Etiketaren artxiboa: irratia.com

106. saioa: Galderak, elebila.eu eta No time for love

no time for loveSaioa entzuteko HEMEN. Tapia eta Leturiaren galderek ireki dute gure emankizuna. Zenbat erantzun ditu gaur Euskal Herriak? Eta erantzunen bila bilatzailera jo dugu. Elhuyarren topatu dugu Elebila.euIgor Leturia informatikaria (i+g sailekoa), bilatzaileen gainean eta elebilari buruz informazio ona eskaini diguna.
Musika tartekatu, eta no time for love sareko ekimena hartu dugu hizpide. Sarea, zentsura, youtube, eta egungo egoera politikoak Interneten duen eraginaz mintzatu gara.

104. saioa: Bilbon ez gara galduko

LostinBilbao.tvGonbidatuta ekarri ditugu Libe, Garazi eta Ruben. LostinBilbao.tv egiten dute beraiek. Bilboko kultur gida bat da, sarean eta bideoen bitartez. Astero, kultur ekitaldiak iragartzeko bideoa egiten hasi ziren, orain Live in Bilbao asmatu dute, eta bideogintza eta kultura uztartuz… gauza gehiago egin gura dituzte Interneten. Interesgarria iruditu zitzaigun sortu zenean, eta euskaraz ere sortu zela ikusitakoan gonbidatu genituen gurera. Elkarrizketa atsegina izan dugu beraiekin. Argazkia ere badugu flickr.com gunean.
Musika entzun eta gero Albisteak 2.0 atalari paso eman diogu, azkenean sareko gauzak komentatzen amaitzeko. Gaur Twitter bidez ere abiatu gara, gainera. Follower/jarraitzaile izan gura duzu?
(Aste honetako irrati emankizuna, bit artean galdu egin da. Bilbo Hiria irratiko estudioko ordenadoreak txukuntzen ari zirela, zulo beltz batera erori omen da gure mp3 artxiboa, barkatuko diguzuelakoan… mila esker!)

103. saioa: zazpi@2007 Joxe Rojasekin

zazpi@2007Saioa entzuteko HEMEN. 2008. urteari ekin diogu, zer eta aurrekoari begira. 2007an euskal blogosferak sortu zuenari so egon gara Joxe Rojas Teknopatarekin. zazpi@2007 ekimenean bozkatzeko aukera dago hilabete honetan. Zuk ere egin dezakezu. Guk urte hasteko, aurrekoari begira aritu gara… tertulian. Twitter bidez ere, entzuleek zuzenean parte hartu dute.

102.saioa: wikiST eta Gose

gose.infoSaioa entzuteko HEMEN. 102. saioa izango da 2007. urteko azkena. Madrilera igorri dugu gure berriemaile berezia, Teketen eta wikiST jardunaldiaz mintzatu zaigu handik.
Euskal Herrira itzulita, Ines Osinaga Gose taldeko trikitilari eta abeslaria gonbidatu dugu geurera. Azken diskoa hizpide hartu, abesti mordoa entzun eta gustura aritu gara berbetan. Gozo gozo Gosegaz.

101. saioa: Maletillak bertsotan GARAko plazan

maletilla.gara.netSaioa entzuteko HEMEN. 100. saioa egin genuen, eta aurrera jarraitzen dugu. 3 digitoak pasa ditugu dagoeneko -Rubalcabak atxilotuekin bezala- eta jarraitzen dugu irrati emankizunarekin. Abenduan ia urtero bertsolari txapelketaren bat dugula eta, aurten be Gipuzkoako ospatzen da. Ilunbeko zezenplazan izango da finala eta horregatik maletilla.gara.net hartu dugu hizpide. Kanpaina horretan burubelarri aritu den Joseba izan da gurean. Datuak eskaini dizkigu, bertsolaritza eta teknologia berriak, partehartzea, egunkariak eta Internet… gai interesgarriak hartu ditugu hizpide.

Gero, ohikoa dugun Albisteak 2.0 albistegi teknologikoari ekin diogu, webgune berri, eztabaida eta antzeko albisteak gureganatuz. Musikarekin uztartuz, saio atsegina atera zaigu azken hau ere.

99. saioa: Gaztezulo sound system

Saioa entzuteko HEMEN. Bilbotik Donostiara joan gara, Gaztezulo aldizkariaren berri izateko. Aldizkaria, webgunea eta orain kalean sound systemak antolatzeko karpa bat ere bada Gaztezulo.
Aritz Usandizaga elkarrizketatu dugu gero. Molotoff irrati libreko esatari, musikazale, disko jartzaile, Bob Marleyren biografiaren egile. Musika hartu dugu hizpide, eta musika entzungai. Aritz sound system.
Albisteak 2.0 eta 100. saioa prestatzen. Albistegi teknologikoa ere egin dugu, zelan ez. Asterokoa da jadanik. Eta programaren bukaeran, gure jaiari buruzko xehetasunak ematen saiatu gara.

98. saioa: Katamalo eta irratia.com ospakizuna

Saioa entzuteko HEMEN. Literatura eta musika uztartu ditugu gaurkoan. Poemak eta kantuak. Gotzon Barandiaran gurean izan da, diskoa eta liburua aurkeztu dizkigu. Katamalo liburu bat, disko bat, eta blog bat delako.
irratia.com 100. saioa
Saioaren bigarren zatian, aste pare bat barru egin behar duguna aurreratzeko profitatu dugu. 100. emankizuna Bilboko kafe antzokian egingo dugu, datorren abenduaren 5ean, gaueko 22:00etatik aurrera. Sorpresaz betetako saioa izango da, musikariak izango dira zuzenean, gonbidatu bereziak, ikusentzunezkoak… denetarik. Deialdi berezia egin dugu bideo lanak igortzeko, izan be, bideoak eman gura ditugu gure entzuleen aurrean. Wiki berezi bat prestatu dugu 100. saioa antolatzen laguntzeko.

97. saioa: Hiriak, zinema eta rocka

zinebi logoSaioa entzuteko HEMEN. Bilbo, Paris, London. Jabi Zabala bidaian izan da, eta kanpoko begirada ekarri du gurera. 1280EuskalHiria hartu dugu hizpide gero, Captain Nemo taldearen disko berria. Irazu kitarjolea izan da gurekin. Zinema eta literatura rockarekin jorratuz, gustura entzun ditugu taldearen kantak. Ines Intxausti sartu da gero estudioan. ZINEBI jaialdiari buruz hasi gara berbetan. Gustura aritu gara zinemaz, filmeetaz, gure hiriari buruz… pentsa monarkia ere hizpide hartu dugunean!