Etiketaren artxiboa: audience

95. saioa: Audience eta deabruak teilatuetan

Saioa entzuteko HEMEN. Disko ekoizpenak barra barra ari dira argitaratzen. Asko dago aukeran, eta guk bi talde gonbidatu ditugu gaurkoan. Estudioan izan ditugu Audience eta gero deabruak teilatuetan entzun dugu, beraiekin izan gara. Noizpop disketxeak plazaratu du Gernikakoen lana, Bonbereneak karrikaratu du Tolosakoena.

Hannot eta Gaizka beraien kitarrekin etorri zaizkigu estudiora, eta zuzenean eskaini dituzte lau kantu. Guk hizpide hartu dugu beraien trying wings on roots diskoa. Lau urte egon dira isilik, lanean, baina zuzenean askorik jo barik. Baina gogotsu dira orain eta gogotsu etorri zaizkigu saiora, gitarrak hartuta. Gure estudioan bertan diskoko hainbat kantu jotzeaz gain, bideoan grabatu dugun Neil Young-en bertsio honen oparia eman digute, ea gustatzen zaizuen.