Etiketaren artxiboa: telebista

173. saioa: Ikusentzunezkoen koloretako iraultza


Argazkiak.org | webtv web telebista telebista Interneten |
© cc-by-sa: gaztelumendi.org

Ikusentzunezkoak eta sarea hartu ditugu hizpide. Telebista, bideoak, Internet, webtv… ohikoak bilakatzen ari zaizkigu. Testuingurura hurbiltzeko Bilbon burututako videoweb10 jardunaldia, Eskoriatzan burutu beharreko Komunikaldiak edota, 2009an burutako Greba orokorra eta Egunkaria libre emisioak hartu ditugu.
Ikusentzunezkoen koloretako iraultza marrazteko Gorka Julio Teketen izan da gurean. Ordenadore bat, kamara ttiki bat eskuan, ideien zirriborroak eta diskurtso koherentea eskaini dizkigu. Eta hainbat gogoeta egin ditugu, sareaz, euskal hedabideetaz, ikusentzunezkoen etorkizun hurbilari buruz.

Musika lagun, sareko loturak eskainiz, saio multimedia egiten eta osatzen saiatu gara. Azkenerako esperimentu ttiki bat egin dugu, telefono batekin irudi batzuk zuzenean eskainiz saretik.

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

Herri irratigintzari buruzko erreportaia

8. kalea bideo sorta ari da egiten aspaldion Ibaizabal Telebista. Bilbo eta inguruetako gaiak lantzen dituzte normalean, eta berriki herri irratigintzari buruzkoa egin dute. Bilbo Hiria irratia, Bilboko Irola eta Tas Tas irrati libreak, Uribe Kostako Koska irratia eta Lutxanako Zopinpa irratia.
Irratia.com emankizun bat grabatzen ere egon ziren Ibaizabalekoak, eta gure saioko irudi eta soinuak ere txertatu dituzten beraien erreportaira.

8. kalea

mila esker Ibai!

152. saioa: nickdutnik saioaz berbetan

nickdutnik saioko lantaldeko bi kazetari izan dira gurean. Sara kazetari eta erredaktorea eta Arantza aurkezlea. Webtv, telebista, Internet hartu ditugu hizpide eurekaz. Musika ere entzun dugu, gure elkarrizketatuen eskariz.
Saioaren amaiera aldera Albisteak 2.0 sareko albistegi digitala egin dugu. Aktualitatea, Internet, albisteak eta komentarioekin.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

argazkia: nickdutnik.com

150. saioa: greba orokorraren soinu banda eta irudiak

Greba Orokorra hartu dugu hizpide gaurkoan. Wiki batean bildutako greba kantuekin osatu dugu gure irrati emankizuna. Eta horrez gain, sarean grebaren inguruan dauden ekimen ezberdinen eta bereziki grebaorokorra.info gunearen gainean aritu gara. Bideoz eskaini dugu emanaldia greba orokorraren Telebista herritar eta partehartzailean, eta froga ezberdin eta bereziak egin ditugu.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

148. saioa: webtv: etb3 , apurtu.org eta Ibaizabal telebistarekin

Euskal erdian lehendakari berria izendatu berri dute eta biharamunean egin dugu irratsaioa. Lehen kantuak, zelan ez Ibarretxe eta Lopezi eskaini dizkiegu (Jotakie eta Tijuana in Blue).
Gero hiru elkarrizketa: ETB3ko Iñako Gurrutxaga, Apurtu.org proiektuko Pitu eta Ibaizabal Telebistako Hibai Castro eta Adur Larrea izan dira gurean. Hiru proiektu, hiru bide, hiru egitasmo. Gaur gaurkoak.
Gure irratiak ere, albisteak 2.0 egin asmo du aurrerantzean. Ikusentzunezkoak atsegin ditugu guk ere, eta beta moduan hasi gara albisteak.irratia.com sortzen, hasi gara, eta apurka apurka egingo dugu lana.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.