Etiketaren artxiboak: twitteskundeak

139. saioa: twitteskundeak, Sustatu eta futbola

Saioa entzuteko HEMEN.

sustatu.com Interneteko albistegial

Twitteskundeak. Igaro dira Euskal Erdiko hauteskundeak. Lehendakari barik gauden arren, ereserkiak eta eskainitako kantuak jarri ditu gure disko jartzaileak, barre egin dugu eta guztiok ospatu dugu nork bere garaipena. Gogoeta teknopolitikoa egin digute Teketen eta Ana Malagonek. Audio post bana.

Sustatu.com Luistxo Fernandez gonbidatu dugu. Berba egin dugu Sustatu berrituari buruz. Interneteko albistegi bilakatu da ekonomiaz, kulturaz eta abarretaz mintzo zen blog kolektiboa. Irudi berdeagoa, irudiak (bideo eta argazkiak) gehitu zaizkio hitzezkoari. Elkarrizketa mamitsua duda barik. Hauteskudeak, bideoak, elkarrizketa digitala, twitter eta futbola.

Zuri gorri Bilbo Ez da besterik ikusten bazterrotan, Athletic gora eta gora Athletic. Kalean, leihoetan, gorritu egin da Bilbo. Lotsa gutxi. Ez dago krisirik, ez dago hauteskunde osteko ajerik. Denak Santimami├▒era begira, hamaikakoak zer egingo. Guk ordea, himnoen ordez The Clash taldearen Revolution Rock entzunez amaitu dugu gure irratsaioa.