178. saioa: Iparraldea 21 ezagutzeko parada

Piperpolis eta irratia.com elkarrekin

Kontrabajua antzezlaneko zati bat irakurri eta sintonia entzun da. Eta gure gaurko saioak bi sintonia izan ditu: irratia.com aurkezteko erabiltzen dugun Jimmy Arrabitena eta Piperpolis ezagutzera erabiltzen ohi duguna. Ane Zabala eta Patxi Gaztelumendik egin dugu saioa.

Iparraldea 21 ikusentzunezkoa
sarean eta dvd euskarrian

Eta beste bi gonbidatu ere izan ditugu. Euskal Kultur Erakundeko Pantxoa Etxegoien eta Juhane Dascon dokumentalaren egilea izan dira gurean, Iparraldea 21 proiektuari buruz berbetan.

Irratsaioaren ostean, Bilboko Kafe Antzokian dokumentalaren proiekzioa izan da. Eta ostean solasaldia egile eta arduradunekin. Benetan gauza eta ideia interesanteak sortu dira, solasaldi / eztabaida interesgarri baten ondotik.

SIROKA taldeari elkarrizketa

Ane Zabalak berriz, Siroka taldeko musikariak elkarrizketatu ditu, beraien lehen lanaren inguruan eta proiektu honen inguruko xehetasunak ezagutu ditugu Gorka eta Mariaren eskutik.

Piperpolis eta irratia.com saioen auzolan honetatik, ea bestelako ekoizpenik sortzen den aurrerantzean.

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.
[audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom100426.mp3]

177. saioa: EHZ, Heletan bigarrenez

ehz-aurrerapenaEuskal Herria Zuzenean jaialdia aurten uztailaren 2tik 4ra izango dugu Heletan. Iaz lekuz aldatu zen EHZ, Xiberoko barnealdetik kostaldera hurbilduta baina guztiz barnealdea utzi gabe. Heletako hautua arrakastatsua suertatu zen iaz, eta aurten bigarrenez bertan izango da jaialdia. Antolaketan dabilen Izarne Molinak eman digu aurtengo programazioaren berri eta iazko esperientziaren bilana egin dugu berarekin. Urtero bezala, musika emanaldiak izango dira erakargarri nagusiak: Rachid Taha, Gojira, Gose, Balkan Beat Box, Berri Txarrak… Baina festibala eta EHZ elkartea bera ezaugarritzen duten izaerak eta jarrerek argi uzten dute festibal komertziala baino, proiektu engaiatua dela Ipar Euskal Herriaren aitzinamenduan.

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

176. saioa: Egunkaria libre! eta Aiora Kintanarekin sorkuntzaz berbetan

Egunkaria libre!

  • Egunkaria libre! Sententzia plazaratu den egun berean egin dugu saioa. Eta zuzeneko konexioa egin dugu Martin Ugalde parkeko ekitaldiarekin. Gogoratu ditugu azken zazpi urteotan Egunkariaren alde egin ditugun saio, elkarrizketak, bideoak, ekimenak oro… Egunkaria eta libre etiketak gainera, sarean erabilienetakoak izan dira gaurkoan, gure inguruan zein eremu zabalagoan.zagutzen dugu aspalditik, baina beraiekin berba egiteko gogo itzela genuen gainera.
  • Aiora Kintana elkarrizketatu dugu gero. Artista, sortzailea, komunikatzaile ona… software librea eta webgunean iaioa eta batez ere hizlari ona iruditu zaigu. Sorkuntzaz, sareaz, teknologia berriez, generoaz, arteaz, Internet eta sare sozialak hartu ditugu hizpide. Elkarrizketa interesgarria izan da, baikorra eta emankorra duda barik. Aiora Kintanaren webguneaz berbetan hasi eta bere azken kultur proiektuari buruz mintzatu zaigu amaieran. Isuriarte.com
  • Aiora Kintana

    Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.