Asteazkena, maiatza 14th, 2008
Saioa entzuteko HEMEN. Aste honetan zabaldu.com gunean jakin dugu zelan Xuxen zuzentzaile ortografikoa liberatu den, albiste ona duda barik. Horregatik Ander Elortondo -Librezale elkarteko kidea, software euskaratzailea- elkarrizketatu gura izan dugu. Xuxen-i buruz berbetan hasi, software librea eta euskarari buruz gero eta Firefox nabigatzailearen 3 bertsioaz bukatu dugu.
Ostean basquecamp ekitaldiari buruz mintzatu gara, barcamp bat zer den, nazioartean daudenak aipatu eta euskaldunok batuko gaituenaren xehetasunak jaso ditugu. Azkenik ekainaren 12an Bilbon izango dugun kontzertuaz mintzatu gara. Irratia.com egiten dugunok, gure entzuleak batu gura ditugu ikasturte amaieran, eta gainera Kerobia eta Lauroba taldeak gurekin izango dira.
Albisteak 2.0 atalarekin bukatu dugu gaurkoan, Belfasteko irrati komunitario bateko doinuak entzunez.
ia zinemaratu du. Aitzolegaz, zinemaz,
Posted in Gurean asteon (podcast), irratia.com | erantzun barik »
Ostirala, apirila 25th, 2008
Saioa entzuteko HEMEN. Cancer Moon taldearen musika entzunez hasi dugu saio berezi hau. Josetxo Anitua musikaria, antzokiko disko jartzailea agurtzeko baliatu dugu. Ruper Ordorika mugalari lanetan kausitu dugu gero Zugarramurdin, eta luzaz aritu gara 10:30etan diskoaz, musikaz, Interneti buruz… eta saioa amaitu aurretik, Irunean Kerobiako lagunak. Disko berri bat plazaratu behar dute aurki, webgune berritua, kantuak libreki zabalduko dituzte, SGAE lagata. Eduki interesgarriak egungo musikagintzaz, duda barik.
Albisteak 2.0 ostean, Atom Rhumba eta Josetxo Anituaren kantua entzun dugu, Noizpop disketxeko webgunetik zuzenean.
Posted in Gurean asteon (podcast), Musika albisteak | erantzun barik »
Asteazkena, apirila 16th, 2008
Saioa entzuteko HEMEN. Hiri kultura, break dance, hip hop, dantza, musika, skate eta bmx bizikletak, jendea eta gehiago batuko da Bilbon Breakonstage jaialdia dela eta. Imanol Garaizabal (Logela multimedia) sortzaile eta antolatzailearekin aritu gara berbetan jaialdia eta lehiaketaren inguruan. Musika entzuten ari ginela, Guggemheim efektuaren berri ukan dugu. Eliteko kultura, eta lapur handiak.
Musika entzuten jarraitu dugu, Kerobiaren komunikatua aztertu eta Albisteak 2.0 albistegi teknologikoaren ostean, oroimenaren autobusa hartu dugu.
Posted in Gurean asteon (podcast), irratia.com | erantzun barik »
Osteguna, otsaila 21st, 2008

Saioa entzuteko HEMEN. 2003ko Otsailaren 20an itxi zuten Euskaldunon Egunkaria. Bost urte igaro dira, ez dugu ahanztu, baina saiatu gara gehiago gogoratzen. Andoainen izan gara Pipirekin, Bartzelonan Jonekin, Bilbon Gotzonekin. Sarean ibili gara eta ozen esan dugu Egunkaria libre! Irratia.com egiten dugunok Egunkariaren aldeko irrati emankizuna egin gura izan dugu.
Sarean.com bitakora bereziki gogoratu dugu, 5 urte betetzen direlako Jabi Zabalak sortu zuela.
Posted in Gurean asteon (podcast), irratia.com | erantzun barik »
Asteazkena, otsaila 20th, 2008

Posted in irratia.com | erantzun bakarra »