131. saioa: sare sozialak hizpide

Saioa entzuteko HEMEN.

Sare sozialak ekarri ditugu hizpidera. Horretarako facebook sareko gure bi lagun gonbidatu ditugu estudiora. Iruri Knörr eta Katixa Agirre. Biak gasteiztarrak, Internet eta teknologia berrien erabiltzaile. Blogariak, sare sozialetako erabiltzaile… eta gai honi buruz esateko asko daukatenak. Elkarrizketa mamitsua izan da, laurok berba asko egin dugu, eta horrez gain jendeak parte hartu du. Twitter, facebook eta baita entzuleek irratira deituta ere. Interesgarria izan da sortu den elkarekintza -interaktibitatea-. 

130. saioa: Duela 20 urtekoekin hasi eta 2008 urteari begira

Saioa entzuteko HEMEN.

Arrasate Press sortu zela 20 urte direla irakurri genion blogean Joxe Aranzabali. Eta gurera gonbidatu dugu horretaz berba egitera. Eta 20 urteotako kontuak hizpide hartu ditugu, 20 minututan edo. Eta autoedizioa, eta garai bateko macintosh txikiak, eta Aldus programak…
Ostean, aurtengo kontuetaz aritu gara Joxe Rojasekin. zortzi2008 antolatu du aurten ere. Gure inguruan sortzen denari begira geratu gara horrela. Ia oharkabean, Interneten errepasoa eginez. Eta beste ordulaurden bat hizketan… eta programa joan zaigu, oharkabean.

129. saioa: disko eta liburu artean

Saioa entzuteko HEMEN.

Mikel Laboaren kantuak entzungo dituzu saio honetan. Berak kantatuak batzuk, bereak hartu eta talde zein musikari berriagoek/gazteagoek egindako moldaketak. Joseba Sarrionandiaren liburua izan dugu gero, Munduko zazpi herrialdetako ipuinak. Susa aldizkaritik batutako ipuinekin liburua osatu du Mikel Elorzak: Aspaldiko lagunen bisita.  Ondo azaldu digu. Durango izan dugu hizpide. Xabier Amurizaren nobela berria. Eta musika berriro ere.  Musika eta literatura. Diskoak eta liburuak. Ikusten duzu, entzungo duzu.