171: Asel Luzarraga blogariari elkarrizketa

Asel Luzarraga askatu!
Asel Luzarraga elkarrizketatu dugu irratia.com emankizunean. Txilen espetxeratuta egon ostean, etxeko atxiloaldi egoeran dago egun. Txiletik Euskal Herrira egiten duen lehen elkarrizketa honetan, bere egoeraren berri, gertaerak, akusazioen berri eman digu. Umorerik ez du galdu euskal idazle eta blogariak. Gogotsu mintzo da Anarkismoaz, maputxeen eskubideetaz, maitasunaz eta Euskal Herriaz.
Aselaskatu.org ekimenko partaide bat ere gurean izan da, auzolanean egin dugun saio honetan. Mila esker Dabid!

videoweb10
videoweb10
Internet sarea, bideo sorkuntza… batuko dira asteburu honetan Bilbon ospatuko diren videoweb10 topaketetan. Arantza Garces Nickdutnik saioko aurkezleak bideogintza eta sareaz mintzatu zaigu, bideosortzaileen topaketa aitzaki moduan hartuta.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

170. saioa: Gora Ramonzin! biba RAMONez!

EZgae eta Ramontzin aztertzeko, umorea eta kritika tarteko, saio borobila atera zaigu, oso oso musikala, zelan ez. RAMONez.
Rockanroll radio, lets go! Nola aldatzen diren gauzak, Kamarada! eta beste hainbat hit aipatu ezin direnak.
ramoncin, isilik inola ez....
Saretik ekarri dugun musika, la lista de sinde zerrendari erreparatuz. Putasgae.info klik egin eta grileterik gabeko kultura aldarrikatuz.
Ramoncin abeslariak ARGIA astekarian, 1985eko urrian: Oso ondo sentitzen naiz zuen artean
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

169. saioa: Fosdem 2010 eta albisteak 2.0

Software librearen Europako hiriburua bilakatu da Flandriako Brusela asteburuon. Euskaldunak ere izan direnez bertan, Mikel Iturbe gonbidatu dugu irratira. Bertan ikusi eta ikasitakoaz mintzatu zaigu, eta software libreak gurea bezalako hizkuntza eta komunitatean duen garrantziaz aritu gara.

albisteak 2.0

Albiste teknologikoak hartu ditugu gero hizpide. Gure eremu hurbilean zein urrutiago gertatuakoak ekarri ditugu gure albistegi digitalera. Aspaldiko partez, eta horregatik notizia ugari sartu beharrean aurkitu gara.

euskal kultura digitalaz

10 urte irratia.com sortu zela, eta euskal kultura digitalizatu eta kultura digitala euskalduntzeko saiakera da gurea. Zelan dago gure kultura sarean? Euskarak ze leku betetzen du gure eguneroko ordenagailu aurreko jardunean. Euskal kultura digitala, badago egon? Azken hamar urteotan aldatu dira gauzak bai, eta pozik ere bagaude gu, zelan ez. Hontaz eta hartaz berba egin eta gero, Bertso Egunean Maddalen eta Mirenek jarritako bertsoak entzun ditugu. Entzutekoak direlako, besteak beste.


Gure hizkuntza eta kulturaren kezka badugunez, axola digute ere beste hizkuntza eta kultura txikiek ere. Bo hizkuntzaren gaineko kezka adierazi dugu azkenik, azken hiztunaren berbak entzunez agurtu dugu saioa.
Aka Bo hizkuntza euskarazko wikipedian.

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

Herri irratigintzari buruzko erreportaia

8. kalea bideo sorta ari da egiten aspaldion Ibaizabal Telebista. Bilbo eta inguruetako gaiak lantzen dituzte normalean, eta berriki herri irratigintzari buruzkoa egin dute. Bilbo Hiria irratia, Bilboko Irola eta Tas Tas irrati libreak, Uribe Kostako Koska irratia eta Lutxanako Zopinpa irratia.
Irratia.com emankizun bat grabatzen ere egon ziren Ibaizabalekoak, eta gure saioko irudi eta soinuak ere txertatu dituzten beraien erreportaira.

8. kalea

mila esker Ibai!

168. saioa: euskarazko irratigintzaren erronkak

Hiru gonbidatu izan ditugu irratsaioa egiteko orduan: Iruñeatik, Euskalerria irratiko teknikari Ibon Gaztanbide; urte luzetan Euskadi Irratiko esatari izandako Susana Mujika kazetariarekin mintzatu gara gero; azkenik Hondartza parean harrapatu dugu Makala disko jartzaile eta musikaria.

Argazkiak.org | irratigintza euskalduna © cc-by-sa: gaztelumendi
Irratia bizitzeko eta egiteko hiru modu ezberdin eta interesgarri erakutsi digute Ibon, Susana eta Mikelek.
Entzun gura baduzue:
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.