Basque Electronic Shepherds' Meeting

Archive for the ‘Euskal irratiak’ Category

Piperpolis saioa

Astelehena, azaroa 14th, 2005 |

Iragan astean hasi zen Galder Perez eta Ane Zabala gidari dituen irratsaio berria Bilbo Hiria irratian. PIPERPOLIS du izena eta gazteentzako saioa da: elkarrizketak, albisteak… Oso interesgarria lehenengo saioa. Entzun nahi duzue?

Lehenengo saioa entzuteko HEMENDIK jaitsi.

Radiokultura.com irratiak irailean hasiko ditu emisioak, Hazparnetik

Asteazkena, uztaila 27th, 2005 |

Sarearen bitartez, nahierako irratia egingo dute, eta eduki gehienak euskaraz izango dira

URTZI URKIZU - BERRIA egunkaritik hartua. Euskal Herrian aitzindaria den proiektu bat jarri dute martxan Hazparnen: Radiokultura.com. Soilik Internet bidez emitituko duen irrati bat izango da, eta bertan entzuleak nahi duen orduan entzun ahal izango ditu programak. «Irratia nahierara izango da», azaldu du proiektuko koordinatzaile Mikel Etxebarriak. Irailaren amaieran espero dute emanaldiekin hastea.
(more…)

Korrikaren emanaldia entzungai

Asteazkena, martxoa 23rd, 2005 |

Erabat arrakastatsua izan zen Korrikaren amaiera zuzenean igortzeko martxoaren 20an Bilbo Hiria irratian egindako irratsaio berezia. Lau orduz korrikaren Bilboko ibilbidea jarraitu genuen zuzenean, gonbidatu mordoa izan genuen mikrofonoetan eta azken txanpan ere izan ginen, zuzenean, futbol partida batena zirudien emankizun hunkigarrian.
(more…)

Korrikaren amaiera zuzenean Bilbotik

Ostirala, martxoa 18th, 2005 |

Bilbo Hiria irratiak Korrikaren Bilboko ibilbidea eta amaiera jarraituko ditu datorren igandean, zuzenean egingo duen irratsaio berezi baten bidez. Martxoaren 20an amaituko da Korrika 14 Bilbon, 12:30ak aldera Arriaga antzokiaren parean, baina Bizkaiko hiriburuan 9:00etan sartuko da Zorrotza auzotik eta, orduz gero, auzorik auzo ibiliko da botxoan. Bilbo Hiriak ibilbide hori guztia jarraituko du, ia lau ordu iraungo duen irratsaio oso berezi baten bidez. Iparraldeko euskal irratiek eta Hala Bedik ere emango dute irratsaio hau zuzean aldi berean.
(more…)

Korrikaren hasiera zuzenean Orreagatik

Osteguna, martxoa 10th, 2005 |

Arrosa ekimenean bildutako Euskal Irrati anitz ari dira une honetan Korrikaren abiatze ekitaldia igortzen zuzenean, batzuk Interneten bidez, hain zuzen ere. Besteak beste, Zintzilik (Orereta), Hala Bedi (Gasteiz) eta Gure Irratia (Baiona) ari dira 18:00etatik zuzenean Korrika 14 honen hasiera emititzen, Iparraldeko euskal irratien seinalea hartuz eta zabalduz. Bilbo Hiria irratiak ere igorriko du emanaldia, 19:00etatik aurrera.

Gure Irratia Baionatik mundu osorat

Osteguna, azaroa 11th, 2004 |

Aspaldi sortu zen Lapurdiko irrati hau. Gaur egun, Ipar Euskal Herriko irrati euskaldunen artean, indartsuena da. Bizia da, eta horretarako entzutea besterik ez dago. Euskalduntasunaren ikuspegi modernoa eta erromantikoa batera uztartzen ditu. Aspaldi, Internetetik ere entzun daiteke eta ordu gozoak eskaintzen ditu.
(more…)

Asteazkenero zuzenean

zuzenean entzunAsteazkenero 13:00-14:00 (GMT+1) Bilbo Hiria irratian. Klik irudian zuzenean entzuteko.

Internet radio show irratia.com webcasts live every wednesday 13:00-14:00 (GMT+1) from Bilbo Hiria Basque radio station. Click here to listen to live stream.

Bilatu hemen: