Etiketaren artxiboak: kerobia

151. saioa Kerobia eta musika askorekin ospatu dugu

Bilbo Hiria irratian egiten dugun 151. saioa edo podcasta izan da gaurkoa. Eta guk musikarekin ospatu dugu, Interneteko berriren bat eman, eta dantzan jarri gara zenbait momentutan. Kerobia taldearen papera eta kartoia lana hartu dugu hizpide taldeko Mikelekin. Bateria agortu denean, erritmoak jarraitu du. Gurekin ospatu gura baduzu, eman play teklari, jarri martxan zure entzungailu ttikia.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

argazkia: cc lizentziarekin roujo

119. saioa: e-UKomunitatea eta wikipedia, musika onarekin

lauroba Saioa entzuteko HEMEN. Uribe Kostatik gurera etorri da gure gaurko gonbidatua: Mikel Iturbe. Blogaria, wikipediako editorea eta Uribe Kostako komunitatea sortzen ibili dena aspaldi honetan. Solasaldi atsegina izan dugu beragaz. Gaztea da, sortzailea eta oso langilea. #basquecamp ekitaldian ezagutu genuen, eta gaur irratian izan da.
Musika lagun, gure kontzerturako sarrerak zotz egiten hasi garenean, berak ere parte hartu du. Musika ona entzun dugu gaur ere: Ruper Ordorika, Kerobia, Lauroba, Revolutionary Brothers donostiarren Are you reagge? lan berria eta The Clash taldearen Revolution rock kantuaren bertsio berria.

kerobia+lauroba etorri gura duzu?

Zuzenean ari gara irratia.com egiten. Baina pentsatu dugu sarrera batzuk zotz egitea, banatzea, partitzea.

Parte hartzea bultzatu asmoz, emaiguzu irrati emankizunari buruzko zure irrintzia.

Debekatuta daude, oso, ondo, txarto, guai, online eta 2.0 berbak erabiltzea.

Positiboago baloratuko ditugu, podcast, nano, rss, japon eta kanpo eleak.

gogoan hartu: ekainak 12, osteguna Bilboko kafe antzokian.

116. saioa: Xuxen libreago, Basquecamp eta gure kontzertua

kerobia kafe antzokianSaioa entzuteko HEMEN. Aste honetan zabaldu.com gunean jakin dugu zelan Xuxen zuzentzaile ortografikoa liberatu den, albiste ona duda barik. Horregatik Ander Elortondo –Librezale elkarteko kidea, software euskaratzailea- elkarrizketatu gura izan dugu. Xuxen-i buruz berbetan hasi, software librea eta euskarari buruz gero eta Firefox nabigatzailearen 3 bertsioaz bukatu dugu.
Ostean basquecamp ekitaldiari buruz mintzatu gara, barcamp bat zer den, nazioartean daudenak aipatu eta euskaldunok batuko gaituenaren xehetasunak jaso ditugu. Azkenik ekainaren 12an Bilbon izango dugun kontzertuaz mintzatu gara. Irratia.com egiten dugunok, gure entzuleak batu gura ditugu ikasturte amaieran, eta gainera Kerobia eta Lauroba taldeak gurekin izango dira.
Albisteak 2.0 atalarekin bukatu dugu gaurkoan, Belfasteko irrati komunitario bateko doinuak entzunez.

ia zinemaratu du. Aitzolegaz, zinemaz,

113. saioa: josetxo Anitua gogoan, Ruper Ordorika eta Kerobiarekin musikaz

josetxo anituaSaioa entzuteko HEMEN. Cancer Moon taldearen musika entzunez hasi dugu saio berezi hau. Josetxo Anitua musikaria, antzokiko disko jartzailea agurtzeko baliatu dugu. Ruper Ordorika mugalari lanetan kausitu dugu gero Zugarramurdin, eta luzaz aritu gara 10:30etan diskoaz, musikaz, Interneti buruz… eta saioa amaitu aurretik, Irunean Kerobiako lagunak. Disko berri bat plazaratu behar dute aurki, webgune berritua, kantuak libreki zabalduko dituzte, SGAE lagata. Eduki interesgarriak egungo musikagintzaz, duda barik.
Albisteak 2.0 ostean, Atom Rhumba eta Josetxo Anituaren kantua entzun dugu, Noizpop disketxeko webgunetik zuzenean.


112. saioa: Hiri kultura eta beste

break on stageSaioa entzuteko HEMEN. Hiri kultura, break dance, hip hop, dantza, musika, skate eta bmx bizikletak, jendea eta gehiago batuko da Bilbon Breakonstage jaialdia dela eta. Imanol Garaizabal (Logela multimedia) sortzaile eta antolatzailearekin aritu gara berbetan jaialdia eta lehiaketaren inguruan. Musika entzuten ari ginela, Guggemheim efektuaren berri ukan dugu. Eliteko kultura, eta lapur handiak.

Musika entzuten jarraitu dugu, Kerobiaren komunikatua aztertu eta Albisteak 2.0 albistegi teknologikoaren ostean, oroimenaren autobusa hartu dugu.