Asteazkena, ekaina 18th, 2008
Saioa entzuteko HEMEN. Firefox eskarga egunean berean aritu gara irrati emankizuna egiten. 6 milioi deskarga 24 ordu baino gutxiagotan, ez da broma gero! Eta ostean Gu ta gutarrak taldeko Unai Iturriaga elkarrizketatu dugu. Bertsoak, musika, bloga, bideoak.. denetarik. Albisteak 2.0 atala sendoa izan da gaurkoan, eta musikarekin amaitu dugu, ohi danez, EHZ festibalerako gonbidapena luzatzen entzuleari.
Posted in Gurean asteon (podcast), Musika albisteak, irratia.com | erantzun bakarra »
Asteazkena, abendua 12th, 2007
Saioa entzuteko HEMEN. 100. saioa egin genuen, eta aurrera jarraitzen dugu. 3 digitoak pasa ditugu dagoeneko -Rubalcabak atxilotuekin bezala- eta jarraitzen dugu irrati emankizunarekin. Abenduan ia urtero bertsolari txapelketaren bat dugula eta, aurten be Gipuzkoako ospatzen da. Ilunbeko zezenplazan izango da finala eta horregatik maletilla.gara.net hartu dugu hizpide. Kanpaina horretan burubelarri aritu den Joseba izan da gurean. Datuak eskaini dizkigu, bertsolaritza eta teknologia berriak, partehartzea, egunkariak eta Internet… gai interesgarriak hartu ditugu hizpide.
Gero, ohikoa dugun Albisteak 2.0 albistegi teknologikoari ekin diogu, webgune berri, eztabaida eta antzeko albisteak gureganatuz. Musikarekin uztartuz, saio atsegina atera zaigu azken hau ere.
Posted in Gurean asteon (podcast) | 2 erantzun»