Euskal Herria Zuzenean zuzenean bizi eta gero, aurtengoan saioa egin dugu Heletako plazatik bertatik. Info7 irratiaren estudioan izan gara gu ere, eta irratia.com berezi bat egin dugu, orain podcast bezala aurkezten dizueguna.
Festibaleko hiru egunen errepasoa, musika, ekitaldiak. Jaialdiaren bilana egin digu Eneritz Zabaleta antolatzaileak, eta zuzeneko jarraipenean arreta berezia jarri dugu. Besteak beste EHZ festibaleko webmasterra den Peio Etxegoin izan da gurean, zuzenean. dugu zuzenean.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Gure azken saioa egin dugu zuzenean. Musika aitzakia hartuta bidaia polita egin dugu. Maulen hasi gara, Zaramaren doinuekin, asteburuan burutzekoa den jaialdiaren kontura. Zuberoatik Behe Nafarroara, izan be Euskal Herria Zuzenean jaialdia Heletan burutuko da aurten. Bertako berri eman digu EHZ festibaleko antolatzaile Izarnek. Aurtengo jaialdiaren berri eduki eta The Sparteens taldea ezagutzera jo dugu, ye ye eta twist doinuak Hendaiatik. Gure azken geltokia izan da Lapurdikoa.
OHARRA entzuleei: Euskal Herria Zuzenean festibalaren karietara emankizun berezia egingo dugu zuzenean info7 irratiarekin batera uztailak 5 (igandea) arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Irrati emankizun berezia egin dugu Hatortxu rock jaialdian. Elkartasuna, musika eta irrati saioa uztartuz, irratia.com ere Lakuntza (Sakana Nafarroa). Hatortxurock.org gunean jaialdiari buruzko informazioa lau haizetara hedatzeaz gain, multimedia eremuan ere ekimen asko sortu dira: telebista, irratia, argazkiak, bideoak…
Jaialdian parte hartu duten taldeen doinuak, atzerriko musikarien kantuak… irratsaio solidario digital honetarako.
Hatortxu irratiko saioa entzun gura baduzue: HEMEN
Adierazpen askatasuna hitz potoloa da, berba handia. Guk aurreko asteburuan Norvegian burutu den nazioarteko foro bat aitzakitzat hartuta, bertan egondako Lutxo Egia kazetari eta idazlea gonbidatu dugu gurera. Oslon bizitakoa, hango gaiaik, nazioarteko egoera eta Euskal Pen Klubakegiten duen lana ere aipatu digu. Tartean zenbait proiektu interesgarriren berri jaso dugu: icorn.org (international cities of refuge network),expressionforum.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Bilbo Hiria irratian egiten dugun 151. saioa edo podcasta izan da gaurkoa. Eta guk musikarekin ospatu dugu, Interneteko berriren bat eman, eta dantzan jarri gara zenbait momentutan. Kerobia taldearen papera eta kartoia lana hartu dugu hizpide taldeko Mikelekin. Bateria agortu denean, erritmoak jarraitu du. Gurekin ospatu gura baduzu, eman play teklari, jarri martxan zure entzungailu ttikia.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Greba Orokorra hartu dugu hizpide gaurkoan. Wiki batean bildutako greba kantuekin osatu dugu gure irrati emankizuna. Eta horrez gain, sarean grebaren inguruan dauden ekimen ezberdinen eta bereziki grebaorokorra.info gunearen gainean aritu gara. Bideoz eskaini dugu emanaldia greba orokorraren Telebista herritar eta partehartzailean, eta froga ezberdin eta bereziak egin ditugu.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Euskal erdian lehendakari berria izendatu berri dute eta biharamunean egin dugu irratsaioa. Lehen kantuak, zelan ez Ibarretxe eta Lopezi eskaini dizkiegu (Jotakie eta Tijuana in Blue).
Gero hiru elkarrizketa:ETB3ko Iñako Gurrutxaga, Apurtu.orgproiektuko Pitu eta Ibaizabal Telebistako Hibai Castro eta Adur Larrea izan dira gurean. Hiru proiektu, hiru bide, hiru egitasmo. Gaur gaurkoak.
Gure irratiak ere, albisteak 2.0 egin asmo du aurrerantzean. Ikusentzunezkoak atsegin ditugu guk ere, eta beta moduan hasi gara albisteak.irratia.com sortzen, hasi gara, eta apurka apurka egingo dugu lana.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Gaurirratia.com kanpora doa, kalera. Ohi bezala Bilbo Hiria irratiko estudioetatik emititu beharrean, Donostiako antzoki batetik egingo dugu emisioa. Checkpoint Rock film dokumentalaren inguruan arituko dira. Gure saioan izango dira musikari palestinarrak, Fermin Muguruza eta Javier Corcuera Checkpoint Rock dokumentalaren zuzendariak. Eta ohi dugunez, Internet eta teknologia berrien inguruko albisteak ere izango ditugu, zelan ez.
Gure emisio berezi honek, irudiak ere izango ditu. Irrati emankizun berezia izango da beraz, Interneten gero eta ohikoago izango den formatu batean. Gu ere frogatzera goaz. Beta tester izan nahi duzu? Hori bai, zuzenean. EHan eguerdiko 13:00ak direnean.
Google euskaraz? Galdera horri erantzun gura izan diogu emankizun honetan. Aurreko astean izenburu horrekin ekitaldi bat egin zen Bilboko Eitb-ren egoitzan. Egoitz Goikoetxea ere (euskal SEO kontuetan aditua bera) gogotsu joan zen aurkezpenera, baina bertan bizitakoa kontatu digu guri. Etsituta atera zen handik, orohar.
Etsipenean erori barik jarraitu dugu saioarekin hala ere. Ikuspegi kritikoarekin aritu gara. Kazetaritza subjetiboa lantzen, iritzia eskaintzen, datuak emanez. Eta ez zaigu asko gustatzen Internet KEArekin lotzea. Pelotazo garaiak, bipuntuzero burbuila berriak, eta euskarazko kea ere badago gurean, larregi beharbada. Horregatik, entzuleen iritzia ere plazaratu dugu, zuzenean. Mikrofonoa ireki diegu twittereko mezuei. Saioak eman duena eman du, ordubeteko tarte horretan, baina kantu on batzuk ere entzun ditugu, tartean.
Zuen iritziak ere jaso gura genituzke blog honetan. Guztion artean, zerbait egin dezakegulako gaiaren inguruan. Zer iruditzen? Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.
Zenbait lotura interesgarri, saioa entzun bitartean begiratzekoak.
eitb.com Google eta euskara bat eginda, no comment.
Euskal SEOGoogle Entreprise EITB eta Euskoa Jaurlaitzan
sustatu.comBeste kronika bat, zehazki erosketa aipatuz. Zuzenena.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Korrika hasi baino ordu batzuk lehenago elkarrizketatu dugu lehen kilometroan lekukoa eramango duen Alicia Iribarren AEK-ko irakaslearekin. 10 urterekin Baztandik Erriberara bizitzen joan, eta euskara ia galdu zuen arren, 16 urterekin ekin zion euskalduntzeari. 16 urte beranduago, AEK-ko irakaslea da Erriberan. Tuterako Arrigarai euskaltegian harrapatu dugu, biharamunerako ekitaldiak prestatzen. 2001. urtean mundu bat euskarara biltzen
Gero duela 8 urteko Korrika ekarri dugu gogora. Gogoratuz zelan 2001. urtean irratia.com saioak egin genituen Euskal Herrian zehar, irrati eta herri ezberdinetatik. Korrikaren jarraipen dinamikoa egin genuen sarean, ez ADSLrik ez wifiri ez holangorik ez zegoen garaian. Albisteak 2.0 albistegi digitalari ekin diogu gero. Azken asteko albisteak, hemen eta han bildutakoak. Aktualitate teknologikoa euskaraz.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.