Basque Electronic Shepherds' Meeting

irratia.com 10 urtez

Written by ptx on 2010UTCk2010 Azaroak 1 – 12:54 pm -

2000. urteko azaroaren 1ean egin genuen gure lehen saioa. Irratia euskaraz Internet bidez, eta zuzenean. Lehen aldiz euskaraz, Euskal Herrian.


  • Ez zegoen euskarazko irratirik Internet bidez entzuterik.
  • Herrialdez, edo herri mugatik gaindi ez ziren entzuten ahal irrati libre eta euskaldunak.
  • Podcast saiorik ez zegoen sarean, iTunes ere ez zuen asmatu Steve Jobsek zuzendutako Apple faktorian.

Orain Euskal Herriko irrati gehienak entzun daitezke sarean, -azkenak izan dira irrati publikoak, baina hoiek ere hasi dira ez da gutxi-. Irrati libreak sarean kordinatzen dira Arrosaren bitartez, info7 bezalako irratia sortu da sarean bertan….

Mila esker, bide honetan lagun izan zaituztegun irrati, teknikari, musikari, lagun, elkarrizketatu, entzule eta gainerakoak…

irratia.com zaharra | Hasierako saioak eta html webgunea
irratia.com bloga | Bloga eta podcast aroa

149. saioa: zuzeu.com eta albisteak 2.0

2009UTCk2009 Maiatzak 13 – 9:22 pm

Hasier Etxeberria idazle eta kazetaria izan da gurean. Zuzeu.com Interneteko albistegi digitalean ari da gaur egun, buru belarri. Eta elkarrizketa mamitsua izan dugu egungo sareari buruz. Proiektu horizontala izan ...

148. saioa: webtv: etb3 , apurtu.org eta Ibaizabal telebistarekin

2009UTCk2009 Maiatzak 6 – 5:47 pm

Euskal erdian lehendakari berria izendatu berri dute eta biharamunean egin dugu irratsaioa. Lehen kantuak, zelan ez Ibarretxe eta Lopezi eskaini dizkiegu (Jotakie eta Tijuana in Blue). Gero hiru elkarrizketa: ETB3ko ...

Checkpoint rock irratia zuzenean

2009UTCk2009 Apirilak 29 – 5:48 am

Gaur irratia.com kanpora doa, kalera. Ohi bezala Bilbo Hiria irratiko estudioetatik emititu beharrean, Donostiako antzoki batetik egingo dugu emisioa. Checkpoint Rock film dokumentalaren inguruan arituko dira. Gure saioan izango dira ...

146. saioa: munduari bira doan ematen

2009UTCk2009 Apirilak 22 – 9:29 pm

Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordik zuzendu duten filmearen kantuak entzunez hasi dugu gaurko saioa. Munduaren bira doan. Kaki Arkarazok sortutako musika, Pettiren ahotsarekin besteak beste. Eta galdezka hasi gero, ...

145. saioa: gu ere hackin’minez

2009UTCk2009 Apirilak 15 – 4:00 pm

CCCP izeneko bilkurak egin ohi dira aspaldion kafea, kopa eta puruarekin (charla con cafe copa y puro) eta apirilaren 4ean Bilboko Kukutza gaztetxean batu ziren hainbat hacker. Bertako kronika ...

144. saioa: Google euskaraz?

2009UTCk2009 Apirilak 8 – 5:21 pm

Google euskaraz? Galdera horri erantzun gura izan diogu emankizun honetan. Aurreko astean izenburu horrekin ekitaldi bat egin zen Bilboko Eitb-ren egoitzan.  Egoitz Goikoetxea ere (euskal SEO kontuetan aditua bera) ...

143. saioa: Korrika 2.0 eta gauzen Internet

2009UTCk2009 Apirilak 2 – 3:04 pm

Korrika 2.0 Gaur ere Korrikara jo dogu. Orozkotik Baranbiora bidean zen orduan euskararen aldeko martxa, eta Kimetz Arana Trapagarango (Meatzaldea) euskaltzalearekin zuzenean hitz egin dugu. Tuteran hasi eta Gasteizera ...

142. saioa: Korrika hasi gara Tuteratik

2009UTCk2009 Martxoak 25 – 4:22 pm

Saioa entzuteko HEMEN. Korrika hasi baino ordu batzuk lehenago elkarrizketatu dugu lehen kilometroan lekukoa eramango duen Alicia Iribarren AEK-ko irakaslearekin. 10 urterekin Baztandik Erriberara bizitzen joan, eta euskara ia galdu ...

141. saioa: Euskal Herriko copyleft musika gida 09

2009UTCk2009 Martxoak 18 – 6:14 pm

Musikagida09 Koldo Otamendi etorri da gurera. Musika gida eskuartean, eta 300 mp3 batzen dituzten bi cdrekin. Euskal Herri osoko taldeak biltzen dira gidan, aretoak, gaztetxeak, argazkilariak, tabernak.... Musika panorama librea. ...

140. saioa: Galduta? Norbait ezagutu nahi duzu?

2009UTCk2009 Martxoak 11 – 6:38 pm

irratia.com Musika eta ahotsa irratian. Aurreko saio bateko aurkezpenarekin hasi gara. King Konsulek zuzenean egindako kantu bat. Gero Stiff Little Fingers entzuteari ekin, eta Irlandako musikarekin amaitu dugu. Musikaren hariak ...

Astelehenero zuzenean

zuzenean entzunAstelehenero 18:00-19:00 (GMT+1) Bilbo Hiria irratian. Klik irudian zuzenean entzuteko.

Internet radio show irratia.com webcasts live every monday 18:00-19:00 (GMT+1) from Bilbo Hiria Basque radio station. Click here to listen to live stream.

Zuzeneko seinalea entzuteko sakatu hemen (128 Kbps stereo).

Bilatu hemen: