Asteazkena, Urria 8th, 2008
Saioa entzuteko HEMEN. Musika, rockanrolla, bakarlariak, sarean eta eskenatokian, Danbaka lehiaketa berriz ere martxan da. Aurreko edizioko CD-DVDa entzun eta ikusten dugun bitartean, kontzertuetara joan gaitezke eta talde berrien inguruko albisteak irakurri ditzakegu. Bideoak ikusi. Hori eta askoz gehiago da Danbaka. Eta guzti hori azaldu digu Iker Barandiaran kazetari eta musikazale amorratuak. 
Albisteak 2.o
Atik hasi -argia.com irudi eta izen berria- , b-rekin jarraitu beta.eitb.com, bota, ikasten, ple, zabaldu.com z-tarekin amaitu dugu albistegi digitala.
Piztu Gasteiz
Eta musikarekin jarraitu dugu albistegiaren ostean. 80. hamarkadara jo dugu, eta Gasteizko Hala Bedi irratikoNagore gonbidatu dugu. urriaren 11arekin, zapatuz, Piztu Gasteiz jaia izango baita Gasteizko alde zaharrean. Ibilbidea proposatu digu, ekitaldiz betetakoa gainera.
Eta gaur ere, musika librearekin agurtu dugu saioa, magnatunes.com gunetik ekarritako cc lizentziadun kantu elektroniko bat: Ambient Teknology.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Posted in Gurean asteon (podcast), Musika albisteak | erantzun bakarra »
Asteazkena, Martxoa 12th, 2008

Saioa entzuteko HEMEN. Gasteizen abiatu dugu gure emankizuna. Hala Bedi irratiko estudioetan murgildu gara, eta irrati librearen historia kontatu digute bertatik Gorka eta IƱakik. 25 urte bete ditu aurten Gastiezko irratiak. Atsegina izan da elkarrizketa, esperientzia bizi asko kontatu dizkigute, eta umorez hartu dugu.
Musika entzun ostean, Dublineraino joan gara, azkar. Skype bidezko elkarrizketan Eskoriatzako Joseba Gabilondo eta Arrasateko Xabi del Rey elkarrizketatu ditugu. Internet hartu dugu hizpide. Diaspora, wifia, teknologia berrien aukerak.. eta musikarekin agurtu ditugu.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Posted in irratia.com | erantzun barik »
Asteazkena, Martxoa 5th, 2008

Saioa entzuteko HEMEN. Euskara eta Internet ekarri ditugu berriz ere hizpidera. Horretarako Denis Elortzaren lan batetatik abiatu gara, Euskara ingurune globalizatuan/… txostena irakurri dugu 78 orrialdetako pdf batean. Garagoikoa blogeko laburpen egokitua ere baliatu dugu, eta direnak eta ez direnak esaten abiatu gara. Bat gatoz, ez gaude ados, nik hau, zuk hori… iritzia ematen. Twitter bitartez, gure entzuleek ere parte hartzeko aukera izan dute.
Saioaren bigarren zatian, asteburuan Gasteizen burutu diren Komunikazio alternatiboari buruzko jardunaldiak izan ditugu hizpide. Hala Bedi irrati libreak antolatuta, Gasteizko jardunaldien edukietan murgildu gara, eta zelan ez, teknologia berriei buruzko berbaldiei arreta berezia jarri diegu.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Posted in Gurean asteon (podcast) | erantzun barik »