Etiketaren artxiboak: fonera

110. saioa: Kazetaritza: teknologia, erabiltzaileak | OOXML standarra

ooxml micro$oft ISOSaioa entzuteko HEMEN. Saioari zenbaki binarioa egokitu zaio. Etorkizuneko kazetaritza, teknologia eta erabiltzaileen esku irakurri dugu eta gaiari gure iritziak eman ditugu saioa hasteko. Horrez gain, aurreko saioan aipatu bezala, 10 FONera zozketatu eta banatu ditugu. Saioaren amaiera aldian OOXML formatuaren gaineko eztabaida izan dugu hizpide. ISO izendapena jaso behar duela eta, sarean dagoen eztabaidaren berri eman dugu. OOXML formatua standarra ez dela aldarrikatzeko eskaera ere sarean dago.

Hamar fonera doan irratia.com entzuleentzat

foneraIrratia.com entzuleek Fon wifi komunitatean esku hartzeko aukera izango dute, euren artean banatuko baititugu 10 fonera. Duela bi urte azaldu genuen hemen zer den Fon, laburbilduta: Internet konexioa elkarbanatzeko xedez eratutako komunitatea da: zure Interneterako sarbidea beste kideekin elkarbanatzen duzu wifi bidez eta munduan barna dauden beste kideen konexioak ere libreki erabiltzeko aukera duzu. Era berean, kide ez direnek eguneko 3 euro ordainduta zure konexioa erabiltzeko aukera dute eta diru-sarrera horren erdia zuretzat izango da.

Fon-en bidez zure sarbidea elkarbanatzeko beharrezkoa da Fonera izeneko gailua erabiltzea. Wifi Access Point edo haririk gabeko sarbide puntua da Fonera, txikia baina indartsua. Berak kudeatuko ditu beste kideen zein arrotzen konexioak -baita guk doan baimendu nahi ditugun auzokoenak ere- eta berak emango dizkigu erabilera estatistika zehatzak.

Gero eta lagun gehiago ari dira euren wifi itxiak Fonen bidez irekitzen eta munduko auzorik eta kalerik trendyenak ere foneraz josten, Madrilgo Chueca, Tokyoko Omotesando edo Municheko Glockenbach. Promozio arloko lan horretaz arduratzen da aste honetako saioan gonbidatu izan dugun Xabi Del Rey arrasatearra. Bada, Fon probatu nahi baduzue, Xabiren eta Fon-en kortesiaz hamar fonera banatuko ditugu irratia.com-en entzuleen artean. Fonera hori eskuratu ahal izateko hemen iruzkina utzi beharko duzue, agur bat eginez. Hurrengo irratsaioan (martxoaren 26an) zozketa egin eta esango dugu nortzuk izan diren etxean fonera jasoko duten lagunak. Iruzkina egitean ez ahaztu zuen e-posta helbidea jartzea (ez da argitaratuko).