Korrika 14 bideoa sarean zabaltzen; gu ere bai

Korrika badatorrela eta, Afrikaren kantua bideo bihurtu du logela multimedia taldeko Imanol Garaizabalek. AEK-k bideo hori sarean hedatzea gura du, eta gugana jo dute horretarako. Datorren asteburuan zabalduko da DVD batzuetan euskal prentsaren bidez, baina hemen daukazue, primizian, gure webgunean eskuragarri.

Bideoklipa zure ordenagailura jaisteko egin klik HEMEN (MPEG filma, 10 MB).
Jarraitu Korrika 14 bideoa sarean zabaltzen; gu ere bai irakurtzen

8. saioa: Aurki berria, euskal blogak

Gaurko saioko albiste nagusia Aurkiren birmoldaketa izan da. Dmoz-en euskarazko moldaketa eskaintzen zigun orain arte, baina orain, horrez gain, oso bestelako zerbitzua eskaintzen du: Google News-en antzerako albiste bilgunea dugu, iturri anitzeko azken albisteak bilduz eta orrialde bakarrean eskainiz. Era automatizatuan eta sarri egiten du lan hori. Aurkik, berriz, gure hizkuntzan idatzitakoak biltzen ditu. Bestalde, Bloglines zerbitzuaren antzera, gure RSS jariorik gogokoenen bilduma egiteko aukera damaigu.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 56 Kbps mono, 24 MB).
Jarraitu 8. saioa: Aurki berria, euskal blogak irakurtzen

7. saioa: Argia sariak eta uztarria.com

Iragan ostiralean Argia Sariak banatu ziren Lasarten eta Sareko Argia saria Azpeitiko Atariak eraman zuen. Albistegi eta eztabaidagune bizia da uztarria.com, bertako bizilagunen artean erreferentzia bilakatu dena. Horregatik saritu dute Argiakoek. Uztarria.com-eko editore Kepa Urbietak jaso zuen saria, Uztarria kultur koordinakundearen izenean eskerrak emanez eta albistegi-eztabaidagune horren inguruko datu batzuk eskainiz. Urbieta bera izan dugu gurean gaur, atariaren inguruko xehetasunak eskainiz eta euren proiektuen berri ematen.

6. saioa: eguraldia, doako egunkariak

Arazoak izan ditugu irratsaioetako batzuk mp3 formatora pasatzeko, irratiko ordenagailuan dauden diskoak bete-beterik daudelako. Azkenik lortu dugu saio hau eskegitzea, baina zarata arraroak entzuten dira atzean, Kubako Radio Relojen bezala. Tira, gaurkoan eguraldia izan dugu hizpide, hasteko, EHKMEk eta euskalmet-ek iragarri bezala, hotza eta elurra etorri zaizkigu. Atzo Bilbon eta Espainiako hiri batzuetan kaleratutako Que doako egunkaria ere izan dugu aipagai.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 64 Kbps stereo, 28 MB)
Jarraitu 6. saioa: eguraldia, doako egunkariak irakurtzen

5. saioa: Midem eta musikaren negozioa

Musikaren negozioaren kinka larriaz jardun dugu gaurko saioan, datorren astean Cannesen Midem azoka izango dela profitatuz. Europan musikaren industriak duen hitzordurik garrantzitsuena da Midem eta, azken urteotan, gure musikaren zabalkunderako horrelako foroetan egotearen garrantziaz ohartuta, zenbait euskal disketxe joan ohi dira euskal ekoizpenen berri ematera.

Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Soinuak programaren babesaz joango den expedizio horretako kide Gotzon Uriberekin izan gara solasean. Berak Noizpop zigilu txiki eta independientea sortu du, Gaztelupeko Hotsak-en babespean, gurean pop musika bultzatzeko xedez.
Jarraitu 5. saioa: Midem eta musikaren negozioa irakurtzen

4. saioa: Zapatismoa, Sahara

Egunotan 11 urte bete dira EZLNren berri izan genuenetik eta askok Internet hitza estrainekoz entzun genuenetik. Chiapaseko oihanean altxatutako indigena mugimenduaren berri sareak berak eman zuen eta, ondorengo urteetan ere, sarearen bidez izan dugu bertan jazotzen denaren berri. Bestetik, Mendebaldeko Sahara ere izan dugu hizpide, Mohamed Salem Hach-Embarek Polisarioko kidearen erbesteko heriotzak berriro ekarri baitigu gogora herri honen egoera larria. Zapatisten zein saharauien inguruko helbide interesgarriak aipatu ditugu, sarean Marcos komandantearen ahotsarekin entzun daitezkeen ipuinak edo saharauien sareko telebista kasu.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 64 Kbps mono, 28 MB).
Jarraitu 4. saioa: Zapatismoa, Sahara irakurtzen

3. saioa, prospektiba eta 2005erako aurreikuspenak

Aste honetako saioan Eneko Astigarraga izan dugu gonbidatu gure irratsaioan. Berau eibar.org elkarteko eibarnauta eta geek teknofiloa dugu. Prospektiban berezitua, gai hori irakasten du Deustuko Unibertsitateak Donostian duen Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean. Bitakora eleanitza ere badu gai honen gainean. Prospektiba zer den azaldu eta datorren urtean teknologiak ekarriko digunaren aurrerapena egin digu Enekok. Prospektiba iragarpenaren zientzia edo, zientziaren metodoa aplikatuz etorkizunak ekarriko diguna iragartzea da, somaketan oinarrituz eta bilakaera teknologikoak azken urteotan egin dituen urratsak kontuan hartuz.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 64 Kbps mono, 24 MB)

2. saioa, San Tomas egunean Danbaka

Asteartea da, martitzena, jai eguna Bilbon. Gurea baina Euskal Herriko, nazioarteko irratsaioa izaki, ez dugu jai hartuko. Irratsaioa egingo dugu zuzenean, eta Internet albisteak ez ezik, elkarrizketa bat ere izango dugu gaur. Arrasaten Iker Barandiaran kazetari, musikazale eta laguna izango dugu konektaturik. Danbaka)))musika lehiaketa izango dugu mintzagai. Internet bidez jarraitu daitekeen musika lehiaketa da Goienak antolatu duena.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 64 Kbps mono, 24 MB).
Jarraitu 2. saioa, San Tomas egunean Danbaka irakurtzen

Sorgintxulo hustu dute

Santutxuko gaztetxea da Sorgintxulo. Bilboko gaztetxe handi bat, ilusioak eta ametsak bat egiten duten lekua. Liburutegia, zinema, kontzertu aretoa, informatika gela, hack-lab bat… denetarik da Sorgintxulo. Ehunka gazteren gune, kulturaren espazio…. ikusteko eta bizitzeko leku bat. Agintariek ez dute lekuko. Ikusi dugu. Eta orain hustu egin dute, txanda aldaketa batetan, teilatutik sartuta.

Irratia.com gaztetxeen eta adierazpen askatasunaren alde egongo da beti.
Une honetan, Irola irala irrati librea zuzenean emititzen ari da.
Informazio gehiago: Indymedia Euskal Herria, Gazte sarea.

Lehenengo saioa gaur

irratia.com irrati saioak gaur, abenduak 14, hasi du bere bigarren aro honetako emisioa, uhinetan ezezik byte-etan zuzeneko emanaldiarekin. Lehenengo saio honetan gure ekimenaren aurkezpena egin dugu gehienbat, gure planteamenduak eta helburuak gogoratuz. Duela lau urte irratia.com proiektua abian jarri genuen berbera da gure egungo leloa: “Euskal kultura digitalizatu, kultura digitala euskaldundu”. Baina lehen saio honetan gonbidatuak ere izan ditugu, astero izango dugun moduan, Euskal Herrian interesgarriak iruditzen zaizkigun ekimen, pertsona eta taldeak ekarriko baititugu gure mikrofonoetara. Gurekin Librezale ekimeneko kideak izan dira, software librearen eta, bereziki, egunotan denen ahotan dabilen Firefox programaren inguruan mintzatzeko.

P.D. Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 56 Kbps mono, 23 MB).

Jarraitu Lehenengo saioa gaur irakurtzen

Euskal irrati digitala