134. saioa: ARGIAk 90 urte eta gu blogarekin oraindik

Saioa entzuteko HEMEN.

ARGIA 90 urtez euskal prentsa ARGIA astekaria 1919an sortu zuten kaputxinoek. 90 urte beranduago, 2009an blogak, sare sozialak, bideoak eta irratia.com bezalako sareetan murgilduta gabiltza. Gorka Bereziartua kazetariak, Bloga daukat, hain zaharra al naiz? artikulua idatzi du berriki, Wired aldizkariko artikulu batean oinarrituta. Guk Gorkarekin elkarrizketa mamitsua izan dugu kazetaritzaz, erredakzio digitalaz, sare sozialak, blogak…. eta ARGIAri buruz, zelan ez.

133. saioa: Yes, we kan -kafe antzokia martxan-

Saioa entzuteko HEMEN.

kafea antzokia martxan yes we kan esanez abiatu dugu gaurko saioa. Beltzen doinuak sintoniaren ostean, Maialen Errotaberek eztiki, Guantamera gero, munduan espetxe bat gitxiago egongo den esperantzan. Yes we can. Zaindu maite duzun hori, Kafe Antzokia.  Zenbat Gara elkarteko Xabierrek etorkizun iluna margotu dugu. Kafe Antzokia itxi egingo da, baldin eta Bilboko udalak ez badu bere jarrera aldatzen. Euskaldun gehiago hartu behar ditu bere baitan antzokiak, egunez eta gauez. Euskaldunok behar dugulako. Guk ere Kafe Antzokia martxan gura dugu, irratia.com egiten jarraitzeko, Bilbo Hiria irratia entzuten egoteko, besteak beste.

Saioaren bigarren zatian, bizi gara! kantatu dugu hala ere. Bizi da euskara, bizi gara euskaldunok, sortzen dugu, sortzen jarraitu gura dugu. Eta Esku era jardunaldiak aurkeztu dizkigu gero Ikerrek, gure facebookeko lagunak. Topaguneko eleduna. Euskara elkarteak ekarri ditugu hizpidera, sare sozialen aroan.

132. saioa: Palestinarekin elkartasuna

Saioa entzuteko HEMEN.

2009. urte hau zelan hasi dugun kontatzea alferrikakoa da. Badira hiru aste Gazako herritarrak, palestinarrak, hiltzen ari direla. Israeldar hegazkin, tanke, bonba eta tiroen eraginez hilak ere. Guk, irratian musika eta hitza uztartuz gure elkartasuna igorri gura izan dugu hara. Euskal Herritik Palestinara. Sarea eta uhinak kanaltzat hartuta.
Fermin Muguruzak musika proposamenak igorri zizkigun, DAM, Palestinar raperoak eta Gaza Calling kantua besteak beste. Imanol Muruak Palestina zauritua liburua hartu du hizpide, argitaratu eta 10 urte beranduago. Ibai de Castrok Palestina hesien zirrikituetatik dokumentala eta brigadistaren ikuspegia eskaini dizkigu. Mezuak jaso ditugu sarean, irudiak zabaldu dira… eta sare sozialak, elkartasuna eta salaketa uztartzeko baliatu ditugu. Beste behin.
Orain, sarea baliatuko dugu emankizuna zabaldu eta hedatzeko ere. Horretan lagun izango zaitugulakoan, mila esker guztioi.

Palestinari buruzko irratsaio berezia

2009. urtea Palestinara begira hasi dugu. Hango sarraskiak entzuten dira hemen. Euskal Herrian. Gernikan. Bilbon. Munduan.
palestina gernika
Eta guk hemendik, elkartasun mezua igorri gura dugu, mundura. Munduko herri batetik, zapalduen dagoen gunera, Gazara. Ahotsa, musika, hitzak baliatuko ditugu. Sarea, irratia, mezua.

Zuk ere parte hartu dezakezu. Igorri zure mezua, zure iritiza, irudi bat, kantua… gura duzuna. Elkartasun saioa izango da. Euskal Herrian argitaratutako kantuak, liburuak, dokumentalak izango ditugu hizpide. Han egondako brigadistak izango ditugu lagun.

urtarrilak 14, 13:00etatik aurrera irratia.com emankizunean.


DAM Born here