138. saioa: are you reggae?

Saioa entzuteko HEMEN.

are you reggae? Revolutionary brothers & king konsul

irratia.com sound system. Konsul izan dugu estudioan, mikrofonoetara. Donostiatik zuzenean Unai (revolutionary brothers) Ttan Ttakun irrati libreko are you reggae? saioko esatari eta disko jartzailea. Eta reggaea hizpide, musika beltza entzungai. Eta zuzenekoa eskaini digu King Konsulek. Revolutionary brothers & Kingo Konsul. Kantuak joan, kantuak etorri. Galdetu eta erantzun. Entzun eta ikasi. Dena zuzenean, dena txukun. irratia dot com, basque digital radio.

137. saioa: Artea, emakumeak, historia eta zientzia

Saioa entzuteko HEMEN.

Artea eta generoa. Wiki historiak bultzatzen dituzten Saioa Olmo eta Haizea Barcenilla izan ditugu saioan. Artea, generoa, emakumea, feminismoa… historia wiki batean idatzita. Luze aritu gara gaiaren gainean, eztabaida berez hor dagoelako.

Saioaren bigarren partean berriz, zientzia izan dugu hizpide. Galder gonbidatu eta Darwinen jaiotzaren 200. urteurrenaz aritu gara. Darwin gaur, Interneten aroan. Interesgarriena agian, eskaini dizkigun hiru loturak. Hiru gune interesgarri. Zuhaitza, wikiespezieak eta bizitzaren beste zuhaitz berezi bat (pdf-an).

136. saioa: softwarelibrea.eus

Saioa entzuteko HEMEN.

FOSDEM, the Free and Open Source Software Developers' European Meeting

FOSDEM Europa mailako software libre garatzaileen topaketa izan da asteburuan Bruselan. Euskaldunak ere izan dira bertan, Librezaleko kideak, eta bertako berri emanez hasi dugu gaurko irratsaioa, wifi konexioa eskuratu ostean. izan da gurean.

Saioaren bigarren zatian Iñaki Goirizelaia elkarrizketatu dugu. Telematika ingeniaria eta EHUko errektorea be bada Goirizelaia. Baina guk puntuEUS elkartearen sorrera aitzaki hartuta elkarrizketatu dugu, euskara eta euskal kulturaren dominioa zelan eskuratu azaltzeko.
Eta saioa musika atseginarekin amaitu dugu, ohi dugunez. Albisteak 2.0 atalik ez dugu egin, gai nagusiek aski informazio eskaini digutela iritzita.

135. saioa: AnHitz estudioan

Saioa entzuteko HEMEN.

AnHitz izan da gurean. Neska euskaldun baten ahotsarekin, euskaraz mintzo den zientzia eta teknologiari buruzko errobota da Anhitz. Oso interesgarria iruditzen zitzaigun gaurko saioa, eta Igor Leturiaren laguntzagaz (Elhuyar i+g) , oso elkarrizketa interesgarria egin dugulakoan gaude. Twitter eta facebook bidez ere jarraipena izan du gaurkoak, eta alde horretatik oso pozik gu.

Albisteak 2.0 albistegi digitalean puntuEUS elkartearen sorrera, ARGIA saria Librezale ekimenari eta beste. Saio konpletoa, barreak, algarak, zientzia eta teknologia, sexua eta umorea.