Kategoriaren artxiboak: irratia.com

irratia.com 10 urtez

2000. urteko azaroaren 1ean egin genuen gure lehen saioa. Irratia euskaraz Internet bidez, eta zuzenean. Lehen aldiz euskaraz, Euskal Herrian.


  • Ez zegoen euskarazko irratirik Internet bidez entzuterik.
  • Herrialdez, edo herri mugatik gaindi ez ziren entzuten ahal irrati libre eta euskaldunak.
  • Podcast saiorik ez zegoen sarean, iTunes ere ez zuen asmatu Steve Jobsek zuzendutako Apple faktorian.

Orain Euskal Herriko irrati gehienak entzun daitezke sarean, -azkenak izan dira irrati publikoak, baina hoiek ere hasi dira ez da gutxi-. Irrati libreak sarean kordinatzen dira Arrosaren bitartez, info7 bezalako irratia sortu da sarean bertan….

Mila esker, bide honetan lagun izan zaituztegun irrati, teknikari, musikari, lagun, elkarrizketatu, entzule eta gainerakoak…

irratia.com zaharra | Hasierako saioak eta html webgunea
irratia.com bloga | Bloga eta podcast aroa

180. saioa: Delorean @ irratia.com

DLRN Bilboko kafe antzokian @ irratia.com

Delorean
taldeak Subiza diskoa plazaratu berri du, eta aspaldi honetan nazioartean jo eta bira dabiltza, batetik bestera. Ekhi Lopetegi, abeslari eta baxujolea gure artean izan da. Kantuen sorkuntza eta grabaketa prozesua, disko hau, taldearen ibilbidea, hurrengo proiektuak eta beste xehetasun batzuk kontatu dizkigu zarauztarrak.

Irratsaioa entzun nahi baduzu HEMEN

[audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom100517.mp3]

178. saioa: Iparraldea 21 ezagutzeko parada

Piperpolis eta irratia.com elkarrekin

Kontrabajua antzezlaneko zati bat irakurri eta sintonia entzun da. Eta gure gaurko saioak bi sintonia izan ditu: irratia.com aurkezteko erabiltzen dugun Jimmy Arrabitena eta Piperpolis ezagutzera erabiltzen ohi duguna. Ane Zabala eta Patxi Gaztelumendik egin dugu saioa.

Iparraldea 21 ikusentzunezkoa
sarean eta dvd euskarrian

Eta beste bi gonbidatu ere izan ditugu. Euskal Kultur Erakundeko Pantxoa Etxegoien eta Juhane Dascon dokumentalaren egilea izan dira gurean, Iparraldea 21 proiektuari buruz berbetan.

Irratsaioaren ostean, Bilboko Kafe Antzokian dokumentalaren proiekzioa izan da. Eta ostean solasaldia egile eta arduradunekin. Benetan gauza eta ideia interesanteak sortu dira, solasaldi / eztabaida interesgarri baten ondotik.

SIROKA taldeari elkarrizketa

Ane Zabalak berriz, Siroka taldeko musikariak elkarrizketatu ditu, beraien lehen lanaren inguruan eta proiektu honen inguruko xehetasunak ezagutu ditugu Gorka eta Mariaren eskutik.

Piperpolis eta irratia.com saioen auzolan honetatik, ea bestelako ekoizpenik sortzen den aurrerantzean.

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.
[audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom100426.mp3]

176. saioa: Egunkaria libre! eta Aiora Kintanarekin sorkuntzaz berbetan

Egunkaria libre!

  • Egunkaria libre! Sententzia plazaratu den egun berean egin dugu saioa. Eta zuzeneko konexioa egin dugu Martin Ugalde parkeko ekitaldiarekin. Gogoratu ditugu azken zazpi urteotan Egunkariaren alde egin ditugun saio, elkarrizketak, bideoak, ekimenak oro… Egunkaria eta libre etiketak gainera, sarean erabilienetakoak izan dira gaurkoan, gure inguruan zein eremu zabalagoan.zagutzen dugu aspalditik, baina beraiekin berba egiteko gogo itzela genuen gainera.
  • Aiora Kintana elkarrizketatu dugu gero. Artista, sortzailea, komunikatzaile ona… software librea eta webgunean iaioa eta batez ere hizlari ona iruditu zaigu. Sorkuntzaz, sareaz, teknologia berriez, generoaz, arteaz, Internet eta sare sozialak hartu ditugu hizpide. Elkarrizketa interesgarria izan da, baikorra eta emankorra duda barik. Aiora Kintanaren webguneaz berbetan hasi eta bere azken kultur proiektuari buruz mintzatu zaigu amaieran. Isuriarte.com
  • Aiora Kintana

    Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

    175. saioa: Gaeltacht 2.0 #lnag10

    gaeltacht 2.0
    Irlandar bat Euskal Herrian eta euskaldun bat Irlandan. Biak batu ditugu irratian. Irlandan eta Euskal Herrian entzun daitekeen podcast bat egin dugu. Munduan zabalduko dugun mezu bat.
    Gaelikoak kezkatzen gaituelako jarri gara Rith (gaelikoaren aldeko korrika Irlandan) laisterketari begira. Gaelikoaren 2.0 aroan gaudela esan dezakegu orain.
    Arturo Villanueva eta David Henderson mintzatu zaizkigu Belfast eta Arrietatik. Irlanda, teknologia berriak, garapena, hizkuntza eta…. musika apur bat.
    Saioa entzun gura baduzu HEMEN

    173. saioa: Ikusentzunezkoen koloretako iraultza


    Argazkiak.org | webtv web telebista telebista Interneten |
    © cc-by-sa: gaztelumendi.org

    Ikusentzunezkoak eta sarea hartu ditugu hizpide. Telebista, bideoak, Internet, webtv… ohikoak bilakatzen ari zaizkigu. Testuingurura hurbiltzeko Bilbon burututako videoweb10 jardunaldia, Eskoriatzan burutu beharreko Komunikaldiak edota, 2009an burutako Greba orokorra eta Egunkaria libre emisioak hartu ditugu.
    Ikusentzunezkoen koloretako iraultza marrazteko Gorka Julio Teketen izan da gurean. Ordenadore bat, kamara ttiki bat eskuan, ideien zirriborroak eta diskurtso koherentea eskaini dizkigu. Eta hainbat gogoeta egin ditugu, sareaz, euskal hedabideetaz, ikusentzunezkoen etorkizun hurbilari buruz.

    Musika lagun, sareko loturak eskainiz, saio multimedia egiten eta osatzen saiatu gara. Azkenerako esperimentu ttiki bat egin dugu, telefono batekin irudi batzuk zuzenean eskainiz saretik.

    Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

    171: Asel Luzarraga blogariari elkarrizketa

    Asel Luzarraga askatu!
    Asel Luzarraga elkarrizketatu dugu irratia.com emankizunean. Txilen espetxeratuta egon ostean, etxeko atxiloaldi egoeran dago egun. Txiletik Euskal Herrira egiten duen lehen elkarrizketa honetan, bere egoeraren berri, gertaerak, akusazioen berri eman digu. Umorerik ez du galdu euskal idazle eta blogariak. Gogotsu mintzo da Anarkismoaz, maputxeen eskubideetaz, maitasunaz eta Euskal Herriaz.
    Aselaskatu.org ekimenko partaide bat ere gurean izan da, auzolanean egin dugun saio honetan. Mila esker Dabid!

    videoweb10
    videoweb10
    Internet sarea, bideo sorkuntza… batuko dira asteburu honetan Bilbon ospatuko diren videoweb10 topaketetan. Arantza Garces Nickdutnik saioko aurkezleak bideogintza eta sareaz mintzatu zaigu, bideosortzaileen topaketa aitzaki moduan hartuta.
    Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

    170. saioa: Gora Ramonzin! biba RAMONez!

    EZgae eta Ramontzin aztertzeko, umorea eta kritika tarteko, saio borobila atera zaigu, oso oso musikala, zelan ez. RAMONez.
    Rockanroll radio, lets go! Nola aldatzen diren gauzak, Kamarada! eta beste hainbat hit aipatu ezin direnak.
    ramoncin, isilik inola ez....
    Saretik ekarri dugun musika, la lista de sinde zerrendari erreparatuz. Putasgae.info klik egin eta grileterik gabeko kultura aldarrikatuz.
    Ramoncin abeslariak ARGIA astekarian, 1985eko urrian: Oso ondo sentitzen naiz zuen artean
    Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.