![]() |
DIARIO
DE
EUSKADI 17/11/00 |
Lehen euskal irrati digitala on linewww.irratia.com ez da irrati soil bat, ez behintzat irrati konbentzional bat, soinuaz gain irudiak eta testuak erabiltzen baititu. Zer ote da orduan? |
A ste gutxi batzuk ditu euskarazko sareko lehenengo irrati digitalak, www.irratia.com-ek. Ausardia horren erantzuleak Jabi Zabala, Patxi Gaztelumendi eta Koldo Alonso izan dira. Hirurak irrati eta internet zale amorratuak (musika ere oso gogoko dute baita), horrelako curriculumarekin ez da harritzekoa zaletasun biak uztartzen dituen irratia.com sortzea. Sareko lehenengo irrati digitalaren nondik norakoak azaltzeko sortzaileak eurak aproposenak dirala-eta Jabi Zabala gorliztarrarekin egin genuen berba guk. Eta berak azaldu zigun bezala, «gure gusto eta afizioen eragina izan da irratia.com, internet eta irratia gusta-tzen zaizkigulako, bestela ez genuke horrelakorik egingo». Eta sarean irrati digital bat egitekotan euskaraz izan beharko zela pentsatu zuten, teknikoki aukera bazutela ikusirik eta asuntoa nola zen ikusi ostean martxan ipini zuten proiektua. Aurtengo udaberrikoa da sarean irrati bat jartzeko asmoa, eta denbora askorik galdu gabe azarorako gorpuztua zuen hirukoteak bereproiektua. Hilabate honetako lehendabiziko egunean hasi zituzten emisioak Bilboko Tas Tas irrati libretik egindako zuzeneko emisio batekin. Internet izatea da irratia.com entzuteko baldintza bakarra, eta hori da, beharbada, duen eragozpen bakarra: «Egun oraindik internet gutxiengo baten esku dago soilik, baina horrez gain euskalduna izan behar du, eta hala ere, badaude euskal web-etatik ibil-tzen ez diren euskaldunak ere. Beraz, gutxiengo baten barneko gu-txiengo bat izango da gure publikoa», azpimarratu zigun Jabi Zabalak. Baina horrek ez die askorik ardura, duten publikoa txikia izan daitekeen arren pozik baitaude. Irratia.com, ez da, bere sortzaileentzako «denborapasa» bat. Beste batzuek herri aldizkariak edo telebistak erabiltzen dituzten legez eurek euskal irrati digitala erabili nahi dute euskara suspertzeko. Web gunean azaltzen duten legez helburu bikoitza dute: «euskal kultura digitalizatu», alde batetik, eta, bestetik, «kultura digitala euskalduntzea». «Gure proiektua gazteleraz edo ingelesez abiarazteak ez du graziarik, egingo bazen euskaraz behar zuen izan, argi geneukan hori», azaldu zigun Zabalak. Euskarak, gainera «nortasuna ematen du», jarraitu zuen. Erabat funtsezkoa da Zabalaren iritziz euskarak sarea kontuan izan dezala, horrela ez bada etorkizun latza izango baitu: «euskara ez bada interneten salbatzen ez da salbatuko. Euskara ezin daiteke saretik kanpo garatu, bestela kanpoan geratuko baita eta orduan bai Unamunok esan zuena: euskara lurperatu eta denok gazteleraz edo ingelesez». Interaktiboa eta multimedia Interneteko sarrera izatearena alde batera utziz, irratia.com-ek abantailak besterik ez ditu gorliztarraren ustez. Bi dira nagusiak: interaktiboa eta multimedia izatea. Beste edozein hedabide mota baino askosaz interaktiboagoa da sortu berri dutena. Orain arte ohituta egon gara egunkarietan ëzuzendariari eskutitzakí delakoa erabiltzen, irratian horretarako aukera ematen zigutenean gure iritzia ematera, e.a, baina sarean dagoen irratiak pentsaezina den interaktibitatea eskaintzen digu. Orain arte sinestezinak ziren bideak zabal-tzen ditu: «elkarrizketa bat egiten bagaude posible da edonork etxetik elkarrizketatuari itaun bat egitea, eta gero guk zuzenean egitea. Edo, baita, abesti bat eskatzea eta momentuan ipintzea», esan zigun Jabi Zabalak. Fermin Muguruza elkarrizketatu zutenean jendea chat-ean sartu eta galderak egiten hasi zen: «Entzuleak aluzinatuta zeuden, ezin zuten sinetsi beraiek egindako itaunak bat-batean zuzenean itauntzea», azaldu zigun Zabalak. Multimedia ere bada hedabide jaioberria: www.irratia.com orrialdea zabaldu eta, musika, irra-tsaioak, eta abar entzuteko aukera izateaz gain, testuak, argazkiak ikusiko ditugu (ikusi, irratia ezin daiteke ikusi). Irudi biziak erabil-tzeko asmoa ere badute, bideoak-eta ikus ditzagun. Hori oraindik proiektu bat da baina helduko da. Irratia deitzen diogu baina ez du irrati konbentzionalen antzik, izan ere, egunkari baten ezaugarriak eta telebistarenak ere baditu. Jabi Zabalak esaldi baten laburtu zigun hau guzti hau: «Denak batera da baina ez da bata ere ez». Sei musika kanal, grabatutako irratsaioak eta astean behin (oraingoz behintzat) zuzeneko saioa aurkituko dugu entzungai irratia.com-en. Zuzenekoak asteazkenetan izaten dira Bilboko Tas Tas irrati libretik, ëJalgi hadi dan-tzaratí du izena saioak. Era guztietako musika entzuteko aukera ematen du irratiak, baina, horrez gain, euskal kultura edo interneteri buruzko saioa eskaintzen ditu, esaterako. Xiberuko boza entzungai edonon Beste irrati batzuetako saioak entzuteko aukera ere badugu irratia.com-i esker. Euskal Herriko irrati txiki eta libreek sare bat sortu zuten, batak bestearengandik ikas dezan eta euren artean hartu emana izan zezaten. Era horretan posible da, adibidez, Bizkaitik uhinen bidez entzutea ezinezkoa den Xiberuko boza edo Xorroxin Irratiko saioak interneten sartuta en-tzutea. Irratsaiook, batez ere, irratia bera edo eskualdeari buruzkoak izango dira euren errealitatea ezagutu dezagun. Jabi Zabalak azaldu zuenez, «irrati txikietako saioak ez dira lekuan-lekuko eremutik irtetzen, baina era honetan posible da uhinen bidez inguru mugatu baten soilik entzuten direnak ez soilik Euskal Herri osoan ez bada Ameriketan, Australian edo munduko edozein puntatan entzutea», izan ere, ez baita euskal diaspora edo beste barik edozergatik atzerrian dauden euskaldunak ahaztu behar. Hilabete ere ez da oraindik irratia.com sortu zela, baina izan duen oihartzuna nabarmena izan da. Izan ere, ez baita gure herrian egunero irrati digitalik jaiotzen, are gu-txiago euskalduna. |
![]() |
![]() |