104. saioa: Bilbon ez gara galduko

LostinBilbao.tvGonbidatuta ekarri ditugu Libe, Garazi eta Ruben. LostinBilbao.tv egiten dute beraiek. Bilboko kultur gida bat da, sarean eta bideoen bitartez. Astero, kultur ekitaldiak iragartzeko bideoa egiten hasi ziren, orain Live in Bilbao asmatu dute, eta bideogintza eta kultura uztartuz… gauza gehiago egin gura dituzte Interneten. Interesgarria iruditu zitzaigun sortu zenean, eta euskaraz ere sortu zela ikusitakoan gonbidatu genituen gurera. Elkarrizketa atsegina izan dugu beraiekin. Argazkia ere badugu flickr.com gunean.
Musika entzun eta gero Albisteak 2.0 atalari paso eman diogu, azkenean sareko gauzak komentatzen amaitzeko. Gaur Twitter bidez ere abiatu gara, gainera. Follower/jarraitzaile izan gura duzu?
(Aste honetako irrati emankizuna, bit artean galdu egin da. Bilbo Hiria irratiko estudioko ordenadoreak txukuntzen ari zirela, zulo beltz batera erori omen da gure mp3 artxiboa, barkatuko diguzuelakoan… mila esker!)

103. saioa: zazpi@2007 Joxe Rojasekin

zazpi@2007Saioa entzuteko HEMEN. 2008. urteari ekin diogu, zer eta aurrekoari begira. 2007an euskal blogosferak sortu zuenari so egon gara Joxe Rojas Teknopatarekin. zazpi@2007 ekimenean bozkatzeko aukera dago hilabete honetan. Zuk ere egin dezakezu. Guk urte hasteko, aurrekoari begira aritu gara… tertulian. Twitter bidez ere, entzuleek zuzenean parte hartu dute.