Etiketaren artxiboak: palestine

Checkpoint rock irratia zuzenean

Gaur irratia.com kanpora doa, kalera. Ohi bezala Bilbo Hiria irratiko estudioetatik emititu beharrean, Donostiako antzoki batetik egingo dugu emisioa. Checkpoint Rock film dokumentalaren inguruan arituko dira. Gure saioan izango dira musikari palestinarrak, Fermin Muguruza eta Javier Corcuera Checkpoint Rock dokumentalaren zuzendariak. Eta ohi dugunez, Internet eta teknologia berrien inguruko albisteak ere izango ditugu, zelan ez.

Gure emisio berezi honek, irudiak ere izango ditu. Irrati emankizun berezia izango da beraz, Interneten gero eta ohikoago izango den formatu batean. Gu ere frogatzera goaz. Beta tester izan nahi duzu? Hori bai, zuzenean. EHan eguerdiko 13:00ak direnean.

132. saioa: Palestinarekin elkartasuna

Saioa entzuteko HEMEN.

2009. urte hau zelan hasi dugun kontatzea alferrikakoa da. Badira hiru aste Gazako herritarrak, palestinarrak, hiltzen ari direla. Israeldar hegazkin, tanke, bonba eta tiroen eraginez hilak ere. Guk, irratian musika eta hitza uztartuz gure elkartasuna igorri gura izan dugu hara. Euskal Herritik Palestinara. Sarea eta uhinak kanaltzat hartuta.
Fermin Muguruzak musika proposamenak igorri zizkigun, DAM, Palestinar raperoak eta Gaza Calling kantua besteak beste. Imanol Muruak Palestina zauritua liburua hartu du hizpide, argitaratu eta 10 urte beranduago. Ibai de Castrok Palestina hesien zirrikituetatik dokumentala eta brigadistaren ikuspegia eskaini dizkigu. Mezuak jaso ditugu sarean, irudiak zabaldu dira… eta sare sozialak, elkartasuna eta salaketa uztartzeko baliatu ditugu. Beste behin.
Orain, sarea baliatuko dugu emankizuna zabaldu eta hedatzeko ere. Horretan lagun izango zaitugulakoan, mila esker guztioi.