Ambassah
Sound System
Euskal
Herrian egiten den reggae irratsaiorik berezituena eremu lokaletik atera
eta sarean jarri dugu denen esku: Ambassah Sound System.
Ambassah
Sound System saioa Rober "Ambassah Dub Station" esatariak egiten du igandero
Gorliz Irratian. Rober Ambassadors
taldeko kide ohia da eta egun Vibes all Stars taldean abestu eta programatu
egiten du.
Irratsaioa
erdaraz egiten du, mintzo denean, baina tipo honek duen jakintza maila
izugarri handia da eta gure sintonian sartzea erabaki dugu, ez kanal nagusian,
"euSKA-reggae" kanalean baizik. "Only for connoiseurs". Sesioak grabatu
eta sarean jarriko ditugu astebetez, berauek igande gauero aldatuz.
Britainia
Haundiko chart-etan dauden 45rpmko makina bat binilo zein reggae klasikoko
perlak entzungo ditugu bertan, bitxikeriak eta izen ez hain ezagunekin
batera. Dancehall, Sound System eta ragga-tik rockers eta rocksteadyraino,
dub-etik igaroz, klasikoenetatik joera digitaletaraino, reggaerik onena
aurkituko dugu hemen.
Irratsaioa
entzuteko, sakatu HEMEN
Horrek
funtzionatuko ez balu, kopiatu IP zenbaki hau: 166.90.148.106:13098 eta
itsatsi entzuteko erabiltzen duzun programan "open url" edo "open location"
aukeratuta (Winamp-en edo RealPlayer-en control+L sakatu behar da).
BESTE
LOTURA BATZUK:
Reggaeadictos
Radio. Igande gauero zuzenean Laloren eskutik Espainiako irratsaio aitzindaria
eta gure IRRATIA.COM honen inspirazio iturri garrantzitsua. Jamaican Radio
Foundation sortu berrian egiten dute irratsaioa. Asociacion
Cultural Reggae webgunean informazio gehiago irrati berean egiten diren
irratsaioei buruz.
|