[Hasiera
 

 ELKARRIZKETA
ABENDUAK 28

Elkarrizketa Tamara kantariarekin

«Ez naiz aldatu», esan digu santurtziarrak

Estrainekoz euskal komunikabide batek elkarrizketatu ahal izan du Espainian horrenbesteko arrakasta izan duen santurtziar abeslaria. Aurtengo boom mediatikoa izan da Espainian ahots ederreko neska lirain hau. 

GEHIAGO jakiteko.
___________________

ABENDUAK 17an 

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala

Igandean zuzenean Bilboko Euskaldunatik

Iragan igandean, abenduak 17, arratsaldeko bostetan hasita, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala eskaini genuen. Bilbotik zuzenean, irratia.com-en sintonian zuzenean entzun ahal izan genituen finaleko bertsoak.

___________________

ABENDUAK 13

Gabriel Aresti zuzenean Bilbotik

Joseba Tapia eta Koldo Izagirre "Harri eta Herri" emanaldian

Susa argitaletxeak Gabriel Arestiren "Harri eta Herri" liburuaren 5. argitalpena aurkeztu zuen Bilbon, AEKko Kalderapeko tabernan, oso emanaldi berezi baten bidez. Ekitaldian, Koldo Izagirre idazlearen mintzaldiaz, gain, Arestiren hitzak Natxo de Felipe eta Joseba Tapiaren ahots eta doinuekin  entzun ahal izan genituen. Bilbora hurbiltzeko aukerarik izan ez zutenek Irratia.com izan zuten han gertatutakoa zuzenean entzuteko aukera bakarra.

Harri eta Herri emanaldia entzuteko sakatu HEMEN.
___________________

ABENDUAK 5

Hala Bedi Irratia gure sintonian

Mundu osoan entzun daiteke Arabako irrati librea

Gasteizko Hala Bedi Irratia zuzenean entzun daiteke jada sarearen bidez. IRRATIA.COMen laguntzarekin Hala Bediko teknikariek euren emisioa guk erabiltzen dugun shoutcast sistemara egokitu dute eta zuzeneko emanaldi etengabeei ekin. Euskal Herriko irrati librerik entzunena eta hedatuena da Hala Bedi eta are hedatuagoa izango da aurrerantzean Interneten bidez. Inoiz entzun ez duzuen askok goza ezazue Hala Bediren programazioa.

Hala Bedi entzuteko, sakatu HEMEN.
___________________

AZAROAK 27

"Ziutateaz" magazina zuzenean astelehenero 17.00etan

Bilbo Hiria Irratiako Fermin Etxegoienek aurkeztua

Gaurtik aurrera astelehenero entzun ahal izango dugu irratsaio berria gure sintonia telematikoan. Arratsaldeko 17etatik 20etara "Ziutateaz" kultur magazina entzun ahal izango dugu IRRATIA.COMen. Fermin Etxegoien esatariak aurkezten duen kultur magazina da "Ziutateaz" eta bertan albiste interesgarriak, gonbidatuekin solasaldiak eta musika onaren aukera uztartzen dira arratsaldea lagunarte gozoan igaroz.

___________________

AZAROAK 24

Emisio arrakastatsua Bartzelonatik

OSKORRI taldearen kontzertua eskainiko dugu

Arazorik gabe eta kalitate handiko soinuarekin eskaini genuen iragan ostiralean OSKORRI taldearen emanaldia Bartzelonatik. Bartzelonako Euskal Etxearekin lankidetzan eskaini genuen emanaldi honek bidea zabalik uzten die etorkizunean etor daitezkeen ekimen berriei. Zorionak guztioi.

___________________





ZUZENEKO EMISIOAK

Zuzenean asteazkenero 21.00etan

Estraineko saioaren arrakastak animatuta

Zuzeneko emisioa eta aldi bereko chat berriketa egingo ditugu berriz asteazkenero 21.00etatik aurrera. Gure kanal nagusian eta IRC-Hispanoko #irratia kanalan egingo dugu topo astero.

Sekulako arrakasta izan du gure irratiak, azaroaren 1ean sarean agertu zenez gero. Egun horretan bertan, 300 entzule izan genituen, 1.000 orrialde ikuskatuak eta grabatutako irratsaio eta elkarrizketen 500 MB zerbitzatu genituen. Chat-ean berriz ez zen 20 lagun baino gehiago ausartu, agian oraindik sartzeko arazoak dituztelako.

Chat-era sartzeko IRC programa bat edukitzea gomendatzen da baina ideia handirik ez duenak edo IRC programen mundu aldrebesan sartzeko gogorik ez duenak badu webaren bidez sartzeko aukera. Helbide honetan sartuta, nahikoa izango dugu "Nick" edo ezizen bat asmatzea, HTML bertsioa aukeratuta.

Estraineko irratsaioa ENTZUN edo JAITSI


___________________






 EMISIO PIRATAFM99.00 Dub Manifest emisio pirata
 

Fermin Muguruzak bere azken diska  aurkeztu zuen urriaren 26an  Bilboko Kafe Antzokian. Biharamunean diska salgai zegoen mundu osoan eta hainbat euskal irratik "FM 99.00 Dub Manifest emisio pirata" igorri zuten euren antenetatik. Diskako kanta guztien nondik norakoak azaltzen dituzte Ferminek eta bere gonbidatuek emisio honetan. Hementxe duzu entzungai irratsaio berezi hori. Sintonizatu irratia.com-en 99.00 diala!
Irratsaioa ENTZUN edo JAITSI (8,3MB, 72 min)

___________________







.bxt.bxt eta Counter Reset

Bixente Iriart Garaztarraren proiektu elektronikoak

Egun .bxt ezizenaz ezaguna den Bixente Iriart musikari garaztarra buru belarri dabil sartuta muska eletkronikoan. Parisen bizi da .bxt eta bertan sortu du Counter Reset bere disketxea. Soupçons da bere azken lana eta horretaz mintzatu gara berarekin, hemen irakur dezakezuen elkarrizketan. 

Elkarrizketa IRAKURRI

Bixenteren webgunea eta Soupçons diska.
Counter-reset webgunea. (Flash).
Itzul1 eta Itzul3 abestiak jaitsi (mp3 128 kbit).


____________________ 

 
 




Txo Larronde: "Harrapa airea"

Musikari lapurtarraren bakarkako lehen diska da

Testua: Joxe Rojas - TXAKUN taldea deseginda, bere ibilbide musikalarekin aurrera segitzea erabaki du Txo Larrondek. Erabaki horren lehenengo emaitza dugu Harrapa airea izeneko disko hau. 

Euskal musika trikitilariz eta aldarrikapen zaratatsuz beteta dugun garai hauetan, eskertzekoa da benetan Txoren ekarpena. Lehenengo pistatik bertatik igertzen da hau ez dela ohiko diska. Esperimentu bitxia dugu hau, euskal musika tradizionala punta-puntako teknologiarekin nahasten duena, azken honi leku zabala emanez. Hainbat kritikariren iritziz nabaria da oraindik ere tresna elektronikoei eman dezaketen guztia ateratzen ez dutela asmatu, baina hala ere, oso disko entzungarria iruditu zaigu. Ea horrelakoak entzutera ohitzen garen!.


 
 
Elkarrizketa ENTZUN
Satan abestia JAITSI (MP3 3.9MB 128Kbps)
Txo Larronderen webgunea.
Kultulan elkartearen webgunea

Info+ eta diska erosteko.

____________________ 

 
 


SKUNK: #4 eta bira mundiala

Sarean presentziarik handiena duten taldeetakoa

Hendaiako SKUNK taldeak azaroaren 20rako bere laugarren diska prest izango du, "Skunk #1" izenburupean. Taldeko Rafarekin (gitarra eta ahotsak) elkarrizketa egin dugu honetaz eta aurten taldeak egin duen birari buruz, besteak beste Quebec-era eta Libanora eraman baititu mundu mailako birak. Sarean webgune nahiko osatua du taldeak. Bertan,albisteak, argazkiak, agenda eta beste hainbat kontu aurki ditzakegu, hainbat abesti entzuteko aukera izngo dugu eta Skunk Diskak-en online katalogoan diskak erosteko aukera.


 
 
Elkarrizketa ENTZUN
SKUNK Diskak-en webgunea

Bideoa: Skunk zuzenean.


 

Euskalbanner
Euskalbanner

 

Erreprodukzioa baimenduta, iturria aipatuz gero


IRRATIA.COM
604. postakutxa
48080 BILBO