Etiketaren artxiboa: lapurdi

178. saioa: Iparraldea 21 ezagutzeko parada

Piperpolis eta irratia.com elkarrekin

Kontrabajua antzezlaneko zati bat irakurri eta sintonia entzun da. Eta gure gaurko saioak bi sintonia izan ditu: irratia.com aurkezteko erabiltzen dugun Jimmy Arrabitena eta Piperpolis ezagutzera erabiltzen ohi duguna. Ane Zabala eta Patxi Gaztelumendik egin dugu saioa.

Iparraldea 21 ikusentzunezkoa
sarean eta dvd euskarrian

Eta beste bi gonbidatu ere izan ditugu. Euskal Kultur Erakundeko Pantxoa Etxegoien eta Juhane Dascon dokumentalaren egilea izan dira gurean, Iparraldea 21 proiektuari buruz berbetan.

Irratsaioaren ostean, Bilboko Kafe Antzokian dokumentalaren proiekzioa izan da. Eta ostean solasaldia egile eta arduradunekin. Benetan gauza eta ideia interesanteak sortu dira, solasaldi / eztabaida interesgarri baten ondotik.

SIROKA taldeari elkarrizketa

Ane Zabalak berriz, Siroka taldeko musikariak elkarrizketatu ditu, beraien lehen lanaren inguruan eta proiektu honen inguruko xehetasunak ezagutu ditugu Gorka eta Mariaren eskutik.

Piperpolis eta irratia.com saioen auzolan honetatik, ea bestelako ekoizpenik sortzen den aurrerantzean.

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.
[audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom100426.mp3]

123. saioa: Basquecamp-2 hizpide Ttirritt blogariarekin

basquecamp-2 BidartenSaioa entzuteko HEMEN. Lapurdin burutuko da asteburuon Basquecamp edizio berri bat. Euskaldunok batzeko barcamp bat alegia. Eta gu BeheNafarroako Ortzaizera joan gara skype bidez, ta bertan kausitu dugu Ttirritt gure adiskidea. Basquecamp honetako antolatzaile taldean ibili da bera, eta ekitaldiaz ez ezik mintzatu gara Ipar Euskal Herriko Interneteko egoeraz, webgune eta proiektu berriei buruz –radiokultura.com, Kazeta.info, Kanaldude…- eta oso solasaldi atsegina eskaini digu ortzaizearrak.