Etiketaren artxiboa: andoain

141. saioa: Euskal Herriko copyleft musika gida 09

Euskal Herriko musika gida 09

Musikagida09 Koldo Otamendi etorri da gurera. Musika gida eskuartean, eta 300 mp3 batzen dituzten bi cdrekin. Euskal Herri osoko taldeak biltzen dira gidan, aretoak, gaztetxeak, argazkilariak, tabernak…. Musika panorama librea. Copyleft lizentziapean plazaratutako lana. Interesgarria. Berarekin taldeak ezagutu, kantak entzun eta solasean aritu gara. Gaztesarea.net ekimenaren ekoizpena izan da Musikagida azken urteotan, eta laster sarean ere egongo den esperantzarekin agurtu dugu Koldo andoaindarra. Saioa entzuteko HEMEN.

111. saioa: Barkua bete soinu

Manu Chao Argia aldizkarian. Amets ArzallusSaioa entzuteko HEMEN.Gure itsasuntzian, errekan gora eta behera ibili gara. Inoreneroni entzuten hasi gara, Okene taldeko abeslaria elkarrizketatu dugu, Bilboko kafe antzokian eman behar duten kontzertuari buruz berbetan, Fermin Muguruzaren Mirant al cel filmeko Hasperena kantu berria entzun dugu gero, Ruper Ordorikak 10,30etan aurkeztu digu ostean, eta Amets Arzallusek Manu Chaori buruz berba egin digu, izan be Argia aldizkarian abeslari ezaguna elkarrizketatu du. Gure soinuekin, Ibaizabalen murgildu gara, eta Ibaizabal telebista ezagutzeko parada izan dugu, hemen bertan, Bilbon. Internetetik euskaraz emitituko duen herri telebista.
Inoreneroni Bilbon ikusi nahi? Disko berriaren titulua, baxujole berriaren izena, taldearen sorlekua, disketxearen izena eta gure elkarrizketatuaren izena asmatzen dutenek sarrera bana jasoko dute. Apirilak 10, Bilboko kafea antzokian. Beraz azkar ibili. Erantzun bana galdera bakoitzari. Erantzun bat, sarrera bat, pertsona bat. Beraz, bost erantzun dira, bost sarrera. Ea ba!

107. saioa: Egunkaria libre! otsailaren 20an

Egunkaria libre! @ irratia.com

Saioa entzuteko HEMEN. 2003ko Otsailaren 20an itxi zuten Euskaldunon Egunkaria. Bost urte igaro dira, ez dugu ahanztu, baina saiatu gara gehiago gogoratzen. Andoainen izan gara Pipirekin, Bartzelonan Jonekin, Bilbon Gotzonekin. Sarean ibili gara eta ozen esan dugu Egunkaria libre! Irratia.com egiten dugunok Egunkariaren aldeko irrati emankizuna egin gura izan dugu.

Sarean.com bitakora bereziki gogoratu dugu, 5 urte betetzen direlako Jabi Zabalak sortu zuela.