142. saioa: Korrika hasi gara Tuteratik

Saioa entzuteko HEMEN.

Korrika hasi baino ordu batzuk lehenago elkarrizketatu dugu lehen kilometroan lekukoa eramango duen Alicia Iribarren AEK-ko irakaslearekin. 10 urterekin Baztandik Erriberara bizitzen joan, eta euskara ia galdu zuen arren, 16 urterekin ekin zion euskalduntzeari. 16 urte beranduago, AEK-ko irakaslea da Erriberan. Tuterako Arrigarai euskaltegian harrapatu dugu, biharamunerako ekitaldiak prestatzen.
2001. urtean mundu bat euskarara biltzen
Gero duela 8 urteko Korrika ekarri dugu gogora. Gogoratuz zelan 2001. urtean irratia.com saioak egin genituen Euskal Herrian zehar, irrati eta herri ezberdinetatik. Korrikaren jarraipen dinamikoa egin genuen sarean, ez ADSLrik ez wifiri ez holangorik ez zegoen garaian.
Albisteak 2.0 albistegi digitalari ekin diogu gero. Azken asteko albisteak, hemen eta han bildutakoak. Aktualitate teknologikoa euskaraz.

141. saioa: Euskal Herriko copyleft musika gida 09

Euskal Herriko musika gida 09

Musikagida09 Koldo Otamendi etorri da gurera. Musika gida eskuartean, eta 300 mp3 batzen dituzten bi cdrekin. Euskal Herri osoko taldeak biltzen dira gidan, aretoak, gaztetxeak, argazkilariak, tabernak…. Musika panorama librea. Copyleft lizentziapean plazaratutako lana. Interesgarria. Berarekin taldeak ezagutu, kantak entzun eta solasean aritu gara. Gaztesarea.net ekimenaren ekoizpena izan da Musikagida azken urteotan, eta laster sarean ere egongo den esperantzarekin agurtu dugu Koldo andoaindarra. Saioa entzuteko HEMEN.

140. saioa: Galduta? Norbait ezagutu nahi duzu?

norbaitezagutu.com

irratia.com Musika eta ahotsa irratian. Aurreko saio bateko aurkezpenarekin hasi gara. King Konsulek zuzenean egindako kantu bat. Gero Stiff Little Fingers entzuteari ekin, eta Irlandako musikarekin amaitu dugu. Musikaren hariak eroaten gaitu sarritan.

lostinTV. Gure gonbidatua galduta zegoen hirian. Lost in Bilbao. Eta lostintv-ko Garazik hiruzpalau hitz eskaini dizkigu Madrilen aurkeztekoa den lostinMadrid ekimen berriari buruz. Sevillakoa aurreratu digu eta Donostian ere egingo omen dute bat.

Norbaitezagutu.com Gero etorri da Pernan Goñi. Eta ezagutu dugu, eta hizketan hasi gara. Eta sarea, komikigintza, marrazkiak, berrikuntza…. hartu ditugu hizpide. Umore onean. Bera marrazten eta guri erantzuten. Ez da galduko ez. Saioa entzuteko HEMEN.

139. saioa: twitteskundeak, Sustatu eta futbola

Saioa entzuteko HEMEN.

sustatu.com Interneteko albistegial

Twitteskundeak. Igaro dira Euskal Erdiko hauteskundeak. Lehendakari barik gauden arren, ereserkiak eta eskainitako kantuak jarri ditu gure disko jartzaileak, barre egin dugu eta guztiok ospatu dugu nork bere garaipena. Gogoeta teknopolitikoa egin digute Teketen eta Ana Malagonek. Audio post bana.

Sustatu.com Luistxo Fernandez gonbidatu dugu. Berba egin dugu Sustatu berrituari buruz. Interneteko albistegi bilakatu da ekonomiaz, kulturaz eta abarretaz mintzo zen blog kolektiboa. Irudi berdeagoa, irudiak (bideo eta argazkiak) gehitu zaizkio hitzezkoari. Elkarrizketa mamitsua duda barik. Hauteskudeak, bideoak, elkarrizketa digitala, twitter eta futbola.

Zuri gorri Bilbo Ez da besterik ikusten bazterrotan, Athletic gora eta gora Athletic. Kalean, leihoetan, gorritu egin da Bilbo. Lotsa gutxi. Ez dago krisirik, ez dago hauteskunde osteko ajerik. Denak Santimamiñera begira, hamaikakoak zer egingo. Guk ordea, himnoen ordez The Clash taldearen Revolution Rock entzunez amaitu dugu gure irratsaioa.