Etiketaren artxiboak: hiphop

132. saioa: Palestinarekin elkartasuna

Saioa entzuteko HEMEN.

2009. urte hau zelan hasi dugun kontatzea alferrikakoa da. Badira hiru aste Gazako herritarrak, palestinarrak, hiltzen ari direla. Israeldar hegazkin, tanke, bonba eta tiroen eraginez hilak ere. Guk, irratian musika eta hitza uztartuz gure elkartasuna igorri gura izan dugu hara. Euskal Herritik Palestinara. Sarea eta uhinak kanaltzat hartuta.
Fermin Muguruzak musika proposamenak igorri zizkigun, DAM, Palestinar raperoak eta Gaza Calling kantua besteak beste. Imanol Muruak Palestina zauritua liburua hartu du hizpide, argitaratu eta 10 urte beranduago. Ibai de Castrok Palestina hesien zirrikituetatik dokumentala eta brigadistaren ikuspegia eskaini dizkigu. Mezuak jaso ditugu sarean, irudiak zabaldu dira… eta sare sozialak, elkartasuna eta salaketa uztartzeko baliatu ditugu. Beste behin.
Orain, sarea baliatuko dugu emankizuna zabaldu eta hedatzeko ere. Horretan lagun izango zaitugulakoan, mila esker guztioi.

112. saioa: Hiri kultura eta beste

break on stageSaioa entzuteko HEMEN. Hiri kultura, break dance, hip hop, dantza, musika, skate eta bmx bizikletak, jendea eta gehiago batuko da Bilbon Breakonstage jaialdia dela eta. Imanol Garaizabal (Logela multimedia) sortzaile eta antolatzailearekin aritu gara berbetan jaialdia eta lehiaketaren inguruan. Musika entzuten ari ginela, Guggemheim efektuaren berri ukan dugu. Eliteko kultura, eta lapur handiak.

Musika entzuten jarraitu dugu, Kerobiaren komunikatua aztertu eta Albisteak 2.0 albistegi teknologikoaren ostean, oroimenaren autobusa hartu dugu.