Kategoriaren artxiboa: Euskal irratiak

Herri irratigintzari buruzko erreportaia

8. kalea bideo sorta ari da egiten aspaldion Ibaizabal Telebista. Bilbo eta inguruetako gaiak lantzen dituzte normalean, eta berriki herri irratigintzari buruzkoa egin dute. Bilbo Hiria irratia, Bilboko Irola eta Tas Tas irrati libreak, Uribe Kostako Koska irratia eta Lutxanako Zopinpa irratia.
Irratia.com emankizun bat grabatzen ere egon ziren Ibaizabalekoak, eta gure saioko irudi eta soinuak ere txertatu dituzten beraien erreportaira.

8. kalea

mila esker Ibai!

168. saioa: euskarazko irratigintzaren erronkak

Hiru gonbidatu izan ditugu irratsaioa egiteko orduan: Iruñeatik, Euskalerria irratiko teknikari Ibon Gaztanbide; urte luzetan Euskadi Irratiko esatari izandako Susana Mujika kazetariarekin mintzatu gara gero; azkenik Hondartza parean harrapatu dugu Makala disko jartzaile eta musikaria.

Argazkiak.org | irratigintza euskalduna © cc-by-sa: gaztelumendi
Irratia bizitzeko eta egiteko hiru modu ezberdin eta interesgarri erakutsi digute Ibon, Susana eta Mikelek.
Entzun gura baduzue:
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

[gogoeta saioa] irratigintza euskalduna eta berrikuntza

Gogoeta saio bat egin gura dugu entzule, partehartzaile eta sareko lagunen artean. Irratigintza euskalduna eta berrikuntza hartu gura ditugu solasgai.

  • Podcasting-a
  • aro digitala
  • irratiak eta Internet
  • euskara / euskal kultura Informazioaren gizartean…

Gauza asko ditugu berba egiteko, eta guztion artean egin nahi dugu, eztabaida zabaldu eta gogoeta amankomuna egiten saiatzeko. Saio hau, hasiera bat baino ez da, berrikuntza saioan bertan aplikatzeko asmoarekin, gainera.


Argazkiak.org | irratigintza euskalduna © cc-by-sa: irratia.com
Horretarako saio berezia prestatu dugu. Beste euskal irrati batzuetako lagunak, entzuleak, musikariak, edota kulturgileen iritzia jaso nahi genuke. Eta baita zurea ere. Zure iritzia interesatzen zaigu: blogari, entzule, sortzaile, diasporako ikasle, herbesteko langile, Euskal Herriko auzokide zaitugun hori.

Telebistarako saioa
Ibaizabal telebistako adiskideek 8. kalea deritzon dokumental sorta ari dira prestatzen Bilbon. Irratigintzari buruzkoa izango da bat, eta Hamaika Telebistan emango dute aurki. Zuen iritziak ere, hor txertatu nahi genituzke.

157. saioa: Xiberoko Botza, Santimamiñe garaiko Internet eta albisteak 2.0

Xiberoko Botza irrati euskalduna izan dugu hizpide: Joanes Etxebarria irrati esataria eta webgune berrituko arduraduna aritu da gurekin hizketan. Irratia.com emankizunean xiberuraz aritu da bera, eta Interneteko aukerak aztertu ditugu berarekin. Egun, irrati euskaldun hori egiteko Internetek eskaintzen dizkien aukerak zehaztu ditu Etxebarriak.

Saioaren bigarren zatian, musika aditu ondoren geocities zena zelan desagertuko den komentatu dugu. Interneten historian, euskarazko lehen webguneak kasu, gogoratzeko parada izan dugu. Ostean asteroko albistegi digitalari –Albisteak 2.0– ekin diogu.

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

EHZ irratia.com zuzenean Heletatik

EHZ herri bat zuzenean

ehz
Euskal Herria Zuzenean
zuzenean bizi eta gero, aurtengoan saioa egin dugu Heletako plazatik bertatik. Info7 irratiaren estudioan izan gara gu ere, eta irratia.com berezi bat egin dugu, orain podcast bezala aurkezten dizueguna.

Festibaleko hiru egunen errepasoa, musika, ekitaldiak. Jaialdiaren bilana egin digu Eneritz Zabaleta antolatzaileak, eta zuzeneko jarraipenean arreta berezia jarri dugu. Besteak beste EHZ festibaleko webmasterra den Peio Etxegoin izan da gurean, zuzenean.  dugu zuzenean.

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

irudiak: ehz-festibala.com

135. saioa: AnHitz estudioan

Saioa entzuteko HEMEN.

AnHitz izan da gurean. Neska euskaldun baten ahotsarekin, euskaraz mintzo den zientzia eta teknologiari buruzko errobota da Anhitz. Oso interesgarria iruditzen zitzaigun gaurko saioa, eta Igor Leturiaren laguntzagaz (Elhuyar i+g) , oso elkarrizketa interesgarria egin dugulakoan gaude. Twitter eta facebook bidez ere jarraipena izan du gaurkoak, eta alde horretatik oso pozik gu.

Albisteak 2.0 albistegi digitalean puntuEUS elkartearen sorrera, ARGIA saria Librezale ekimenari eta beste. Saio konpletoa, barreak, algarak, zientzia eta teknologia, sexua eta umorea.

Radiokultura.com irratiak irailean hasiko ditu emisioak, Hazparnetik

Sarearen bitartez, nahierako irratia egingo dute, eta eduki gehienak euskaraz izango dira

URTZI URKIZU – BERRIA egunkaritik hartua. Euskal Herrian aitzindaria den proiektu bat jarri dute martxan Hazparnen: Radiokultura.com. Soilik Internet bidez emitituko duen irrati bat izango da, eta bertan entzuleak nahi duen orduan entzun ahal izango ditu programak. «Irratia nahierara izango da», azaldu du proiektuko koordinatzaile Mikel Etxebarriak. Irailaren amaieran espero dute emanaldiekin hastea.
Jarraitu Radiokultura.com irratiak irailean hasiko ditu emisioak, Hazparnetik irakurtzen