Basque Electronic Shepherds' Meeting

118. saioa: Lauroba eta albisteak 2.0

Asteazkena, ekaina 4th, 2008

lauroba Saioa entzuteko HEMEN. Datorren astean irratia.com emankizunaren kontzertuan izango direnez, gaur beraien doinuak entzun eta elkarrizketatu ditugu. Donostiako Lauroba dira. Musika entzuten jarraitu eta aitzakia izan dugu kontzertu ezberdinak aipatzeko. Bilboko kafe antzokia, Larrabetzuko kontzertuak… denetarik. albisteak 2.0 albistegi digitalari ekin diogu ostean. Albiste asko ekarri ditugu Sustatu.com eta Zabaldu.com guneetatik, beti bezala. Gaur ere #basquecamp hizpide hartu dugu, azken xehetasunak.

116. saioa: Xuxen libreago, Basquecamp eta gure kontzertua

Asteazkena, maiatza 14th, 2008

kerobia kafe antzokianSaioa entzuteko HEMEN. Aste honetan zabaldu.com gunean jakin dugu zelan Xuxen zuzentzaile ortografikoa liberatu den, albiste ona duda barik. Horregatik Ander Elortondo -Librezale elkarteko kidea, software euskaratzailea- elkarrizketatu gura izan dugu. Xuxen-i buruz berbetan hasi, software librea eta euskarari buruz gero eta Firefox nabigatzailearen 3 bertsioaz bukatu dugu.
Ostean basquecamp ekitaldiari buruz mintzatu gara, barcamp bat zer den, nazioartean daudenak aipatu eta euskaldunok batuko gaituenaren xehetasunak jaso ditugu. Azkenik ekainaren 12an Bilbon izango dugun kontzertuaz mintzatu gara. Irratia.com egiten dugunok, gure entzuleak batu gura ditugu ikasturte amaieran, eta gainera Kerobia eta Lauroba taldeak gurekin izango dira.
Albisteak 2.0 atalarekin bukatu dugu gaurkoan, Belfasteko irrati komunitario bateko doinuak entzunez.

ia zinemaratu du. Aitzolegaz, zinemaz,

Asteazkenero zuzenean

zuzenean entzunAsteazkenero 13:00-14:00 (GMT+1) Bilbo Hiria irratian. Klik irudian zuzenean entzuteko.

Internet radio show irratia.com webcasts live every wednesday 13:00-14:00 (GMT+1) from Bilbo Hiria Basque radio station. Click here to listen to live stream.

Bilatu hemen: