Asteazkena, Apirila 15th, 2009
CCCP izeneko bilkurak egin ohi dira aspaldion kafea, kopa eta puruarekin (charla con cafe copa y puro) eta apirilaren 4ean Bilboko Kukutza gaztetxean batu ziren hainbat hacker. Bertako kronika egin digu Dabidek, eta bide batez hacking-aren gainean mintzatu dugu. hackinbadakigu taldea, Joomla kafea eta beste. andik, orohar.
Albisteak 2.0
Eta aspaldiko partez, teknologia berrien inguruko albistegi osatua eskaini dugu. Albisteak 2.0 sintoniaz lagundua, barra barra bota ditugu azken aldi honetako berriak.
Amaitzeko Checkpoint rock filmea aipatu eta bertako kantu bat entzuko parada izan dugu. Fermin Muguruzak zuzendutako film musikala da Checkpoint Rock.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.
Posted in Gurean asteon (podcast), Musika albisteak | erantzun barik »
Asteazkena, Azaroa 5th, 2008
Saioa entzuteko HEMEN.
Ez dago luntxik aurreratu zuten, eta proiektua aurkeztu ostean fish&txips hartzera joan dira. Han harrapatu ditugu guk Gorka Julio eta Haritz Rodriguez arraytxiki web laborategiko kideak. Aurkezpena egin berritan. Laborategia eta publikatu aurkeztu dizkigute.
Albisteak 2.0
Gure albistegiari ekin diogu gero. Aste honetako albiste nagusiak. Albiste teknologikoak. irratiacom etiketarekin bildu.net gunean batzen ditugunak.
Posted in Gurean asteon (podcast), irratia.com | erantzun barik »
Asteazkena, Urria 22nd, 2008
Saioa entzuteko HEMEN.
Agerkari digitala da Kazeta.info eta bertako eduki sortzaile den Maite Ubiriarekin mintzatu gara. Ipar Euskal Herriko aktualitatea, Internet, sarearen aukera izan ditugu hizpide. Hasieratik oso proiektu interesgarria iruditu zaigu, eta sortu zenetik hiruzpalau aste igaro ez badira ere, gurean mintzatu gura izan dugu Kazetari buruz.
Albistegi digitalari ekin diogu ostean, Jakintza ikastolakoen bideoa entzun eta musika librearekin amaitu dugu. Saioa hasteko zein bukatzeko Manu Chaoren kantuak jarri ditugu, bere lehen garaietako Le Hot pants taldea eta bere azken lana.
Posted in Gurean asteon (podcast) | erantzun barik »
Asteazkena, Maiatza 14th, 2008
Saioa entzuteko HEMEN. Aste honetan zabaldu.com gunean jakin dugu zelan Xuxen zuzentzaile ortografikoa liberatu den, albiste ona duda barik. Horregatik Ander Elortondo -Librezale elkarteko kidea, software euskaratzailea- elkarrizketatu gura izan dugu. Xuxen-i buruz berbetan hasi, software librea eta euskarari buruz gero eta Firefox nabigatzailearen 3 bertsioaz bukatu dugu.
Ostean basquecamp ekitaldiari buruz mintzatu gara, barcamp bat zer den, nazioartean daudenak aipatu eta euskaldunok batuko gaituenaren xehetasunak jaso ditugu. Azkenik ekainaren 12an Bilbon izango dugun kontzertuaz mintzatu gara. Irratia.com egiten dugunok, gure entzuleak batu gura ditugu ikasturte amaieran, eta gainera Kerobia eta Lauroba taldeak gurekin izango dira.
Albisteak 2.0 atalarekin bukatu dugu gaurkoan, Belfasteko irrati komunitario bateko doinuak entzunez.
ia zinemaratu du. Aitzolegaz, zinemaz,
Posted in Gurean asteon (podcast), irratia.com | erantzun barik »
Asteazkena, Maiatza 7th, 2008
Saioa entzuteko HEMEN. Zinemara joateko gogoa genuen aspaldion. Lantzean behin filmeren bat aipatzen dugu hemen, baina oraingoan lagun batek film luzea pantailaratu dutenez, beragana jo dugu. Aitzol Aramaiok Unai Elorriagaren SPrako tranbia zinemaratu du. Aitzolegaz, zinemaz, filmeaz, gauza askori buruz aritu gara. Zineman jarraitu dugu FANT jaialdia hastear dagoen honetan. Bilboko beste zinemaldi bat, interesgarria hau ere.
Albisteak 2.0 tarteak toki zabala hartu du gaurkoan, eta musika librearen tartea entzuteko aukera izan dugu, SGAEren azken abenturak irakurtzeagaz bat.
Posted in Gurean asteon (podcast) | erantzun barik »
Asteazkena, Urria 10th, 2007
Saioa entzuteko HEMEN. Durangoko liburu eta disko azoka euskal kulturaren (g)une garrantzitsuena izango da ziurrenik. Aurtengo kartelaren diseinugilearekin mintzatu gara horregatik. Olentzero biluzi horrek, euskaraz jantzi gura ditu EHko etxe eta txoko guztiak. Bartzelonara (BTZN) jo dugu horretarako, Igotz Ziarretarekin mintzatu gara, luze.
Gero Salvador Puig Antichen inguruko erakusketa izan dugu hizpide. Koldo Izagirre eta Erramun Landaren lanak ikusgai eta entzungai. Jabier Muguruzaren musika entzun dugu, Manu Chao, Che Gebararen efemeridea gogoratu eta munduan bueltaka jarraitu dugu. Gu ta gutarrak bertsolarien kantua entzun eta beraien blogean bideo eta argazkiei begira geratu gara.
Albisteak 2.0 atala ere, aspaldian sortu diren gune eta proiektu berri guztiak komentatzeko profitatu dugu. Albistegia eta iritzia uztartu ditugu.
Posted in Gurean asteon (podcast) | 9 erantzun»