16. Saioa: Elgeta ostean, fumata bianca

Iragan igandeko blogarien bilkura izan dugu hizpide gaur, beste albiste batzuen artean (Google bideoak, blogak UEUn, katalanezko eta gaztelaniazko podcast bi, buztan luzea…), baina gaurko irratsaioko albiste nagusia zuzenean ari ginela gertatu da: Ratzinger jauna izendatu baitute “aita santu” Erroman eta zuzenean jakinarazi digu Eibartik Eneko Astigarraga entzuleak, Skype erabiliz.

Azkenik Firefox nabigatzaile librearen behin behineko euskarazko bertsio osoa agertu dela ere nabarmendu dugu gaurkoan, Librezalen eskuragarri dagoen 1.0.3 bertsioa. Eta gure burua ere izan dugu mintzagai, Oier Gorosabelek gure teknofiliaren argumentazioa xaxatzeko idatzitako testuaren zuzuan.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 56 Kbps mono, 25 MB).

15. Saioa: Elgetako blogisten topaketa

Datorren igandean Elgetako Espaloia kafe antzokian egitekoa da euskal blogisten estraineko topaketa. Bertako sustatzaile eta Sustatuko zein Goiena.net-eko editore Iban Aranzabalekin hitz egitekoak ginen honen inguruan baina ezin izan dugu zuzenean berarekin bat egin. Dena dela, igandean blogisten topaketa izango da Elgetan eta horren inguruan egin dugu berba gure irratsaioan.
Jarraitu 15. Saioa: Elgetako blogisten topaketa irakurtzen

14. saioa: Irratiaren amaiera eta Podcast mundua

Gaurkoan podcast joera izan dugu hizpide irratia.com irratsaioan. Wired aldizkariaren martxoko zenbakiak gai hau Irratiaren amaiera izenburupean aztertzen zuen, besteak beste sateliteak, irrati digitala, disko gogordun entzungailuak eta TIVO-irratiak aipatzen zituen. Podcast-ari buruzko azalpenak, adibideak eta helbideak aipatu ditugu.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 56 Kbps mono, 25 MB).
Jarraitu 14. saioa: Irratiaren amaiera eta Podcast mundua irakurtzen

Arazo teknikoak eta atsedena

Disko gogorraren arazo bat dela eta, irratia.com-en azken bi irratsaioak ezin izan ditugu mp3 formatora pasatu. Ondoren, Aste Santuan eta Pazko Astean atsedena hartu dugu, baina ez gaude geldi. Datorren astean, betiko moduan, teknologia berriak jorratuko ditugu zuzenean Bilbo Hirian, 18:00etatik 19:00etara. Beraz, badakizue, asteartean konekta zaitezte.

Korrikaren amaiera zuzenean Bilbotik

Bilbo Hiria irratiak Korrikaren Bilboko ibilbidea eta amaiera jarraituko ditu datorren igandean, zuzenean egingo duen irratsaio berezi baten bidez. Martxoaren 20an amaituko da Korrika 14 Bilbon, 12:30ak aldera Arriaga antzokiaren parean, baina Bizkaiko hiriburuan 9:00etan sartuko da Zorrotza auzotik eta, orduz gero, auzorik auzo ibiliko da botxoan. Bilbo Hiriak ibilbide hori guztia jarraituko du, ia lau ordu iraungo duen irratsaio oso berezi baten bidez. Iparraldeko euskal irratiek eta Hala Bedik ere emango dute irratsaio hau zuzean aldi berean.
Jarraitu Korrikaren amaiera zuzenean Bilbotik irakurtzen

Korrikaren hasiera zuzenean Orreagatik

Arrosa ekimenean bildutako Euskal Irrati anitz ari dira une honetan Korrikaren abiatze ekitaldia igortzen zuzenean, batzuk Interneten bidez, hain zuzen ere. Besteak beste, Zintzilik (Orereta), Hala Bedi (Gasteiz) eta Gure Irratia (Baiona) ari dira 18:00etatik zuzenean Korrika 14 honen hasiera emititzen, Iparraldeko euskal irratien seinalea hartuz eta zabalduz. Bilbo Hiria irratiak ere igorriko du emanaldia, 19:00etatik aurrera.

11. saioa: Skype, Faroa, Milwaukee

Gaur arratsaldean Skype programa zuzenean probatzen ibili gara irratia.com irratsaioan. Dohainik, lagun bat baino gehiagorekin eta munduko bazter askorekin hitz egiteko aukera damaigun programa da Skype. Programa bera aurkezteaz gain, zuzenean berau probatu dutu Milwaukeerekin (AEB) kontaktua eginez. Bertan Jon Larra?aga arrasatearra dabil ikasle eta berak Skype erabiltzen du familiarekin kontaktuari eusteko.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 56 Kbps mono, 18 MB).
Jarraitu 11. saioa: Skype, Faroa, Milwaukee irakurtzen

Euskal irrati digitala