortu ditugu horretarako, musika motaren eta garaiaren arabera sailkatuta. Euskal musika ezezik, euskal DJ-en lanak erakusteko aukera izango dugu. Gure irratiaren %100 berton egina izango da. 
 

EGILEEN ESKUBIDEAK - Euskal egileen lana ezagutarazteko bidea zabaldu nahi dugu sarean, haien eskubideak uneoro errespetatuaz. Hortaz, ez dugu download egiteko inongo materialik jarriko, aldez aurretik egilearekin hala adostu ez badugu. Stream jarioari dagokionez, berriz, grabagaitza da eta bere kalitate eskasagatik (AM kalitatea) musikaren ideia bat egiteko balio du. Ez du inoiz CD ezta FM irrati baten kalitatea erdietsiko eta beraz, musikaren erosketa ordezkatzeko ez du balio baina berau orientatzeko lagungarria izatea espero dugu.

Hala ere, honetaz aparte, gure iritziz euskal egileen eskubideak Euskal Herrian geratu beharko lirateke eta euskal kultura onuratu. Gai horren inguruan eztabaidak eta ekimen zehatzak aurrera eman behar direla uste dugu.
 

NORTZUK GAREN - hiru zaletasun batera ditugun lagun taldea gara: irratia, musika eta Internet. Komunikazioa, azken finean. Zeuk zaletasun horiek ere badituzu eta eremu honetan ekarpenen bat egiteko prest bazaude(te), jar zaitez(te) gurekin harremanetan.

NON GAUDEN. Hemen aurki gaitzakezu:
 

Irratia.com
604. Postakutxa
48080 BILBO

 
 
 
 
 
 


Euskalbanner
Euskalbanner

 

Erreprodukzioa baimenduta, iturria aipatuz gero